Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia herrietan euskal gastronomia dastatu ez ezik, berarekin esperimentatu ahal izango duzu. Eskualde honetan bertan bizi daitezkeen esperientzia gastronomikoei esker, zure eskuak lurreko eta itsasoko produkturik freskoenetan murgildu ahal izango dituzu. Ikasi, ukitu, sentitu, dastatu... bizi ezazu benetako euskal gastronomia gure eskualdean.
Pasai Donibaneko Ziaboga jatetxeko profesionalen eskutik bizi ezazu euskal gastronomia. Primerako lehengaiak erosten eta sukaldatzen ikasiko duzu eta zuk zeuk prestatutakoaz gozatuko duzu.
Errenteriako Casa Aramendia tailerrean sartu eta txokolate dastaketa txiki batez gozatu eta bukaeran dastatuko dituzun trufak eta piruletak egin ditzakezu, txokolatearen eboluzioa eta fabrikazioa ikasten duzun bitartean.
Ezagutu sagardoa eta itsasoaren arteko harremana. Sagardoa nola egiten den ikasi eta menu tipikoa dastatuko duzu. Mater atunontzi tradizionala bisitatu eta Pasaiako badian zehar ibilbidea egiteko ontziratu zaitez, ehunka urte dituzten istorioez betetako txoko guztiez gozatuz.
Momotegi baserriak, Aiako Harria Parke Naturalean kokaturik, bere ateak zabaltzen dizkigu ahate eta antzaren hazkuntzaren lana eta produktu deribatuen artisau-elaborazioa erakusteko asmoz.
Euskal Herrian eta Espaina osoan eskuz egindako garagardoaren lehen produktorea. Zatoz mikro-garagardotegi hau eta bere historia ezagutzera, eta dastatu dauzkaten garagardo mota ezberdinak, eskaintzen diren bisita gidatuen bidez.
Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus