Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

XVI. mendeko Agustinen Komentua

Trinitatearen komentuan edo Agustinen komentuan agustinak bizi dira. Herriaren kanpoaldean kokatua dago. Gutxi gorabehera 1543an fundatu zuten Bárbara, Catalina eta Mari Juan de Asteasu ahizpek. Abizenak, agian, jaioterria adierazten du. Hala ere, egile batzuen iritziz, hiruak Errenteriarrak ziren.

Fundazioak ez zuen oso harrera ona izan, udal-agintarien adostasunik ez baitzuten. Are gehiago, ez zitzaien kontsultatu. Udala orduan auzitan sartu zen monasterioa botatzeko xedez, baina ez zuen arrakastarik izan. Geroago, eztabaida berria izan zen komentuaren eta Udalaren artean, monjek herriko apaizaren zerbitzuak alde batera uztea erabaki baitzuten. Hala, Agustinen ordenatik beste apaiz batzuk ekarri zituzten eta bi aldeek izenpetutako kapitulazioen baldintza bat ez zuten bete.

1588 eta 1604 bitartean komentua San Bartolome izeneko tokira (Donostiara) eramatea erabaki zuten. Lehenengo aukera bezala lekaimeak Madalenako basilikan instalatzea erabaki zen, baina, ondoren, ideia hori baztertu egin zuten. Are gehiago, Fray Miguel de Aramburu maisuari deitu zitzaion. Bera izan zen udaletxeko planoen egilea. Bere zeregina honakoa zen: "monasterioa jaitsi nahi den tokira jaisteko beharrezkoa den trazadura eta ordena egitea". Ekimen hori ere ez zen egi bihurtu.

Eliza orain dela urte gutxi berritu dute. Nabe bakarra du eta kanoizko gangez estalia dago. Oinetan eta altueran lunetak eta koroa ditu. Fatxada nagusia soila da eta portada azpimarra daiteke. Itxura klasikoa du eta puntu erdiko arku baten bidez du sarbidea. Taulamendu txikia eusteko plintoak daude. Bestalde, puntu erdiko arkua plintoen gainean dauden zutabeek inguratzen dute.

7 Museo = 11€

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu