Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Aiako Harria Parke Naturala (Listorreta-Barrengoloia)

  Bisita gidatuak - Aiako Harria Parke Naturala (Listorreta-Barrengoloia) Bisita gidatuak - Aiako Harria Parke Naturala (Listorreta-Barrengoloia)

Bisita gidatu hauek goi-denboraldian eskaintzen dira.

Gida zerbitzu batek hurrengo ibilbide gidatuak eskaintzen ditu Aiako Harria Parke Naturalean:

Añarbeko erreserba eremua:

Euskal Herriko habitat natural mehatxatu eta adierazgarrienetako bat ezagutu ezazu: hariztia.

Idoian (Superregi) hasi eta Malbazarko lepoan barrena Gipuzkoa eta Bizkaiko harizti handienera garamatza ibilbide honetan, ekosistema honi lotutako landaretza eta basafauna behatu eta ezagutzeko aukera izango duzu. Era berean, Añarbeko Baso Erreserbako pagadi-hariztian barneratzen den ibilbide honetan basoen kudeaketa ere ezagutuko duzu.

Aizpitarteko haitzuloetako aztarnak:

Denboran zeharreko bidaian, gure arbasoen bizimodua ezagutu ezazu, bertako faunaz gain.

Euskal Herrian aurkitutako Goi Paleolitiko (30.000 urte) lehen giza aztarnategian barneratzen den ibilbidea. Haitzulo hauetan errinozerontea eta hartzaren aztarna fosilak eta garai hartako gizakiek erabilitako harrizko aizkorak edo lantzak aurkituko dira.

Aizpitarten egin diren azken aurkikuntza garrantzitsuen ondorioz, gaur egun haitzuloetarako sarrera itxita dago.

Lau Haizeta Parkea eta San Marko Gotorlekua:

600 ha-ko naturgune babestu honek erdi mailako mendi eremu bat barneratzen du Donostia, Astigarraga eta Errenteriako lurretan. Kultur eta natur paisai honetan XIX. mendeko San Marko eta Txoritokietako gotorleku militarrak, Txoritokietako estazio megalitikoa eta lehen izandako amezti basoak aurkitzen dira.

Malbarzarko hezegunea, anfibioen bizilekua:

Etor zaitez hezegune txiki honek ezkutaten duen bizia ezagutzera Aiako Harriko Parke Naturalean.

Malbazarko hezegunea eta bertan aurki daitekeen fauna mehatxua (baso igel gorria, ur igela, uhandre palmatua, txantxikua eta burduntziak, besteak beste) eta honen berezitasunak ezagutzeko irteera.


 

Kokapena:

Listorretarako sarrera Perurenatik egiten da, bertara hurbiltzea Errenteria, Oiartzun edo Astigarragatik badagoelarik (GI-2132 errepidetik)

Kontaktua:

Errenteriako Turismo Bulegoa
Madalen, 3
20100 Errenteria
Gipuzkoa
Tel.: (00 34) 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus

Datu interesgarriak:

Iraupena: 1.30 ordu eta 3 ordu bitartean (bisitaren arabera).
Prezioa
: 2 € (16 urte gorakoentzat), 1 € (7-16 urte), 6 urte beherakoentzat doan.
Ordutegia:
Denboraldi altuan, igande eta jai egunetan
Irteera ordua:
bisitaren arabera.
Gutxieneko taldea: 2 pertsona, gehienezko 15 pertsona

Oharra:

Gutxienez bi egun lehenago erreserbatzea komeni da.

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu