Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Blas de Lezo jaiotetxea

Pasai San Pedroren hirigune historikoaren bihotzean kokatuta dago. Kale estu eta pintoreskoan, arrantzaleen kofradiatik eta parroki elizatik hurbil, Blas de Lezoren etxea silarriz egina dago eta familiaren armarri ederra du bere horman. Gainera, ezin hobeki kontserbatu da. Eraikinak oinplano angeluzuzena du eta teilatuak bi isurialde ditu. Pasaiako marinel famatuenaren izena du, bertan jaio baitzen: Blas de Lezo.

Blas de Lezo Patapalo almirantea, Armadako jenerala, Pasaian jaio zen 1689an. 1701ean itsas guardian sartu zen eta 1704an, jada Espainiako ondorengotza-guda hasia zenean, borrokari ekin zion Frantziako eskuairako tripulatzaile modura eta Ingalaterrako eta Holandako indar bateratuen aurka aritu zen Velez Malagaren aurrean egindako batailan. Bertan ezkerreko hanka galdu zuen kanoi-bala baten ondorioz. Almirantea bera txundituta utzi zuen egoera tamalgarri hartan izandako lasaitasunarengatik.

Borrokan zuen ausardia eta soseguarengatik saritu egin zuten, eta itsasontziko alferiz lehenengo eta ondoren itsasontziko teniente bihurtu zen. Tolonen Santa Catalinako gaztelua defendatzen izan zen eta bertan ezkerreko begia galdu zuen. Bartzelonan Felipe V.ari laguntzeko zenbait konboiren buru izan zen eta ingelesen zaintzari iruzur egin zion. Halako batean indar handiagoa zuen taldeak inguratu zuen eta, larri, irten egin zen. Horretarako, jarraitzen ari zitzaion itsasontziren bat erre zuen. Gertaerarekin inguratzen zuen zirkulua puskatu zuen.

1713an itsasontziko kapitain izendatu zuten eta geroago Bartzelonako bigarren tokira eraman zuten. Bertan eskuineko besoa galdu zuen. Garai hartan fragataren buru zen eta hamaika itsasontzi britainiar harrapatu zituen; horien artean Stanhope izen handiko itsasontzia zegoen: ondo armatua eta hornitua. Ondorengotza-guda amaitu zenean, 1723an Lanfranco bandera-ontziaren ardura eman zitzaion, baita hegoaldeko itsasoetako eskuairaren agintaritza ere. Itsaso Bareko kostaldeak piratarik gabe utzi zituen eta Holandako nahiz Ingalaterrako hamabi itsasontzi harrapatu zituen.

1725ean Perun ezkondu zen eta 1730ean Espainiara itzuli zen. Orduan, Mediterraneoko Itsas Eskuairaren Buru izendatu zuten. Genoako Errepublikaraino joan zen San Jorge Bankuan geldiaraziak zuden Espainiaren 2.000.000 peso kobratzera. Gainera, hiria bonbardatzeagatik kalte-ordain modura Espainiako banderari salbuespeneko agurra egin behar zitzaion. Bere jarrera kementsuaren aurrean, Genoako senatuak berehala amore eman zuen.

1732an Santiago itsasontzian Oranera espedizioa egin zuen. 54 itsasontziren eta 30.000 gizonen buru izan zen. Oran menderatu egin zen, baina Bay Hassanek berriro bildu zituen tropak eta hiria inguratu zuen. Baita estualdi larrian jarri ere. Blas de Lezo laguntzera joan zen sei itsasontzi eta 5.000 gizonekin. Aljeriako pirata uxatu zuen, borroka bizia izan ostean. Bere itsasontzia jarraitu zuen, 60 kanoi izan arren, eta Mostaganeko badian babestu zen, bi gaztelu eta 4.000 mairu baitzeuden. Horrek ez zuen Lezo izutu eta Aljeriako itsasontziaren atzetik sartu zen gotorlekuetako sua erdeinatuz. Su eman zion eta, gainera, kalte handiak eragin zituen gazteluetan. Ondoren hilabete askoz itsaso haietan ibili zen eta Aljeriakoek Konstantinoplatik laguntza jasotzea saihestu zuen. Izurritearen ondorioz Cadizera itzuli behar izan zuen.

1734an Erregeak bere zerbitzuak saritu zituen eta Armadako Jeneral izendatu zuen. 1737an Amerikara itzuli zen Fuerte eta Conquistador izeneko itsasontziekin eta Cartagena de Indiaseko Komandante Nagusi izendatu zuten. Toki hori Sir Edward Vernon almirante ingelesaren erasoetatik defendatu zuen eta Espainiako armadarentzat handia izan zen.

7 Museo = 11€

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu