Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

SAN MARKO GOTORLEKUA ETA LISTORRETA-BARRENGOLOIAKO INFORMAZIO PUNTUAK ZABALIK BERRIZ ERE.

2020/06/25

Errenteriako San Marko gotorlekuko museoa eta informazio puntua eta Aiako Harria Parke Naturalean aurkitzen den Listorreta-Barrengoloiako informazio bulegoak zabalik dira berriz ere.

Honela, San Marko Gotorlekura hurbiltzen diren bisitariek, begiratokiak eskaintzen dituen ikuspegi zoragarriez gozatzeaz gain, gotorlekuaren barrualdea ikusi ahal izango dute eta baita inguruak eskaintzen dituen aukerei buruzko informazioa jaso ere. Izan ere, kokapen ezin hobeari esker, gipuzkoar kostaldeko behatoki pribilegiatua da.

Gotorlekua asteazkenetik igandera dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ordutegi horren barruan museoa bisitatu daiteke modu librean (doan) edo bisita gidatuaren bidez (2-3€ artean). Poternatik du sarbidea museoak, eta  bertan artilleria-bateria ezkutuak, tunelak, eta baita gotorlekua inguratzen duen lubanarroa defendatzeko kaponerak ikus daitezke.

Listorreta-Barrengoloiara hurbiltzen diren txangozaleek eta bisitariek inguruko natura eta kultura-ondareari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute, hala nola: mendi-ibilbideak, monumentu megalitikoak, mehatxatutako fauna, Aizpitarteko haitzuloak, Urdaburuko gailurra, Añarbeko baso erreserba, Malbazar, Aldura eta Pagosardeko hezeguneak, eta abar. Bere ordutegia ostegunetan 08:30etatik 14:00etara, ostiral, larunbat, igande eta jai egunetan 8:30etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30etara izango da.

 

Listorreta irudiaSANMARKO02

Informazio gehiago eta bisita gidatuetarako erreserbak:

San Marko Gotorlekuko Informazio Puntua
943 449 638
turismoa@errenteria.eus

Errenteriako Turismo Bulegoa
943 494 521
 turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus