Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Ibilaldiak zaldian naturan

Naturaz gozatzeko paisai ugari eskaintzen dizkigu zonalde honek. Eskualdearen zati handi bat larrez eta bidez zeharkatutako paisai berdea da, pasealeku ezin hobea bihurtzen delarik.

Enpresak "haizeekin flotatzeko, libre arnasteko eta eguneroko mugak gainditzeko" gonbita luzatzen du.

Ibilaldiak zaldian naturan  Ibilaldiak zaldian naturan

Gure bideetan eta larretan paseatzeko modurik erakargarrienetakoa zaldia erabiltzea da. Zaldiaren bizkarrean igota oraindik gehiago hurbilduko gara naturara. Aiako Harria Parke Naturalak, esaterako, oso toki basatiak eskaintzen dizkigu eta aproposak dira zaldiz iristeko.

Parkean bista ederrez gozatuko dugu eta zaldiz oraindik ederragoak izan daitezke. Listorreta hipikak zaldiz paseoak egiteko aukera eskaintzen digu.

Jarduera hau jende orok egin dezake, Listorreta hipikak haurrentzat poniak ere baditu eta. Zaldiketaren munduan hain adituak ez direnentzat ekitazio-ikastaroak daude.

Era berean, Listorreta hipikak zaldiak saldu eta erosten ditu eta zaldiei ostatua eskaintzen die.


Kontaktua

Listorreta Hipika
Aldura ingurua, 55.
(Listorreta parkearen ondoan)
20100 ERRENTERIA

Tel.: (00 34) 943 510 399
Fax: (00 34) 943 515 910
h.listorreta@euskalnet.net

 

Datu interesgarriak

Ordutegia: asteartetik igandera: 08:30-14:00 / 16:00-20:30.
Denboraldia: Urte osoan.
 

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Explore San Sebastian region

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu