Oarsoaldeak ostatu aukera zabala eskaintzen du: hotelak, pentsioak, landetxeak, nekazalturismoak, kanpinak eta aterpetxeak, guztiak kalitate/prezio bikainarekin. Kokapen estrategikoa du, Donostiatik minutu gutxira eta Frantziako mugatik oso gertu, AP-8 eta AP-1 autobideetatik erraz irits daiteke, eta Donostiako, Bilboko eta Biarritzeko aireportuak hurbil ditu. Pasaiako portuak amarratze-zerbitzuak ere eskaintzen ditu.
Eskualdea garraio publikoarekin ondo lotuta dago, autobus eta tren zerbitzuekin (Renfe Euskotren), eta Oarsoaldea leku aproposa da egonaldi eroso baterako, erlaxatu edo eta ingurua ezagutu nahi baduzu.
Jarri zaitez gurekin harremanetan informazio gehiago behar baduzu, erabilgarritasuna kontsultatzeko edo erreserbaren bat egiteko laguntza behar baduzu:
Errenteriako Turismo Bulegoa
943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus