Astigarragako Sagardoetxea Museoa izango da gure elkargunea, eta euskal sagardo-kultura ezagutzeko leku aproposena. Zer esanik ez, mota horretako esperientzia batek ezinbestekoa du sagardotegiko menu tipikoa: bakailaoa, bakailao-tortilla, txuletoia, Idiazabal gazta eta intxaurrak, eta, batez ere, sagardoa barra-barra. Guztia, dibertsioz eta algaraz betetako giroan. Ez da, inolaz ere, bazkari arrunt bat izango, sagardotegien munduko endredo eta bitxikeri guztiak umore ukituaz kontatuko dizkizuen pertsonaia batekin egongo baitzarete uneoro.
Ondoren, arratsaldean, itsasoaren txanda izango da. Bi proposamen ditugu, zuen gidarekin batera sagardoaren eta euskal kostaldearen arteko lotura historikoa ezagutu dezazuen.
Pasaia aukeratzen baduzue ─Gipuzkoako portu garrantzitsu eta egundokoena─, badian barrena nabigatuko duzue, ontzi tradizional batean, eta, ondoren, Mater itsasontzi museoa bisitatuko duzue.
Sagardoetxea
Tel: 00 34 943 550 575
Fax: 00 34 943 331 311
info@sagardoetxea.com
www.sagardoetxea.com
Iraupena: Egun osoa.
Prezioa: Kontsultatu behar da.
Gutxienezko taldea: 10 pertsona.
Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa.
Noiz joan: Ekainetik irailera, asteartetik igandera (aurrez erreserbatu behar da).
Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus