Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Errenteria, begirada batean

Fuerte San Marcos en ErrenteriaIglesia parroquial Errenteria

Errenteriako Hirigune Historikoa eskualdeko lau herrietako zabalena da. Oiartzungo bailaran kokatuta dago, Gipuzkoako lurralde historikoaren ipar-ekialdean. Alfonso XI.ak Donostiako Forua jaso zuenean, 1320ean eratu zen. Fundazioaren dokumentuan "Villanueva de Oiarso" izena jarri zitzaion, baina azkar hasi zen "Rentería" izena erabiltzen, portuan izandako merkataritza-jardueraren ondorioz. Hirigune historikoaren morfologia argi eta garbi Erdi Arokoa da. Hala dira kaleak, partzelazioa eta etxadien egitura.

Hiriaren iragan industrialak bizimodu komertzial alaiago bati bide eman dio eta eskaintza gastronomiko aberatsaz gozatzen du. Naturan barrena, San Marko gotorlekua eskualde osoan nagusitzen da bere 360 graduko begiratokiari esker eta, hemendik gertu, ibilbide megalitikoak jarraituz, Añarbeko urtegiaren atari diren Aizpitarteko kobazuloetara eta Aitzetako Txabalako dolmenera helduko gara.

Ikusi Errenteriako planoa

Non jan Errenterian

Errenteriako Udaletxea

Errenteriako Udaletxea

Errenteriako udaletxea oinplano karratu nabarmena duen eraikina da, XVII. mende hasieran altxatutakoa, estilo errenazentistakoa. 1964an deklaratu zuten “Probintziako Monumentu Historiko-Artistikoa”

Informazio gehiago

Jasokundeko Andre Mariaren Eliza Parrokiala

Jasokundeko Andre Mariaren Eliza Parrokiala Errenterian

Hareharrizko Erdi Aroko jatorrizko tenplua, hiru nabe dituena. Azpimarratzekoak dira: “Aldare Nagusia”: erretaula neoklasikoa da (XVIII. mendea); “Kultura Ondasun” gisa sailkatuta dago, Monumentu kategoriarekin. “Arimen Aldarea”: “Kultura Ondasun” gisa katalogatua, Monumentu kategoriarekin.

Informazio gehiago

Erromesen Madalena Basilika

Erromesen Madalena Basilika Errenterian

Madalena basilika bere sorreran Santiago bidea egiten zuten erromesen atsedenerako sortua izan zen. Basilikaren funtziotariko bat, Gipuzkoako hainbat bezalaxe, ospitale izatearena zen.

Informazio gehiago

Torrekua erdi-aroko Dorretxea

Torrekua erdi aroko dorretxea Errenterian

Torrekua etxea oinplano karratuko eraikina da eta estalkiak lau aldeetara jotzen du. Herriaren mutur batean kokatua dago eta etxadien buru da. Bertatik herrira sartzeko ate bat babesten zuen.

Informazio gehiago

Morrontxo erdi-aroko Dorretxea

Morrontxo erdi aroko dorretxea

Morrontxo etxeak kareharria eta hareharria bateratzen ditu. Oinplano angeluzuzena du. Herria alde batean ixten du, Erdi Aroko hirigunearen kanpoko etxadien mutur batean, hain zuzen ere. Behe-solairua eta hiru solairu gehiago ditu.

Informazio gehiago

Zubiaurre Jauregi barrokoa

Zubiaurre Jauregi barrokoa Errenterian

Zubiaurre jauregia XVIII. mendekoa da eta estilo barrokoa du. Eraikin horrek mutur batean herria ixten zuen. Gainera, herriaren ate bat babesten zuen.

Informazio gehiago

Kapitain etxe Barrokoa

Kapitain Etxe barrokoa Errenterian

Martin de Renteria y Uranzu XV. mendearen azkeneko herenean jaio zen. "Errenteriako kapitaina" izenez izan zen ezagutua, eta XVII. mendeko etxe barrokoari izena ematen dio.

Informazio gehiago

XVI. mendeko Agustinen Komentua

XVI. mendeko Agustinen Komentua Errenterian

Agustindar mojek sortu zuten 1543an. Soiltasun handiko eliza da, eta fatxada nagusian bere traza klasikoa nabarmentzen da, erdi-puntuko arkuko sarbidearekin.

Informazio gehiago

XVIII. mendeko Iturriza Oinetxea

XVIII. mendeko Iturriza oinetxea Errenterian

XVII. mendearen bukaeran, Iturriza almiranteak etxe honetan eta ondokoan gaur egun ikusten ditugun armarriak fatxadetan jartzeko agindu zuen.

 

 Informazio gehiago

San Marko gotorlekua, eskualdearen behatokia

San Marko gotorlekua, eskualdearen behatokia Errenterian

San Marko Gotorlekua pribilegiozko tokian kokatuta dago, Donostiatik 10 kilometro baino gutxira, naturan peto-peto murgildua. Zalantzarik gabe, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako begiratoki nagusia da.

Leku oso egokia da haurrekin eta lagunekin eguna pasatzeko, bai oinez, bai zaldiz, bai mountain-biken paseatzeko ere.

Informazio gehiago

modulo eus