Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Ferrertarren Etxea, XIX. mendekoa

San Pedroko kaiaren parean kokatuta dago. Ferrertarren etxea Pasaiako familiaren inguruan herrian aurkituko dugun elementuetariko bat da.

Pasai San Pedroko elizari atxikita dago. Kapera bat izan zen eta aurpegialdean inskribapen bat zuen. Bertan fundazioa aipatzen da. Joaquin Maria de Ferrerek egin zuen 1865ean. Arrantza-kaian obrak zirela-eta, 1952an harriz harri parrokiatik kanposantura eraman zuten. Nautika-eskolako armarria eta familiaren hilobiak Pasai Donibanen Ferrertarren bizitza oroitzen diguten beste elementu batzuk dira. Hain ezagunak ez izan arren, Ferrertarren familia oso garrantzitsua izan zen Pasaiako historian.

Familia honetan zenbait pertsona apaigarri:

  • Jose Ignacio Ferrer Cafranga ( 1763 ), itsas ofiziala, lan zientifiko eta matematiko handiak egin zituen bai Europan bai Amerikan; esaterako, ilargiaren diametroa neurtzeko lanak eta Ipar Amerikan koordenatu geografikoak ezartzeko zereginak ere. Bere lanak ingelesez eta frantsesez argitaratu ziren zenbait aldizkaritan. Beste familiar ospetsua, Juan Manuel Ferrer (1769) Erroman diplomatiko izan zen eta Carlos III.aren Ordenako zaldun ere.
  • Joaquin Maria de Ferrer Cafranga (1777-1861) politikari aurrerakoi, Gipuzkoako Legebiltzarreko diputatu izan zen. Madrilgo alkate bezala, Legebiltzarrreko lehendakari eta behin-behineko gobernuko lehendakari ere izan zen 1840ean. Ondoren, Estatuko ministro eta urte berean behin-behineko erregeordenaldian lehendakariordea, Estatu eta Ogasun ministroa eta Ministroen Kontseiluaren lehendakaria ere izan zen Victoriaren Dukearen erregeordenaldian, 1841ean.
  • Juan Ferrer Cafranga. Joaquín María, Juan Manuel eta José Joaquínen anaia, Rio de la Plata koloniako ministro nagusia izan zen.
  • Juan Manuel Ferrer Cafranga: 1769an jaio zen Pasaian. Ministro guztiahaldun Erroman. Carlos III-aren zaldun. Pasaia Donibaneko parrokian ongile, non bere anaiarekin batera -Jose Joaquin- lurperatuta dagoen.

7 Museo = 11€

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu