Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Jantziaren Zentroa

Errenteriako Hirigune Historikoaren muinean kokatua, zaharberritutako XVII. mendeko eraikin batean, Jantziaren Zentroak, bisitariari Janzkeraren bilakaera ezagutzeko aukera eskaintzen dio.

Erakusketa iraunkorra:

38 jantziren laguntzaz modaren historia ezagutzeko proposamena da. 20.garren hamarkadan azpimarra jarri da aurten, izan ere, areto oso batean charleston garaiko gaueko festetan murgilduko gaitu Jantziaren Zentroak.

pensa 1

Lehen solairuan jazz doinuak entzun ahala Lehen Mundu Guda osteko gaueko jai batera sartuko gara. 18 jantzi, horietako 17 emakumezko soinekoak eta gizonezko traje dotorea.

Emakumezkoek kortse eta armazoiak alde batera utzita gorputzak askatu, eta bizi berriari ekin zioten garaia da. Jantziek dir-dir egiten dute, fokoek josita daramatzaten milaka harribitxi eta perlak argiztatu ahala. Lumak, kapelak, lepokoak, garaiko orrazkera, manikiak xehetasun guztiak zainduta jantzi dira.

Jatorriari dagokionez, gehientsuenak AEB eta Frantziakoak dira, hala ere, badira Euskal Herrikoak, zehazki Donostia eta Mauleko jantzi bana.

prensa 2

Eskailerak igo ahala, bigarren erakusketa aretoan, XVIII-1970 urteen arteko modaren laburpena 20 jantziren bidez. Leitzako (Nafarroa) ezkonberri baten 1911 urteko jantzia, Baionako 20 urtetako gaueko soinekoa, eta Mauleko 50 eta 70 hamarkadetako jantzi bana.

Euskal Herriko jantzi horiek guztiak dohaintzan jasotakoa piezak dira, bai norbanako zein familiek Jantziaren Zentroaren esku utzitako ondarea denon begietara.

Modari dagokionez, goi joskintzako lau diseinatzaile handiren jantziak ikusgai: Charles Frederick Worth, Paul Poiret, Jeanne Pakin eta Cristobal Balenciaga..

prensa 3

 

Sarrerako aretoan oihalgintzarekin zer ikusia duten behin behineko erakusketak doan eskaintzen dira, honakoa jantzien munduarekin zerikusia duten talde edo artisauentzako espazio bat da.

Aldi baterako erakusketa


Kokapena

Kapitain etxea
Kapitainenea kalea, 6
20100 Errenteria

43.312919, -1.898730

Kokapena ikusi


Kontaktua

Jantziaren Zentroa
Kapitain etxea
20100 Errenteria
943494521 / turismoa@oarsoaldea.eus
943449692 / jantziarenzentroa@errenteria.eus
www.jantziarenzentroa.eus 


Datu interesgarriak:

Ordutegia:

Larunbatak 11:00-14:00 / 17:00-20:00
Igande eta Jai egunak 11:00-14:00
*Itxita: Urtarrilak 1 eta 6, Maiatzak 1, eta Abenduak 25. 2023an, urtarrilaren 10etik 20ra arte itxita egongo da erakusketa aldaketagatik).

Tarifak:

• Sarrera librea: 3 € pertsonako. 5 urtetik beherakoak dohainik. Hilabeteko lehen igandeetan, sarrera doan izango da (2023 urtean zehar).
• Aldez erreserbaturiko Bisita Gidatua: 7 € (pentsiodunak 6 €). Gutxieneko taldea 6 lagun. 
• Ikastetxeak: Bisita gidatua: 75 €/taldea. 

 

 

 

museo