Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Familian egiteko planak

DONOSTIATIK HURBIL HAURREKIN EGITEKO 10 PLAN

Planak Familian

Hona hemen umeekin Donostiatik gertu egin daitezken jarduera eta aktibitate aukera zabala. Bisita itzazu Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia eta disfruta ezazu etxeko txikienekin denbora librea.


  • 1.  Igo zaitez San Marko Gotorlekura: Natura eta historia

San marko testu gabe

 San Marko mendira igotzea oso txango gomendagarria da. Alde batetik, XIX. mendeko gotorleku honek bere puntu altuenera igotzeko aukera ematen digu, bertatik kostaldeko panoramika eta inguruko mendien ikuspegi paregabea ikusi ahal izateko. Horrez gain, azaroaren 20ra arte, asteazkenetik igandera gotorlekuko museora sartzeko aukera izango dugu, eta bertan gotorlekuaren eraikiera datako soldatu eta kanoien erreplikekin batera XIX. mendera bidaiatu. Bestalde, ez ahaztu hamaiketakoa eramateaz! Gotorlekuaren kanpoko aldean zelai txiki bat aurkituko duzue egurrezko mahaiekin eta umeek jolasteko espazioekin. Egurrezko gotorleku txiki bat eta guzti dago bertan!

San Marko EUS plannerSan Marko gotorlekua


 2.-Dorrez dorre – Jaizkibel mendia

Lezo

Atera dezagun gure esploratzaile sena Lezotik hasita Jaizkibelen kokatutako XX. mendeko dorre karlisten bila, gaur egun hasiera bateko 6 dorreetatik 5 ikus daitezke. Kotxearekin joateko GI-3440 errepidea hartu beharko dugu gailurrera iritsi arte eta bertan kotxea aparkatu. Bertatik bidea oinez jarraitu beharko dugu. Ibilbide honek, hemendik hasita, ez dauka zailtasun handirik eta dorreen aldamenetik pasatzen den Done Jakuaren ibilbidearen seinaleak jarraitu ditzakegu.

 mapa eus-001

Jaizkibel eusk


3.- Arditurriko meatzetan barneratu!

Ardit

Arditurriko meategiak orain dela 2000 urte baino lehenago hasi ziren ustiatzen erromatarrengatik. Meatze hauek ezagutzera gonbidatzen zaitugu, Aiako Harriaren bihotzeraino barneratuz. Behin barruan Erromatarren garaiko meatzeak ikusi ahal izango ditugu, eta hurrengo mendeetan zehar utzitako ustiatze aztarnak ere.

Gainera, Arditurrira iristeko modu hoberenetarikoa Arditurriko bide berdean zehar bizikletaz egitea da. Bide honek Oiartzungo bailara osoa zeharkatzen du Aiako Harriaren magaleraino, zehazki Arditurriko meatzeetaraino. Bide berde hau bai bizikletaz bai oinez egin daiteke, 7km –ko luzera dauka, eta antzinako meatzeen trenbidearen bidea egiten du. Donostiako bidegorriarekin lotuta dago, beraz arazorik gabe mugitu zaitezkete!

Arditurriko Meatze Gunea
 
Erosi zure sarrera
 

Arditurri eusk


4.- Entzun, ukitu, abestu eta dantza ezazu Soinuenean

Soinuenea

Arditurriko bide berdetik paseoan geltoki bat proposatzen dizuegu Ergoieneko auzoan Herri Musikaren Txokoa den Soinuenean. Bertan 400 musika instrumentu baino gehiagoko bilduma ezagutu ahalko dugu. Aurkitu itzazu ez bakarrik Euskadiko instrumentuak, baizik eta munduko kontinente guztietako instrumentuak! 5 pertsonako talde txiki bat osatu ezkero, egin ezazue bisita gidatua, horrela ez bada egon lasai, audio-gidak dauzkate zuen bisita erabatekoa izan dadin. 

Hilero familiei bideratutako tailerrak antolatzen dituzte. Ezagutu eta aukera ezazu gustukoena hemen.

Soinuenea


5.- Marinel handien modura!

Marinel Eguna

Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak aukera paregabea eskaintzen digu marinelen munduan murgiltzeko, eta benetako atun-ontzi tradizional bat ezagutzeko! Eta, zer iruditzen egun batengatik marinel bihurtzen bagara? Bihurtu gaitezen orduan benetako marinel itsas eta arrantza kulturan murgilduz.

Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa


6.- Ikasi eta ezagutu itzazu inguruneko paisaiak Luberrirekin

Luberri

Luberrira hurbiltzea proposatzen dizuegu, Oiartzungo geologia museoa, non pantaila interaktibo baten bidez eskualdean zehar hegaldi birtual bat egingo dugun, Aiako Harria, Oiartzungo bailara eta Jaizkibel txorien begi-bistaz ezagutzen. Txikienek Luberri museoaren maskotaren eskutik ezagutu ahal izango dute Euskadiko geologia, zeinek, pantailaren goiko izkinatik erakutsiko digun nola izan zen gaur egungo pasaiaren erliebearen sorrera, aro desberdin eta gertaera geologiko desberdinen ondorio.

Luberri museoa


7.- Bazen behin errota bat Errenterian

IMG 1352IMG 1770

Oiartzun ibaia jarraituz Errenteriako Fanderia auzoko eraikin historiko honetara iritsiko gara (auzo honek ematen dio izena errotari). Errota honen historia XV. menderainoko bidaia eskaintzen digu, orduan hasi bai zen bere jarduera. Historia hau bertan kokatutako museoan ezagutu ahal izango dugu, eta errota funtzionamenduan ikusi! 

Bisita gidatua Errotara

fanderia eusk

Fanderiako errota


8.- Jantziaren Zentroa Errenterian

Jantziaren zentroa 1

Errenteriako Hirigune Historikoaren muinean kokatua, berriki zaharberritutako XVII. mendeko eraikin batean, Jantziaren Zentroak, bisitariari Janzkeraren mendez mendeko bilakaera ezagutzeko parada eskaintzen dio, modaren historia eta janzkera usadioen bilakaera Euskal Herrian. Gainera, museoan bertan, zenbait jantzi probatu ahal izango dituzu eta oroigarri gisa argazkiak atera.

Jantziaren Zentroa


 

   9.- Orientazio ibilbideak

 Orientazio ibilbideak

Ze iruditzen zaizu orientazio pista joko dibertigarri batean murgiltzen bazara? Errenterian 7 orientazio ibilbide diseinatu dira familian, lagunekin edota bakarka egiteko. Ibilbide hauek jasotzen dituzten mapak Errenteriako Turismo Bulegoan eskuragarri dira.

Zazpi ibilbide hauen artean, lau Barrengoloiako aisialdi eremutik abiatzen dira, Aiako Harria Parke Naturalaren barne, eta beste hiruk hiri barneko auzoak zeharkatzen dituzte: Agustinak-Gaztaño, Alaberga-Galtzaraborda-Beraun eta Fanderia. Mapetan deskribatzen diren pistak jarraituz, proposatzen diren puntu desberdinetara iritsiko zara orientazioa erabiliz. Abentura paregabea!

Ibilbideak deskargatu


 

10.- Albaola Itsas Kultur Faktoria

 08 ALBAOLA

 Gipuzkoan gehien bisitatua izaten ari den museoa ezagutzea proposatzen dizuegu. Antzinako ontziola hau gaur egun Albaola Itsas Kultur Faktoria da, eta euskal itsas historian zehar landutako erriberako aroztegiaren tradizioa errekuperatzen du. Orain publikoaren aurrean lan eginez, XVI mendeko baleontzi bat berreraikitzeko prozesuan ari dira, San Juan baleontzia hain zuzen. Etxeko txikienek Txo Mik Mak txikiaren eskutik ezagutu ahal izango dute itsas ondarearen eta itsas historiaren garrantzia.

Albaola eusk

Albaola Itsas Kultur Faktoria


Beste planak eguraldi txarrarekin

Eguraldiaren baldintzak ez badute laguntzen, eguraldi txarrarekin egiteko beste plan hauek begiratu ditzakezu.

 

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu