Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Aiako Harria Parke Naturala, Donostiatik pauso batera

  ZATOZ DONOSTIATIK OINEZ ALA BIZIKLETAZ, ARDITURRIKO BIDE BERDEAN ZEHAR

Donostiatik Aiako Harriara EUSK


Donostiatik gertuen dagoen espazio naturala Aiako Harriaren Parke Naturala da. Parke honek hiriko hara-honakoak alde batera uzteko eta naturaren distira osotasunez ikus ahal izateko aukera ugari eskaintzen ditu. Gipuzkoako hiriburutik bertara joateko modu errazenetarikoa Arditurriko Bide Berdetik da. 

Aiako MENDI izenarekin

Donostiatik hasita 17km-ko bide erabat egokituak aurkituko ditugu, bai oinezkoentzat bai eta txirrindularientzako ere. Hiri bidegorritik Oiartzuneraino sartu ahal izango gara, eta behin Oiartzunen, Arditurriko Bide Berdea hartu. Bide hau garai bateko trnbidea izan zen, honen bitartez eramaten zen Pasaiako porturaino Arditurriko meatzetan ateratako mineral guztia, Parke Naturalaran bihotzean aurkitu dezakegun matzea. 

PARQUE NATURAL AIAKO HARRIAMinas de Arditurri

 


 IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

Donostia Arditurriko Bide Berdeari bidegorri baten bitartez dago lotura, Groseko auzotik hasten dena Ategoerrieta Etorbiderantz. Behin Ategorrietako tren geltokira iritsita, bidegorria Txaparrene Etorbidera sartzen da eta trenbidearekiko paraleloki doa ia Herreralo tren geltokiraino. Herrerako auzora iristean bidegorria GI-2640 errepidearen ondotik doa Pasai Antxora iritsi arte. Pasai Antxotik Errenteriaraino jarraitzen du bidean eta behin Errenteria pasata, honek Oiartzungo bidea jarraitzen du. 

BB

DATU TEKNIKOAK

OINEZ EDO BIZIKLETAZ

Bidegorria 10km

Bide Berdea 7km

 Croquis

 IBILBIDEA ATALEZ ATAL

 

Ibilbide osoa

Donostia - Errenteria

Errenteria - Oiartzun

 


 

 IBILBIDEAREN BUKAERAN... BISITA ITZAZU ARDITURRIKO MEATZEAK!

Erromatarren ondoren 2.000 urte baino gehiagoz ustiatu dira meatze hauek. Gaur egun meatzea bisitatu daiteke, Aiako Harria-ren bihotzean sartuz. Behin bertan, erromatarren garaiko meatzeak eta hurrengo urte eta mendeetako ustiatzearen aztarnak ikusi daitezke. 

Arditurri

Meatze zoragarri hauei buruzko informazio gehiago

Erosi itzazu zure sarrerak hemen


 

 NOLA IRITSI

Aiako Harria Parke Naturalera edo Arditurriko Bide Berdera garraio publikoz iritsi nahi dutenentzat aukera desberdinak daude, izan ere Donostian abiapuntua duten Ekialdebuseko E02 linea, Euskotrena eta Renfeko trena geltoki aukera desberdinak dituzte Bide Berdetik gertu. 

 

bus

E02 autobus linea: DONOSTIA - OIARTZUN (Geltokiak: Ugaldetxo, Iturriotz, Altzibar edo Ergoien)
Irteerak: 20 minutu oro lanegunetan eta 30 minutu oro asteburu eta jai egunetan. 
Informazio gehiago eta ordutegiak: www.ekialdebus.eus 

tren

EUSKOTREN: DONOSTIA- OIARTZUN (Geltokia: Oiartzun)
Irteerak: 15 minutu oro lanegunetan eta 30 minutu oro igande eta jai egunetan
Informazio gehiago eta ordutegiak: www.euskotren.eus

coche Nola iritsi kotxez


 

  BIZIKLETEN ALOKAIRUA

Bide berdetik zehar ibiltzeko bizikleta baten beharra baldin baduzu, hemen duzu alokatzeko behar duzun informazio guztia:

bizikleten-alokairua-02

Bizikleten alokairua Donostian


NON JAN?

DSCF8545

Oiartzunek aukera zabala eskaintzen du egun polit bat bazkari eder batekin osatzeko. Hona hemen gomendatzen ditugun hainbat jatetxe:

Non jan Oiartzunen


NON LO EGIN?

Oiartzunek ostatu eskaintza handia dauka. Ikusi aukera guztiak hemen bertan:

ostatuak     


  GURE GOMENDIOA

tip

Eguna borobila izan dadin, hona hemen proposatzen dizkizugun hainbat plan osagarri:

 

ELORSORO SPA ZENTROA

termak-01

zergatik ez duzu SPA batean erlaxatuz amaitzen?

Elorsoro Kiroldegiko SPA zentroa

     

SOINUENEA 

HERRI MUSIKAREN TXOKOA

soinuenea

Bisita ezazu mundu osoko 400 instrumentu baino gehiago dituen bilduma hau.

Soinuenea – Herri Musikaren Txokoa

 

LUBERRI OIARTZUNGO IKASGUNE GEOLOGIKOA

luberri

Ezagutu ezazu Piartzungo bailarako, Aiako Harria Parke NAturaleko eta Euskadi osoko geologiaren historia Luberrin.

Luberri – Oiartzungo ikasgune geologikoa

 

ARTISAU GARAGARDO DASTAKETA ETA BISITA GIDATUAK

PAGOA BEER

Etorri artisau garagardogile txiki honen historia ezagutzera eta bere garagardo aukera desberdiank dastatzera bisita gidatuen bitartez.

Pagoa garagardotegia


 Planaren eskuorria ikusi

INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR DUZU?

Eskatu behar duzun informazio guztia eta gustura lagunduko zaitugu:

Turismo bulegoa: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus

 

 

 

 

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu