Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Amarreen ibilbidea

Irudi-portada

Gaur egun Pasaiako portua azpiegitura moderno bat da, kai eta instalakuntza industrialez hornituta. Hala ere, ondare historiko garrantzitsua duen portu bat ere bada. Ondare horren parte bat portuaren aspaldiko jarduerari buruzko istorio ugari kontatzen dizkigu: Pasaiako amarralekuak dira.

Nabigazioaren hastapenekin uztartzen dira portuak; milaka urtetan zehar gizakiak kostaldeko zoko babestuak bilatu dituzte. Bertan harkaitzetara edota zuhaitzetara lotzen ziren ontziak. Babes natural horiek hobetzeko lehenengotako lanak ontzi eta txalupak lotzeko puntuak hobetzea edo amarratzeko gune berriak eraikitzea izan dira. Denborarekin geroz eta amarraleku sendoagoak eta seguruagoak egiten joan ziren. Azkenik, XX. mendean, dragaketa handiak, kaiak, malekoiak eta molla handiak eraikitzea iritsi zen. 

Amarres-ikonoa

     IBILBIDEA NOLA JARRAITU

 

  • Eskuorriaren laguntzaz: Pasaiako Turismo Bulegoan eskuratu daiteke doan edota pdf-an deskaragatu hemen
  • Android sistemako Smartphone baten bidez Errealitate Areagotuko aplikazioa erabiliz.

Mapa amarren ibilbidea

Modu batera zein bestera, Pasai Donibanen eta Pasai San Pedron banatutako zazpi puntuetara joanez osatzen da ibilbidea. Puntu bakoitzean metalezko plaka bat bilatu behar da; handik oso gertu aurkituko duzu puntua.

Smartphone-arekin plaka horri enfokatuta agertuko zaizkizu edukiak.

Ez du axola zein puntutik hasten den ibilbidea; denak bisitatuz, bestelakoan ohartu gabe utziko genituzkeen aztarna interesgarrietan erreparatu ahal izango dugu. Ez hori bakarrik, ibilbidean zehar aipatzen ez diren beste aztarna batzuk ere aurkitzeko eta interpretatzeko gai izango gara bukatzerakoan.

Seguru ordurako ez dugula Pasaia begi berdinez ikusiko...

 

 

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu