Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Arizabalo Jauregia-Udaletxea

Tokiko eraikuntzarik garrantzitsuenetarikoa da. Jauregia XVII. mendekoa izan daiteke, eta estilo barrokoa du.

Arizabalo abizenak betiere Pasaiarekin zerikusia izan du ia hasieratik. Tokian bizi izan zen lehenengo familietakoa dela esan daiteke. Lope de Isasti kronikariak 1625ean honakoa idatzi zuen: "portuak garai batean Arrizabala izena hartu zuen". Euskal espresioa da hau, eta portuko kanpoko sarrera babesteko zeuden lauza izugarriak aipatzen ditu. Bestalde, parekotasun handia du abizenarekin.

Gaur egun Arizabaloren armarria duen etxea Navejastarrena izan zen orubean kokatuta dago. Horiek itsas kapitainak ziren eta itsasontziak eraikitzen zituzten. 1625ean Ana Navejas Adrian Arizabalorekin (Sokoako heroia) ezkondu zen eta baliteke etxe horretan instalatzea.

1829an Frantziako jesuitek bertan eskola bat instalatu zuten eta unibertsitateko tituluak ematen zituzten. 1857an bertan Pasaiako Portzelanen Erret-Fabrika - Real Fábrica de Porcelanas izenekoaren zati bat kokatu zen. XIX. mendearen amaieran etxea Mercader e Hijo sozietateak bete zuen itsas merkataritzara bideratzeko. Mercader enpresak 1927ko apirilean saldu zion PYSBE (Pesquerías y Secaderos de Bacalao de España, S.A.) enpresari, eta bulego-eraikina izan zen. Industri instalazioak Bizkaia auzoan egin zituen. Orain dela gutxi arte funtzionamenduan izan dira. Etxea merkataritzarako eta industriarako erabiltzeko tradizioa izan da. Hala ere, barne-egitura aldatu arren, kanpoko egitura errespetatu egin da.

Eraikin ederra da. Oinplano laukia du eta estalkiak lau isurialde ditu. Fatxada nagusiak konposizio simetrikoa du, goiko hiru solairuetan hutsuneak errepikatzen dira: lau balkoi aurreratu (horma babeslea, balkoia, bao bat azpian itxia, eutsi eta kanpora begiratzeko) oinplano bakoitzean. Erdian armarri orlatu (apaindura bere inguruan) ederra dago. Bi dorre ageri dira eta goiko aldean kasket mototsduna (lumak zati hutsean). Eraikina lau aldeetan inguratzen teilatu-hegal landua dago. Barrokoa da. Dirudienez, jauregi honen arkitekturak barrokoko euskal etxe-jauregiari erantzuten dio.

Azkeneko birgaikuntzaren ondoren, 2008ko maiatzean, eraikin hau Pasaiako Udaletxea bihurtu da.

modulo eus