Artisau kontserba lanketan Kantauriar itsasoko antxoa preziatua kontserbatu ahal izateko teknika aintzinaria ikasiko dugu. Jaki izugarri hau banan banan garbitzen, bere aurkezpenerako xehetasun guztiak zaintzen ikasiko dugu. Gainera bakoitzak bere kontserba propioa etxera eraman ahal izango du, bere Kantauriar itsasoko antxoa kontserba.
Eskura lanabes ezberdinak dauzkagula eta beti segurtasun eta osasun neurriak zainduz, bere prozesu zehatzaren pausu guztiak ezagutuko ditugu, antxoaren gazitzetik kristal-poteentan sartu baino lehenagoko banan-banakako garbiketa lan zorrotzeraino.
MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa
Arraunlari kalea, z/g
20110 Pasaia (Gipuzkoa)
Tel.: (00 34) 619 81 42 25
Iraupena: Ordu t’erdi.
Prezioa: 15 € pertsonako.
Gutxienezko taldea: 4 pertsona. Gehinezko taldea: 25 pertsona.
Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta ingelesa.
Noiz joan: urte osoan zehar.
Oharra: Familiei eta helduei zuzenduriko tailerra. MATER ontzian egiten da tailerra, ontzia porturatuta dagoelarik. Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat jarduera ez irisgarria. Baldintza ozeano-meteorologikoetara mugatutako jarduera