Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Herritik atera gabe aukera paregabeak ditugu Oiartzundik. Hona hemen gure proposamenak:

 
IBILALDIA HIRIGUNE HISTORIKOAN BARRENA
Ondarea

 

MUSEOAK
Luberri, Euskal Herriko Geologia Museoa
Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa
Arditurri, Meatze-aztarnategi Arkeologiko Erromatarra

 

IBILBIDEAK
Ibilbide homologatuak
Historiaurreko monumentuak
Bide berdea
Done Jakue bidea
Kontrabandisten bidea
Beloagako gaztelua

 

ESPERIENTZIAK 
Dastatze-bisita ahate-produktuen baserrian
Pagoa, Artisau gargardoen kata eta bisita gidatua
Elorsoro, Spa lasaitasun zentroa
Ametsenea Hipika. ibilaldiak zaldi gainean

 

GASTRONOMIA 

 

 IBILALDIA HIRIGUNE HISTORIKOAN BARRENA

Herriko plaza01

 Oiartzungo Hirigune Historikoa oso zaharra da eta balio historiko handiko elementuak ditu. Besteak beste, honakoak aurki ditzakegu: Erromesen Ospitalea, Lartaungo Done Eztebe Eliza eta Udaletxea. Lartaungo Done Eztebe Elizaren barruan XVII. mendeko erretaula dago, Juan de Huici maisuak egina, eta kultur ondasun deklaratua. Eusko Jaurlaritzak monumentuaren kategoria eman dio. Udaletxea, berriz, eraikin soila da. 1678. urtean eraiki zuten eta Gipuzkoako gainerako udaletxeei erreparatuz, salbuespena da, ez baitu estilo platereskoa.

Informazio gehiago

Oiartzungo plano turistikoa 2017 Página 1

Ondarea

 Orain dela gutxi Oiartzunek bere ondarearen katalogazioari ekin zion. Hemen aurki ditzakezu Oiartzungo ondare guztiak, baita hauek ezagutzeko baliabideak.

Informazio gehiago


  MUSEOAK

Yeste1Luberri, Euskal Herriko Geologia Museoa

Luberrira, Oiartzungo geologiari buruzko museora hurbiltzea proposatzen dizuegu. Bertan, pantaila interaktibo batekin eskualdean zehar hegaldi birtual bat egiteko aukera izango duzue, Aiako Harriaren, Oiartzungo haranaren eta Jaizkibelen gainetik hegan eginez. Txikienak Luberri museoko maskotak gidatuko ditu, paisaiaren egungo erliebea, larrain eta gertaera geologikoen bidez nola sortu zen jakiteko.

Informazio gehiago

 

Soinuenea-1981

Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa

 Herri Musikaren Txokoan (Soinuenea) 400 musika-tresna baino gehiagoren erakusketa bat aurkituko dugu. Euskal Herriko instrumentuak ez ezik, munduko kontinente guztietako musika tresna batzuk ere zuzenean entzuteko aukera dago.

Informazio gehiago

 

Arditurri-2123Arditurri, Meatze-aztarnategi Arkeologiko Erromatarra

 Arditurriko meategiak erromatarren garaitik ustiatuak izan dira, duela 2000 urtetik. Bisita gidatuaren bidez, lurpeko galeria batzuetan sartzea proposatzen dizugu, batzuk erromatarren garaitik ukitu gabeak, eta beste batzuk ondorengo garaietako aztarnak gordetzen dituztenak. Meategien barruko paseoa, tuneletan jarri diren argi eta soinu jokoek sortutako giro magikoan egiten da.

Informazio gehiago

 


  IBILBIDEAK

 MG 2355Ibilbide homologatuak

Oiartzungo natura eta ondare naturala ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen dituzte ibilbide homologatu hauek. Etxetik hurbil dauden Aiako Harriko Parke Natural eta Kontserbazio Bereziko Eremua (Natura 2000 Sarea), Arditurriko Bide Berdea, Oiartzun ibaiko ibilbide osasungarriak eta beste hamaika txoko, ibiltzeko eta arnasa hartzeko baliatu ditzaketela. Zailtasun eta iraupen desberdinetako ibilbideak proposatzen dizkizugu

Informazio gehiago

 

web-7596 

Historiaurreko monumentuak

 Errenteria eta Oiartzun udalerrien arteko mugan zehar dauden mendikate malkartsuetatik barreiatuta aurkitzen den aberastasun megalitiko desiragarria eskaintzen du gure eskualdeak. Paisaia paregabeak ikus daitezke bertatik. 

Informazio gehiago

 

 

Arditurri-2020

Bide Berdea

 Arditurriko Bidegorria naturarekin eta historiarekin bat eginez zabalik dagoen atea da; Paisaia aberatsa eta anitza duten lurraldeetara garamatzan bide leun honek edonor liluratzen du. Ordu gutxi batzuetan, bi mila urte baino gehiagoko historia duen bidea zeharkatzen uzten digun Bidegorri hau Oiartzunen dago eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako bakarrik dago irekita. Bidegorria Oiartzun osoa zeharkatuz, hain ikusgarria den Aiako Harriaren magalean amaitzen da.

Informazio gehiago

 

Oiartzun-7602

Done Jakue bidea

 Naiz eta Done Jakueko bidea egin ez ahal izan, zergatik ez bere etapetako zatitxo bat egin? Hartu Oiartzun Zeharkatzen duen Done Jakueko barreneko etapa eta senti zaitez erromes.

Informazio gehiago

 

Kontrabandistak

Kontrabandisten bidea

 Bidasoako Kontrabandisten Bidea (KB) ibilbide zirkularra eta norabidebakarrekoa da, oinez edo BTT bizikletaz egiteko. Kontrabandistak S.I.k diseinatutako eta antolatutako produktu turistikoa da, kirol, natur eta kultur arloetatik hainbat osagarri biltzen duena. Lehenengo etapa Oiartzundik igarotzen da.

Informazio gehiago

 

Beloaga bizirik

Beloagako gaztelua

 Oiartzungo Gurutze auzoko biribilgunean hasita, Arkaleko errepidetik jarraitu eta 20 metrora eskuinetara dagoen hormigoizko pista hartu behar da, bost minututan Anderregiko hilarria ikusiko duzue ezkerraldean. Basoan sartu eta marka gorriak jarraituz bunkerretara eta Erdi Aroko Beloaga gaztelu zaharraren hondakinetara iritsiko zarete.

Informazio gehiago

 


   ESPERIENTZIAK

12341401 925242517512386 3663315667422964975 n

Dastatze-bisita ahate-produktuen baserrian

Momotegi baserriak, Aiako Harria Parke Naturalean kokaturik, bere ateak zabaltzen dizkigu ahate eta antzaren hazkuntzaren lana eta produktu deribatuen artisau-elaborazioa erakusteko asmoz. Hegazti hauek hazten diren baserria bisitatuko dugu, eta lortzen diren produktu-mota ezberdinak ezagutuko ditugu, nola egiten diren ikasiaz. Bisita eta gero, beraien artisau-produktuak dastatzeko aukera izango dugu

Informazio gehiago

pagoaPagoa, Artisau gargardoen kata eta bisita gidatua

Joxe Angel Arbelaitz-ek 1998an sortutako garagardo marka, osagai erabat naturalak darabiltza bere fabrikaziorako, lehen kalitatekoa eta gehigarririk gabe egiten du. Zatoz mikro-garagardotegi hau eta bere historia ezagutzera, eta dastatu dauzkaten garagardo desberdinak, eskaintzen diren bisita gidatuen bidez.

Informazio gehiago

igerilekua1Elorsoro, Spa lasaitasun zentroa

Eskualde honek lasaitzeko edo tratamendu osasuntsuak jasotzeko aukera ere ematen digu. Horiek guztiak Elorsoroko kiroldegiko Spa Zentroak eskaintzen dizkigu. Oiartzungo udalerrian daude. Astialdirako eta osasunerako Elorsoro Spa Zentroko gorputz-tratamenduak oso egokiak dira.

Informazio gehiago

1537129186431

Ametsenea Hipika. ibilaldiak zaldi gainean

Apopilotza, zaldi heztea , garraioa, ibilaldiak zaldian, klaseak eta askoz gehiago. Ametsenea hipikan zaldiak protagonistak diren tokian. Zure zaldia merezi den bezala zainduko dugun lekua. Gurekin harremanetan jarri eta gu ezagutzera etor zaitez.

Informazio gehiago


 GASTRONOMIA

 Gastro- Gamon 14 3

 

 

 

Oiartzungo gastronomiaz disfrutatzek aukera ugari ditugu, bertan jateko edo etxean ere esperientzia gastronomiko paregabea izateko

Oiartzungo jatetxeak

Etxera eramateko zerbitzua


  Informazio gehiago eta erreserbak

  ERRENTERIAKO TURISMO BULEGOA

943 494 521

  turismoa@oarsoaldea.eus

 

 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Gipuzkoa Turismoa

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu