Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Jaizkibel eta Uliako kostaldean ibilaldiak

Jaizkibel eta Uliako kostaldean ibilaldiak  Jaizkibel eta Uliako kostaldean ibilaldiak

Jaizkibelgo Itsasertza sektoreka

IJaizkibel mendiaren itsasertza hiru sektoretan banatu dugu (mendebaldea, erdialdea eta ekialdea) eta sektorea aukeratuta, bertan dagoen aberastasun naturala eta ezaugarri biologiko eta geologikoei buruzko azalpena ematen da. Ibilbide motak:

Grankantoko ibilbidea
Ibilbide hau Donibanen hasten da: Talaiatik igo eta Grankantoko lehenengo haran eskegiraino doa (formazio geologiko ikusgarria du), eta ondoren Santio bidetik itzultzen da.
Aran koloretsuaren ibilbidea
Aran koloretsu izugarria edo Labetxu deritzana ezagutzeko ibilbidea: kobazuloak, zuloguneak, makro eta mikro-formekin, interes geologiko handiko paisaia ikaragarria marrazten dutenak: kolore zuriak, horiak, laranjak... zutabeak, sakonguneak, erleen panelak... Natura-ondare honek parke natural bati dagokion babesa behar du.
Paramoudren ibilbidea
Ibilbide hau itsasbeheran egiten da, Erentzin eta bertako paramoudrak bisitatu ahal izateko; izane ere, munduan bolo itxurako egitura geologiko gehien pilatzen den lekua da.

Ezaugarriak: oinez.
Iraupena: 3,5 ordu.
Gutxieneko taldea: 10 pertsona.
Prezioa: 9 €/ pertsona. Prezio murriztua: 7 € (haurrak, ikasleak, jubilatuak, erromesak, familia handiak, langabetuak eta ezintasunak dutenak)
Oharra:adin guztietarako.

 

Ulia itsasertza osoa:

Itsaslabarren ibilbidea
Donostiatik Pasai San Pedrora (Ulia mendiaren kokaleku naturala). Ibilbide honek ezusteko paisaia arrunt ederrak eskaintzen dizkio ibiltariari. Gipuzkoako itsasertzik ederrenetarikoa da. Itsasertzetik bidezidor bat doa, Euskal kostaldeko itsaslabar bortitz eta bertikalenen gainetik.

Ezaugarriak: oinez.
Iraupena: 4 ordu.
Gutxieneko taldea: 10 pertsona.
Prezioa: 15 €/ pertsona. Prezio murriztua: 7 € (haurrak, ikasleak, jubilatuak, erromesak, familia handiak, langabetuak eta ezintasunak dutenak)
Oharra: adin guztietarako.


 

Kontaktua:

Mater Museoa
61 postakutxa
20110 Pasaia (Gipuzkoa)
Tel.: (00 34) 619 814 225
 info@matermuseoa.com
www.matermuseoa.com

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu