Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

XIX. mendeko Portzelana Fabrika

Bizkaia auzoan gaur egun tximinia altua dago, joan den mendearen amaieran toki horretan bertan izan zen portzelanen fabrikaren hondar.

Limoges portzelana fabrikatzeko gune garrantzitsua zen eta Etienne Baignol bertatik iritsi zen Pasaiako Udalari enpresa bat sortzeko baimena eskatuz. Hori 1851ko uztailaren 19an gertatu zen. Udalak baimena eman zion hurrengoaren baldintzapean: "kanpotarrak baino lehen derrigorrez herriko langileak hartu behar zituen, betiere, bigarrenek, hau da, herrikoek, lehentasuna izan behar baitute".

Normala zen Limogesekoak zenbait artisau ekartzea espezializazio-lanak egiteko. Honela, langileen artean Frantziako langileen izenak ageri dira Udalaren dokumenturen batean. Lantegia instalatzeko Arizabalo jauregia aukeratu zuten, baita alboko lursailen bat ere.

Arizabalo jauregian oreak egiten ziren eta modelatzeko lantegia zegoen. Fabrikaren aztarna bat adreiluzko tximinia da. Jauregi honetatik hurbil aurki dezakegu. Ondoko lursailetan lehortegiak eta labeak omen zeuden. Hala, zeramika noblea gauzatzeari jarraipena eman zitzaion. Carlos III.aren agindupean Alcoran eta Real Fábrica China de Buen Retiro (Madril) izenekoan hasita, jarraipena izan zuen Pasai Donibaneko toki honetan.

Lehenengo etapan zeramika fina tipologia inperialekoa zen. Geroago, apaingarri isabeldarrak erabili ziren. Horietan ospe handiko erretratuak egin ziren. Horiek guztiek konbinazio kromatiko ederrak zituzten eta apaingarriak ugariak ziren. Oraindik jabeek gustuko dituzte. Enpresak zenbait gorabehera izan zituen euskal eta frantses kapitalisten esku gelditu zenera arte. Foussade eta azkenean Manuel Cámara jauna eta Ignacio Garbizu jauna enpresaren buru egin ziren. 1915ean itxi zen. Bien bitartean, zeramika fineko fabrika honek Pasai Donibaneren izena nazioko eta nazioarteko merkatuetara eraman zuen. Pasai Donibaneko familia askok portzelana-fabrika honen elementuak kontserbatzen dituzte.

7 Museo = 11€

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Gipuzkoa Turismo

 

Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu