Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Pasaia, begirada batean

Pasai Donibane

Historikoki Pasaiako Badia San Pedroko eta Pasai Donibaneko hiriguneek bete dute, biek arrantzaleen hirigune ederrak osatzen dituztelarik. Pasai Antxo (badiaren erdian) eta Trintxerpe (San Pedroren alboan) barrutiak askoz beranduago eratu ziren, Pasaiako portuak garrantzia hartzen zuen heinean.

Bi Hirigune Historikoek (Pasai Donibanek eta Pasai San Pedrok) Donostiaren eta Hondarribiaren fundazioan dute jatorria. 1770ean Pasai Donibane Hondarribiatik bereizi zen eta azkenean bere udalerria osatu zuen. Pasai San Pedrok 1805era arte itxaron behar izan zuen hori bera lortzeko.

Pasai Antxo eta Trintxerpe, XIX. mendean eratu ziren. Sorburua trenbidea, "Nazional 1” errepidea eta portuaren arrantza-lanak izan zirelarik.

Gaur egun zama-porturik garrantzitsuena da herrialdean.

Ikusi Pasaiako planoa

Non jan Pasaian


Ibilbidea Pasaiako hirigune historikoan zehar

Pasai Donibaneko eta Pasai San Pedroko hirigune historikoetan azpimarratzekoak dira jauregi-etxeak eta famili etxe garrantzitsuak. Eraikin guztiak 1800 baino lehenago eraiki ziren. Etxe gehienek zuzeneko kontaktua dute badiarekin.

Pasai Donibane

Pasai Donibaneko hirigunean kale bakar baina ederra zeharkatuko dugu bokalerantz. Hirigune historikoan zehar etxeen azpialdeetan pasabideak daude, baita txoko ezkutatuak ere.

Bizkaia auzoa Pasai Donibanen

Bizkaia auzoa Pasai Donibanen

Auzo honetan ontziolak izan ziren eta "Real Compañia Guipuzcoana de Caracas"eko (1728) itsasontzien abiapuntua izan zen.

Informazio gehiago

XVI. mendeko Platain Etxea

XVI. mendeko Platain Etxea Pasai Donibanen

XVI. mendeko eraikina da, silarrizkoa eta adreilu-armazoizkoa, zur landuzko teilatu-hegalarekin.

Informazio gehiago

XIX. mendeko Portzelana Fabrika

XIX. mendeko Portzelana Fabrika Pasai Donibanen

Bizkaia auzoan gaur egun tximinia altua dago, joan den mendearen amaieran toki horretan bertan izan zen portzelanen fabrikaren hondar.

Informazio gehiago

Arizabalo Jauregia-Udaletxea

Arizabala Jauregia - Udaletxea Pasai Donibanen

XVIII. mendeko eraikin itzela, erdialdean armarri ederra duena. Egun, Udaletxea.

Informazio gehiago

San Juan Batailatzailearen Eliza Parrokiala

San Juan Batailatzailearen Eliza Parrokiala Pasai Donibanen

1643an zabaldu zuten kulturako, neoklasiko eta barroko arteko estiloa duen fatxadarekin, eta latindar gurutze forma duen oin plantarekin. Ferrer anaien hilobiak, Santa Faustinaren irudia eta Felipe Arizmendiren irudiak biltzen dituen Sebastian Lekuonaren erretaula bikaina gordetzen ditu barruan.

Informazio gehiago

Miranda etxe errenazentista

Miranda etxe errenazentista Pasai Donibanen

XVI. mendeko eraikin errenazentista. Nabarmentzeko moduko fatxada du, hainbat zutabe eta bi armarrirekin.

Informazio gehiago

Victor Hugo Etxea

Victor Hugo etxea Pasai Donibanen

XVII. mendeko marinel-etxe tipikoa non Victor Hugo bizi izan zen 1843an.

Informazio gehiago

Pietateko Makurtegia, XVI. mendekoa

Pietateko Makurtegia XVI. mendekoa Pasai Donibanen

Gurutzetokia XVI. mendekoa da, estilo manieristakoa, Pietatearen Amaren gurutzearekin.

Informazio gehiago

Villaviciosa Jauregia, XVI. mendeko etxe errenazentista

Villaviciosa Jauregia, XVI. mendeko etxe errenazentista Pasai Donibanen

XVI. mendekoa, Lafayette Markesaren abiatzea gogorarazten duena, 1777an gertatutakoa.

Informazio gehiago

Santa Ana Ermita

Santa Ana ermita Pasai Donibanen

Badia ikusmenean hartzen duen gain batean jaso zuten eta jatorri erromanikoa izan dezake. 1758an zaharberritu zuten, eta nabarmentzekoa da barruan gordetzen duen Santa Anaren irudi polikromatua, XVI. Mendean Holandatik ekarritakoa.

Informazio gehiago

Santiago Plaza Pasai Donibanen

Santiago plaza Pasai Donibanen

Etxe estu eta garaien lerro luze batek osatzen du, herri eta marinel estiloko arkitekturakoak.

Informazio gehiago

Pasaiako Udaletxe zaharra

Pasai Donibaneko Udaletxe zaharra

Pasai Donibanen Santiagoko itsas plazaren erdian antzinako udalaren egoitza edo eraikina dago. 1741ekoa da eta estilo barrokoa du.

Informazio gehiago

Bonantzako Kristoren Basilika

Bonantzako Kristoren Basilika Pasai Donibanen

XVIII. mendekoa da, estilo barrokokoa. XVII. Mendeko Kristo Bonantzakoa gordetzen du barruan, arrantzaleek itsasoan jasotako irudia, tradizioaren arabera. Orduz geroztik, merkataritza-ontzien, itsasontzien eta kortsarioen tripulazioen deboziozko Kristoa izan da.

Informazio gehiago

Santa Isabel Gaztelua

Santa Isabel Gaztelua Pasai Donibanen

Karlos I.ak agindu zuen eraikitzea portua babesteko. 1621. urtekoa da.

Informazio gehiago

 

Pasai San Pedro

San Pedroko barrutian kaia eta arrantza-itsasontziak aurki ditzakegu. Irudi honek peto-peto murgiltzen gaitu herriko itsas zaporean.

Pasai San Pedroko Eliza Parrokiala

Pasai San Pedroko Eliza Parrokiala

Carrera anaiek eraiki zuten XVIII. mendean, estilo barrokoan. Apostoluaren irudia jasotzen duen ezkerreko aldarearen dekorazioa nabarmentzekoa da.

Informazio gehiago

Blas de Lezo jaiotetxea

Blas de Lezo jaiotetxea Pasai San Pedron

Gure marinelen artean gazteen hasi zenaren jaiotetxea. Besomotza, herrena eta begibakarra zela, armada ingelesa garaitu zuen 1741ean, Cartagena de Indiaseko kostaldean, Kolonbian.

Informazio gehiago

Ferrertarren Etxea, XIX. mendekoa

Ferrertarren etxea, XIX. mendekoa Pasai San Pedron

Pasaiako familiaren inguruan herrian aurkituko dugun elementuetariko bat da. San Pedroko elizari atxikita dago.

Informazio gehiago

Kanposantuko portada Erromanikoa eta Gotikoa

Kanposantuko portada erromanikoa eta gotikoa Pasai San Pedron

XII eta XV. Mendekoak dira hurrenez hurren. San Pedroko kanposantuan kontserbatzen dira. Jatorrizko eliza izan zenaren hormak dira.

Informazio gehiago

Mater, itsasontzi museoa

Mater Itsasontzi museoa Pasai San Pedron

MATER atun-ontzia bisitatzen duenak, gure arrantzaleak nola bizi diren, zein arrantzalekuetara joaten diren eta erabiltzen dituzten arteei buruzko informazioa jasoko du.

Informazio gehiago

Albaola Itsas Kultur Faktoria

prozesua-9697

Euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortzen den espezio berritzailea da, eta itsasontzi historikoen eraikuntza da bertako jardueren ardatza. Bisitarientzat zabalik egoteaz gain, jardueren aniztasuna, dinamismoa eta nazioarteko proiekzioa dira bere izaeraren adierazgarriak.

Informazio gehiago

7 Museo = 11€

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu