Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Herritik atera gabe aukera paregabeak ditugu Lezon. Hona hemen gure proposamenak:

 
IBILALDIA HIRIGUNE HISTORIKOAN BARRENA
IBILALDIAK
Baserrien ibilbidea
Xoxolurra-Alarguntza
Altamira-Bordatxo
Done Jakue bidea
Jaizkibelgo dorreak
GASTRONOMIA 

 

 IBILBIDEA LEZOKOKO HIRIGUNE HISTORIKOAN ZEHAR

Lezo-5306

 Lezoko Hirigune Historikoak arte handia du. Plaza karratuaren ondoan dauden elementuei erreparatuz, balio arkitektoniko eta artistiko handiko gauzak aurkituko ditugu. Ezin daiteke alde batera utzi Gurutze Sainduaren irudi gotikoari egin behar zaion bisita. Kristo Sainduaren basilikan dago. Basilika eraikin erlijiosoa da. Hasieran ermita txikia besterik ez zen, baina XVI. mendearen amaieran ustezko mirariarengatik irudiarekiko debozioa Euskadin zehar hedatuz joan zen. Hortaz, ermita zaharra kokatzen zen tokian oraingo basilika errenazentista eraikitzen hasi zen. Irudiak berezitasun bat du: Europan bizarrik gabe hiru Kristo daude eta Lezokoa da horietako bat.

Informazio gehiago

Lezo Hirigune Historikoa Página 2

Kondairaz beteriko kristoa

 Lezo duela mende asko ospetsua da bere Kristo gurutziltzatuagatik, Santo Kristo Lezokoa, Euskal Herrian jarraitzaile ugari eta berezitasun bat duen figura erlijioso bat: ez du bizarrik. Alde zaharreko plaza nagusian dagoen izen bereko basilika errenazentistan dago.


  IBILBIDEAK

baserria 

Baserrien ibilbidea: Olatzar-Lorbide

Bi ordu baino gutxiagoko mendi ibilbide hau pertsona guztientzat da aproposa. Jaizkibelgo hegoaldetik igarotzen da eta ehunka urteko baserri ederrez osatutako auzoak zeharkatzen ditu. (4,5 km-1 h 45 m).

Informazio gehiago

 

IMG 20200815 173535Xoxolurra-Alarguntza

 Jaizkibeleko hegoaldeko magala zeharkatzen duen 11 km-ko mendiko ibilbidea. Oinez egiteko diseinatua, baina mendian ibiltzea ohituta daudenentzat gomendatua. Nahiz eta hasiera malkartsua izan, 2. km-tik aurrera ibilbidea erosoagoa bihurtzen da. Ikuspegi panoramiko ederrak eta garrantzia kultural eta historiko handia duten elementuak ikusi daitezke.

Informazio gehiago

IMG 20170703 151504Altamira-Bordatxo

  Asfaltatutako ibilbidea, bizikletaz zein oinez egiteko prestatua. Ibilbideak Altamira zeharkatzen du eta landa atlantikoko lursail tipikoetatik zehar murgiltzen da, Darietazarra eta Miura bezalako baserri garrantzitsuenak pilatzen diren lekuetan. Paseo atsegina eta gomendagarri edonorentzat.

Informazioa gehiago

 

Jaizkibel 2. torreoia 2

 

Done Jakue bidea

 Sentitu zaitez Lezotik atera gabe erromes. Done Jakuaren bidea gure herritik pasatzen da, eta naiz eta etapa osoa egin ezin izan, zatitxo bat egitea animatzen zaitugu.

Informazio gehiago

 

 MG 9948

Jaizkibelgo dorreak

 Jaizkibel mendiaren gailurrean daude, XIX. Mendean eraiki ziren sei dorreetatik, hiru Lezokoak dira eta monumentu-multzo gisa katalogatuta daude. Oinez ere ikus daitezke, Lezoko dorreak Gipuzkoari bira ematen dion GR-121aren zati baitira.

Informazio gehiago

 


 GASTRONOMIA

 LANDER ZURUTUZA Goikotxabale

 

 

Bai landa-eremuan, bai hirigunean, Lezoko jatetxeek ez zaituzte goseak utziko. Horrelako eremu txikian kalitatea soberan dago.

Lezoko jatetxeak

Etxera eramateko zerbitzua


  Informazio gehiago eta erreserbak

  ERRENTERIAKO TURISMO BULEGOA

943 494 521

  turismoa@oarsoaldea.eus