Pasaiako arrantza herri berezia ezagutu, non antzinatik bere portu naturalak herritarrak itsasoarekin oso loturik bizitzea eragin duen. Bere itsas ondare natural eta kultural aberatsak Pasaia bisitatzeko nahitaezko gunea bilakatzen dute, itsas mundua ezagutzen duten lekuko giden eskutik.
Iraupena: 90min
Prezioa: 8€ (haurrak 6€)
Pasaiako arraunaren munduan murgildu zaitez MATER Itsasontzi Museo Ekoaktiboak eskaintzen dizun esperientzia honen bitartez, non arrantza eta portu munduko lotura ezagutzeko aukera izango duzun. Gainera, bere teknika ikasteko aukera duzu Sanpedrotarra arraun klubaren entrenamendu fosan arraun eginez.
Iraupena: ordu 1
Prezioa: 5€ (haurrak 3€)
MATER Itsasontzi Museo Ekoaktiboak eskaintzen dizun ibilbide honen bidez XX. mendean bakailaoaren portua bezala ezaguna izan zen Pasaiako arrantza portua ezagutuko duzu. Gainera mota ezberdinetako arrain eta itsaskiak saltzen diren lonjako jarduera frenetikoa ezagutzeko aukera paregabe honetan itsasotik platereraino arraiaren ibilbidea ikasiko duzu.
Iraupena: ordu 1
Prezioa: 5€ (haurrak 3€)
Ezagutu oinez egiten den ibilbide honen bidez Pasaiako portu naturalaren ezaugarri eta funtzionamenduak MATER Itsasontzi Museo Ekoaktiboako gida espezializatuen eskutik, zeinak gerturatuko dizute "Kantauriko seguruena" bezala ezaguna den Pasaiako portuaren eguneroko bizitzara.
Iraupena: 90 min
Prezioa: 6€ (haurrak 4€)
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa
61 postakutxa
20110 Pasaia (Gipuzkoa)
Tel.: (00 34) 619 814 225
museoa@mater.eus
www.mater.eus
Jarduera guztiak aldez aurretik erreserba eginez.
Gutxieneko taldea: 10 pertsona.
Kontsultatu prezio bereziak eskolentzat eta talde handientzat.
Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus