Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Albaola Itsas Kultur Faktoria

  Albaola lanean Albaola Factoría Marítima Vasca

Pasaiako Badiaren sarreran (Gipuzkoan) ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIA aurkitzen da, zaharberritutako ontziola batean kokatuta eta Jaizkibel lurrunezko draga zaharraren ondoan.

Bazter magiko eta ezkutu honetan erriberako arotzek balio etnografiko eta historiko handiko itsasontziak zaharberritu eta eraikitzen dituzte.

ALBAOLA Faktoriak, euskaldunek Mundu Berrian izandako itsas abenturak ekartzen ditu gogora, bale arrantzaleen eta euren ontzien istorioen bitartez. Horregatik, museo bat baino gehiago, faktoria hau leku ireki eta irudimenezkoa dugu, non prozesu dinamiko baten bitartez euskal itsas historia ezagutu ahal izango dugun bertako ontzirik ezagunenetarikoaren erreplikaren ageriko eraikuntza bisitatuz: XVI. mendeko SAN JUAN baleontzia.

Baleontziaren eraikuntza prozesua bertako Itsas Kultur Faktorian bisitatu daiteke. Dinamikoa da eta eraikuntza faseen konpasarekin batera eboluzio ikaragarria jasango du denborak aurrera egin ahala, estrukturaren piezak elkarretaratzen joango direlarik zurezko estalpe handi baten baitan.

Prozesu guzti honen testuingurua, XVI. mendeko euskal itsas jardueran eta balearen munduan oinarritutako erakusketa iraunkorra da.

ALBAOLAko bisita turistikoaren esperientziaren osagarria Pasaiako badian nabigatzea izango da: museora itsasotik iristeko aukera baitago " Hospitalillo Kaian" kokaturiko itsas motora zerbitzuari esker. Trintxerpeko Parkingean aparkatu eta bertako kaitik abiatuko den ontzi berdean enbarkatu, ibilbide zirraragarri honen abiapuntua.

 

  • Albaola-4.jpg
  • Albaola-5.jpg
  • Albaola-1.jpg
  • Albaola-2.jpg

Ikusi argazkiak

 

Kokapena

Ondartxo ibilbidea, 1
20110 Pasai San Pedro

43.329362,-1.925845

Ikusi kokapena

Kontaktua

Albaola Itsas Kultur Faktoria

Tel.: (00 34) 943 392 426
info@albaola.org

www.albaola.org

 

Datu interesgarriak

Ordutegia:  

 

    • 2023 UDAKO ORDUTEGIA (06/17-09/30): asteartetik igandera irekita: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00
    • GAINONTZEKO URTEAN ZEHAR -  ASTEARTETIK IGANDERA IREKITA honako ordutegian:
    • Astearte eta igandeetan 10:00-14:00
    • Asteazkenetik larunbatera 10:00-14:00/ 15:00-18:00 (ekainaren 17tik aurrera udako ordutegian 19ak arte irekita).
    • Jaiegunetan irekia.
    • ITXIERA EGUNAK:
    • Astelehenetan itxita (jaiegunak eta jaiegun bezperak izan ezik)
      Urtarrilak 1 eta 6 eta abenduak 24, 25 eta 31an itxita

Tarifak:

BISITA LIBREA

  • Sarrera orokorra: 10,00 €.
  • Sarrera murriztua: 7,00 € (25 urtetik beherako ikasleak, 65 urte baino gehiagokoak, kide ugariko familiak, guraso bakarreko familiak, langabetuak, ezgaitasuna duten pertsonak, 10 heldu baino gehiagoko taldeak).
  • Doako sarrera: 6 urtetik beherako haurrak, lagundurik.

BISITA GIDATUA (Aldez aurretik erreserba)

  • Sarrera orokorra + bisita gidatua: 14€/pertsonako.
  • Sarrera murriztua + bisita gidatua: 11€/pertsonako.
  • Doan: 6 urtetik beherako haurrak, lagundurik.

TALDE BISITAK (Aldez aurretik erreserba)

  • Bisita pribatua: sarrera + 100€ taldearentzat.

Sarreretan %10eko deskontua ondorengo txartelen* jabeei: San Sebastián Card, Euskal Kostaldeko Museoak, Irrien Lagunak Kluba eta Nekatur.

*Edozein deskontu izateko beharrezkoa da berau egiaztatzen duen txartela erakustea.

BEZa barne.

museo

Informazio gehiago


Zatoz itsasontziz Albaolara:

  •  PASAIATIK. Non hartzen da itsasontzia?

"Hospitalilloko moilan", Azti Tecnalia eraikinaren parean.

ERRESERBA ALDEZ AURRETIK EGIN BEHAR DA:

Informazioa, prezioak eta erreserbak:

Itxaszerbi (+34) 630 448 813 - info@itxaszerbi.com -turismoapasaia.com

 

  • DONOSTIATIK katamaranean:
  •    konpromisoa-kalitate-turistikoarekin-logoa  

modulo eus