Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Garraioa

Diseño sin título 3

 Garraioa 

 TrenaTrena

Euskotren

EUSKOTREN trenbide estuko sareak, "topo" izenaz ezagutzen duguna ere, Pasaia, Errenteria eta Oiartzun udalerriak zeharkatzen ditu, Lasarte-Oria eta Donostia Hendaiarekin lotzen duen E2 linearen bidez. Frantziako trenbide sarearekin lotura duen Hendaiako geltokiaren ondoan amaitzen da linea hau, bi sareak elkarrekin lotuz.

Geltokiak: Pasaia (Pasai Antxo), Galtzaraborda (Errenteria), Fanderia (Errenteria), Errenteria (erdigunea), Oiartzun, Gaintxurizketa-Lezo.

 Ibilbidea ikusi  Informazio gehiago

Renfe

RENFEko C1 Irun-Brinkola linea Pasaia, Errenteria eta Lezo udalerrietatik pasatzen da, Irunekin, Donostiarekin eta Gipuzkoako barnealdearekin lotura eskainiz.

Geltokiak: Pasaia (Pasai Antxo), Lezo-Errenteria.

Informazio gehiago

Gora itzuli


 BusaAutobusa

Ekialdebus

Autobus zerbitzu publiko zabala dago Oarsoaldera iristeko, baita eskualdean barrena mugitzeko, Ekialdebus konpainiaren bidez; Donostia, Bidasoaldea eta Oarsoaldeako eskualdeak lotzen dituelarik.

Informazio gehiago

 

Eguneko autobus lineak Gaueko autobus lineak
   

 

Gora itzuli


 Diseño sin título 5MUGI txartela

MUGI garraio txartelarekin abantaila handiak eskuratuko dituzu Gipuzkoako garraio sare osoan.

Informazio gehiago

Gora itzuli


 HegazkinaHegazkina 

Oarsoaldeatik ekialdera 5 km-ra Donostiako aireportua aurkitzen da, Hondarribiako udalerrian. Eta ekialderago 40 km-ra, Biarritz-Baiona-Angelu aireportua. Bestetik, eskualdetik mendebaldera Bilboko aireportua aurkitzen da, gure eskualdetik 108 km-tara.

Etor zaitez...

  • Donostiako aireportutik E20 edo E27  autobus zerbitzuekin zuzenean iritsi zaitezke Oarsoaldera.
  • Biarritzeko aireportutik erraz iritsi zaitezke Donostiara edo Hendaiara, eta bertatik lotura zuzenak daude trenez zein autobusez Oarsoaldera.
  • Bilboko aireportutik autobus zerbitzu zuzena dago Donostiara. Ondoren Donostiatik Oarsoaldera tren eta autobus zerbitzu zabala dago.

Gora itzuli


 Diseño sin título 6Bizikleta

Gipuzkoako bidegorri sare zabala, gure eskualdetik ere pasatzen da, Oarsoaldeko lau udalerriak elkarren artean baita Donostiarekin ere lotzen.

Gipuzkoako bidegorri sarea

Gora itzuli


 Diseño sin título 4Pasaiako motora zerbitzua

Pasaian, badiaren bi aldeak, Pasai San Pedroko ontziralekua Pasai Donibanekoarekin, hain bereizgarria den motora zerbitzuaren bidez lotuta daude.

Informazio gehiago

Gora itzuli 

itxaszerbi