Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Spa lasaitasun zentroa

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia udalerrietan jarduera desberdinak egin daitezke. Oinez, bizikletaz, zaldiz paseo ederrak egingo ditugu, globoan zeruraino igoko gara, txalupan itsasoratuko gara, museoak bisitatuko ditugu, etab.

Spa lasaitasun zentroa  Spa lasaitasun zentroa

Baina eskualde honek lasaitzeko edo tratamendu osasuntsuak jasotzeko aukera ere ematen digu. Horiek guztiak Elorsoroko kiroldegiko Spa Zentroak eskaintzen dizkigu. Oiartzungo udalerrian daude. Astialdirako eta osasunerako Elorsoro Spa Zentroko gorputz-tratamenduak oso egokiak dira.

Honako hauek dira Spa Zentroak eskaintzen dituen zerbitzuak:

Pedilubioa

Bi ontzi (hotza eta beroa) oinak sartu eta zirkulazioa estimulatzeko.

Hidromasaje igerilekua

Hidromasajeko igerileku handia. Uraren bidez kanpora atera daiteke. Halaber, burbuilak botatzen dituzten oheak, ur-txorrotak, zisne-lepoak... ditu. Urak tenperatura horretan lasaitu egiten du, muskulu-kontrakturak saihesten ditu, odol-irrigazioa hobetzen du...

Eskoziako dutxa

Ur hotzaren eta beroaren arteko kontraste-dutxa, organismoa aktibatzeko.

Sirimiri

Sirimiri dutxaz hornitutako kabina, tenperaturak talka egiteko.

Santiago bidea

Errekarriz hornitutako bidea. Oinak masajea jasotzen duen bitartean, zirkulazioa aktibatzen da eta, horretarako, txorrota hotzak eta beroak daude.

Sauna

Tenperatura: 80º-90º eta hezetasuna: %10-30. Ezin hobea da izerdia bota eta organismoa garbitzeko.

Hammam edo lurrun-bainua

Tenperatura: 40º-45º eta gutxi gorabeherako hezetasuna: %100. Lasaitu eta baretu egiten du, arnas bidea irekitzen du eta azala hidratatzen da.

Ur hotzaren putzua

Ur hotzezko ontzia bero-saioaren ondoren zirkulazio-sistema aktibatzeko.

Terma

Tenperatura: 50º-60º; gutxi gorabeherako hezetasuna: %70. Organismoa garbitzeko eta izerdia botatzeko aproposa.

Lasaitasun zona

Zirkuitua egin ostean, komenigarria da giro lasaian atseden hartzea.


Kontaktua

Elorsoro Spa
Elorsoro kiroldegia
Elorrondo kalea, 24
20180 OIARTZUN

Tel.: (00 34) 943 492 552
Fax: (00 34) 943 490 561
okisa@elorsoro.com
www.elorsoro.com

 

Datu interesgarriak

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 09:00-21:00 / Larunbatetan: 09:00-14:00/16:00-20:00 / Igandetan: 09:00-14:00
Denboraldia: Urte osoan.

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu