Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Lezo, begirada batean

Plaza Santo Cristo en Lezo Torreon en Lezo

Lezoko Hirigune Historikoak arte handia du. Plaza karratuaren ondoan dauden elementuei erreparatuz, balio arkitektoniko eta artistiko handiko gauzak aurkituko ditugu. Ezin daiteke alde batera utzi Gurutze Sainduaren irudi gotikoari egin behar zaion bisita. Kristo Sainduaren basilikan dago. Basilika eraikin erlijiosoa da. Hasieran ermita txikia besterik ez zen, baina XVI. mendearen amaieran ustezko mirariarengatik irudiarekiko debozioa Euskadin zehar hedatuz joan zen. Hortaz, ermita zaharra kokatzen zen tokian oraingo basilika errenazentista eraikitzen hasi zen. Irudiak berezitasun bat du: Europan bizarrik gabe hiru Kristo daude eta Lezokoa da horietako bat.

San Juan Batailatzailearen Parrokia ere bisita daiteke. Parrokiaren idatzizko lehenengo aipamena 1399. urtekoa da. Hirigune Historikoaren bestelako alderdi nabarmenak honako hauek lirateke: XVI. mendeko eraikinak, armarridun etxeak eta XVII. mendeko Udaletxea, besteak beste.

Hirigune zaharrak kontraste argia ageri du Jaizkibel mendiaren ondoan. Natura aprobetxatuz, ibilbide ugari egin daiteke. Hala, bi koloretako paisaiaz gozatu ahal izango dugu: batetik, mendien berdea, eta bestetik, Kantauri itsasoaren urdina. Egin daitekeen ibilbideetariko bat Lezon hasiko litzateke eta Jaizkibel mendia zeharkatuz, Hondarribiaraino iritsiko litzateke.

Gainera, Lezok balio handiko baserri ugari du, hala nola Olatzar, Borda, Minkura, Bordatxo, Darieta-zar "Daita", Miura, Iribarren, Gaintza, Apaiziartza, Itzua bekoa, San Juan Iturria, Itxue, Galardi, Arpire-enea, Maisu Cristobal-enea, Susana-enea, Sagu-enea, Jamot-enea, Mandasayania, Pikandia-enea, Paskual-enea, Kuartela, Mariya-enea, Txerrimuno, Zabala-etxea, Andreone.

Ikusi Lezoko planoa

Ikusi Lezoko Hirigune Historikoaren ibilbide kulturala

Ikusi Lezoko mendi ibilbideak

Non jan Lezon

 

Santo Kristo Basilika barrokoa

Santo Kristo Basilika barrokoa Lezon

Ermita txiki bat izan zen hasieran, XVI. mendearen amaiera aldera hasi ziren egungo basilika eraikitzen, estiko errenazentistakoa. Barrualdean, Kristo Gurutziltzatu bizargabe baten irudi bitxia ikus daiteke, estilo goitko-bizantziarrekoa eta balio artistiko handikoa.

Informazio gehiago

San Juan Bataiatzailearen Eliza Parrokiala

San Juan Batailatzailearen Eliza Parrokiala Lezon

Muino baten gainean dago, herrigunean. Ez dago elizaren jatorriaren berririk, dokumentu bidez jasotako lehen erreferentzia 1399koa bada ere.

Informazio gehiago

Lezoko Oinetxeak

Lezoko Oinetxeak

Lezoko Hirigune Historikoan oinetxe ugari aurkitzen dira, balio arkitektoniko, historiko eta kultural handia dutenak. Aipagarrienak hauxek dira: Arpire-Enea, Jamot-Enea, Paskual-Enea, Kuartela, Zabala-Etxea, Andreone.

Informazio gehiago

Lezoko Udaletxea

Lezoko Udaletxea

1742. urtean amaitu zuten udaletxearen eraikuntza. XVIII. mendearen erdi aldera espetxea, artxiboa, erizaindegia, bilera-aretoa, taberna (errentamenduan ustiatua) eta armategia (gutxienez 25 fusil zituela, baioneta eta guzti) ere izan zen eraikina.

Informazio gehiago

 

 


Jaizkibel mendiko dorreak

Dorrea web

1742. Jaizkibel mendiko dorreak dira XIX. mendean zehar inguru hartan bizi izan zen gerra jarduera-ren erakusgarri nagusiak.

Informazio gehiago

modulo eus