Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Sevatur 2017

IHESALDI ETA TURISMOAREN ERAKUSKETA

sevatur2017

Oarsoaldeko Turismo Saila azoka turistiko desberdinetan hartzen du parte, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia sustatu eta eskualdea helmuga turistiko bezala sendotzeko asmoz, feria hauetara bertaratzen diren bisitariei lau udalerriek dituzten baliabide turistiko, gastronomiko, kultural eta naturalei buruzko informazioa emanaz.

Jexux Leonet, Oiartzungo alkate eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak jakinarazi du, Oarsoaldeak Donostiako Kursaal aretoan antolatu den SEVATUR, ihesaldi eta turismo erakusketan parte hartuko duela datozen egunetan. Aurten ere Oarsoaldea feria garrantzitsu honetan egongo da turistikoki sustatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailak antolatzen duen stand-aren barruan izango duen espazioan.

SEVATUR, ihesaldi eta turismo erakusketaren irekiera ordutegia 10:30etik 14:30era eta 16:00etatik 20:30era izango da ostiral, larunbat eta igandean (martxoak 17, 18 eta 19)

Azokara datorren publikoaren ezaugarrien artean, eskatzen duten informazioarekiko interes handia, bidaiatzeko kultura maila handia eta bere destinoetan aisialdi, natura, kultura eta gastronomia aukera berriak bilatzeko joera azpimarra daitezke.

Azpimarratzekoa da feria gipuzkoar merkatura (800.000 biztanle), inguruko lurraldetara eta, bereziki, publiko frantsesari zuzendua egongo dela.