"Proposamenak ehuntzen" izeneko erakusketak hiru sortzaileen lanak batzen ditu, Idoia Lizeaga bitxigile garaikidea, Inma Gomez kapelagilea eta Saioa Matxain diseinatzailea. Lehen biak bi urte daramatzate Errenteriako Habian! Fabrika kreaktiboko hazitegiko taillerretan lanean, Torrekua eraikinean, Saioak, aldiz, urtebete.
Datozen azaroaren 24an eta abenduak 15ean, bisita gidatuak antolatu dira Pasaiako Badiatik zehar itsasontziz, bertako historia eta industria-ondarea balioan jartzeko asmoarekin.
Urtaroz aldatu gara eta ongietorria eman diogu UDAZKENARI: Gure mendi koloretsuez eta Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalerriek urrian eta azaroan eskaintzen dizkiguten kultur- eta ondare-eskaintzaz gozatzeko garaia heldu zaigu. Hauek dira Oarsoaldea eskualdeko turismo bulegotik proposatzen ditugun plan ezberdinak, bazatoz?
Oarsoaldea Garapen agentziaren turismo sailetik adierazi digutenez, Oiartzungo Informazio Puntu Turistikoa uztailaren 2an zabaldu zen eta bakarrik irailaren 2a arte izango da zabalik.
Aukera paregabea izango dugu aurtengo udan Oiartzunen, abuztuak 1, 8, 22 eta 29an, Tren Berdea hartuta, Bide Berdetik zehar Arditurriko Meatze Gunera joateko.
Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus