Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Itsasontzian txangoak

Itsasontzian txangoak       Itsasontzian txangoak

Gure badia aurkitzen.

Pasai Donibane edo Pasai San Pedroko ontziralekuetatik irtenda (eskaeraren arabera), Trintxerperantz joango gara gaur egungo Pasaiako lonja berriaren kokapena eta bilakaera ikustera.

Trintxerpeko pantalanetara jarraituko dugu Lezoko norabiderantz bira eginez, portuko jarduera aurrera eramaten den karga eta deskargako kaia ezberdinak zeharkatuz.

Behin Lezon gaudela, Oiartzun errekaren parean bira egingo dugu txangoaren bigarren zatiarekin hasteko, Zamakona ontziolaren jarduera ikusiz edo Donibaneko pantalanetako itsas laket jarduera begiztatuz esate baterako.

Azkenik, txangoaren azken zatia Pasai Donibane eta Pasai San Pedroko barrutiak ubidean zehar begiztatutako ditugu, badiak berak duen berezitasun geografikoaz gozatuz. Era honetan, barruti hauen itsas historiaren erroaz ohartu ahal izango gara.

Behin badia zeharkaturik, Ulia mendiak sortzen dituen itsaslabar desberdinetatik, Senoko Zuloa bezala ezagutzen dena, Arando handiaren parean azkeneko bira egingo dugu gure helmugako pantalanerantz bidea jarriz, bai Pasai Donibane edo Pasai San Pedrokora.

 

Txartel konbinatua: itsasontziz txangoa + jatetxea:

Egun erromantiko bat, famili ibilaldi bat edo taldean ekintza bat. Itsasontziz ibilaldi bat "Pasaiako Badia txangoa" aukeratuz eta azkenik bukaera bikain bat emateko egunari, otordua lekuko jatetxerik hoberenetako batean..

Beste txangoak:

  • Txangoa itsasontziz + bazkaria
  • Eztei-txangoa
  • Haurrentzako ibilbideak eta tailerrak
  • Beste zerbitzuak neurrira

Kokapena:

Pasai San Pedroko ontziraleku eta Pasai Donibane

Kontaktua:

Itxaszerbi
20110 Pasaia (Gipuzkoa)
Tel.: (00 34) 630 448 813
info@itxaszerbi.com
www.turismopasaia.com

Datu interesgarriak:

 

Pasaiako Badia txangoa gidarik gabe

Ezaugarriak: itsasontziz..
Iraupena: ordu bat.
Gutxieneko taldea: 10 pertsona.
Prezioa: 55,00 € (10 pertsona arte). 11. bidaiaritik aurrera prezioa hurrengo taularen arabera gehituko da:Haurrak (4-10 urte bitartean): 4,4 €/ bidaiari bakoitzeko.Helduak: 5,5 €/ pertsona.
Derrigorrezko bidaia-asegurua barne.

 

Pasaiako Badia txangoa gidarekin:
Pasaiako Badia txangoaren aurreko prezioari hurrengo prezioa erantsiko zaio:

Haurrak: 2,5 €/ bidaiari bakoitzeko.
Helduk: 3,5€/ bidaiari bakoitzeko.

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu