Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Lezoko Oinetxeak

ARPIRE-ENEA
(Kale Nagusia, 4)

Oinplanoa ia angeluzuzena da eta teilatuak bi aldeetara jotzen du. Altueran lau solairu ditu, hormak harlnaduzkoak eta armarri oso landuarekin 4. solairuan. Sartzeko ateak ateburu-itxura du eta haize-babesa ageri da.

JAMOT-ENEA
(Kale Nagusia, 16)

Oinplano angeluzuzena du eta estalkiak bi aldeetara jotzen du. Teilatu-gailurra fatxadarekiko paraleloa da. Hiru solairu ditu eta fatxadako hutsuneak zentratuta daude. Guztiak harlanduzkoak dira.

Beheko solairua oso eraldatuta dago. "Baserritar" irizpideak erabili dituzte, baina ez dira oso zainduak izan.

Lehenengo solairuan erdian balkoia dago; alde bietan, berriz, bi leiho. Leihoetako silarrietan eta mentsuletan (hormigoizkoak) egindako konponketei eta moduari erreparatuz, zenbait eraldaketa izan da, nahiz eta garrantzitsuak ez izan. Azken solairuan hiru leiho ditu (orain bai, jatorrizkoak). Horietan mentsulak harrizkoak dira.

Goiko bi solairuen artean armarria dago, obalo-itxurakoa eta XVI. mendekoa. Etxea hirigune historikoaren sortaren barruan sartuta dago. Erlaitza oso kaltetua dago. Barrualdea guztiz eraldatu dute eta bi etxebizitzetan zatitua dago.

PASKUAL-ENEA
(Gurutze Santuaren Plaza, 4)

Oinplano angeluzuzena du, teilatuak, berriz, bi aldeetara jotzen du. Lau solairu ditu, eta hormak harlanduzkoak dira fatxada nagusian. Gainerako fatxadak entokatuak eta pintatuak daude.

Balkoiak luzeak dira eta barandak burdinazkoak. 1go. eta 2. solairuetako balkoiak eusteko artisautzaz egindako harlanduzko euskarriak ditu. Halaber, artisautzaz eginak daude etxabeetako, 1. eta 2. solairuetako paramentuak. 3. solairu modernoan (1930 ingurukoa) armarria dago.

ZABALA-ETXEA

Etxe exentua da, oinplano angeluzuzena du eta teilatuak bi aldeetara jotzen du. Etxe hau oso berritua dago, hiru solairu ditu eta hormak harlanduzkoak dira. Hala ere, oraindik antzinako etxabeak mantentzen ditu.

Fatxada nagusiaren gainean, bigarren solairuan, XVIII. mendeko armarria ikus dezakegu. Ondo landuta dago eta idatziak hala dio: "Soy de Zavala".

Beheko ateburu batean gurutze landua dago; bestean, berriz, "JHS" (Jesús Hombre Salvador-Jesus Gizon Salbatzailea) anagrama. Lehenengo eta bigarren solairuetan balkoi luzeak daude eta barandak burdin forjatuzkoak dira.

Barrua erabat aldatuta dago eta alde batetik sartzen da.

ANDREONE

Jauretxea da, exentua; oinplano angeluzuzena du eta estalkiak lau aldeetara jotzen du.

Pinakulu batzuek amaitzen dute, dorretxeek zituztenak imitatuz.

Horma guztiak harlanduzkoak dira eta inposta-lerroan plantabandak ditu.

Fatxada nagusian hutsuneak simetrikoki kokatuak daude. Beheko solairuan erdian ate zabala ateburu-itxurarekin eta bi hutsune txiki aldeetan.

Lehenengo solairuan burdin forjatuzko bi balkoi txiki daude. Eusteko harrizko modiloiak erabiltzen dira. Horiek pixka bat irtenak daude. Azkeneko solairuan balkoi luzea du eta eusteko harrizko mentsulak erabiltzen dira. Balkoiak fatxadaren luzera guztia hartzen du. Gainera, behekoekin bat bi ate daude eta bien erdian XVIII. mendeko armarri handia ageri da.

Teilatu-hegal zabalak lau aldeak hartzen ditu. Harburuak landuak daude. Eraikina oso ondo kontserbatuta dago eta gaur egun udal-liburutegia da.

7 Museo = 11€

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Gipuzkoa Turismo

 

Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu