Martxoaren 28tik maiatzak 31 arte, larunbatetan 11:00etatik-14:00etara eta 17:00etatik 20.00etara, eta igande eta jai egunetan 11:00etatik 14:00etara, Jantziaren Zentroan, Errenterian.
Kapitain-etxeko sarreran bihartik aurrera ikusgai izango den erakusketa Jantziaren Zentroaren esku jantzi zein objektuak utzi dituzten norbanako zein familiei eskerrak emateko proposamena da.
Euskal Herriko hamabi jantzi dira. 120 urtetako ondarea. XX. garren mendeko hamarkada ia guztietako piezak. Jatorriari dagokionez, Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Zuberoako jantziak dira.
Horien artean lau ezkongai jantzi, 1.860, 1.914, 1960 eta 1970 urte zein hamarkadatakoak. Garai bakoitzeko modaren isla argia. Gainerakoak kaleko jantziak dira, horien artean aipatzekoa Errenteriako jostun batek, Pedro Rodriguez-en Donostiako tailerretan lan egindakoak sortutakoa.
Emakumezko jantzien artean, gizonezko beroki berdeak arreta ematen du, 1.900 garren urteko jantzia da, Erriberrin, Nafarroa topatutakoa.
Objektuei dagokienez, emakumezko kapelak, eta eskuko poltsak ikusgai.
Erakusketan, jantzi edo objektu bakoitzaren alboan, dagokion informazio zehatza: urtea, jatorria, eta pertsona edo familia emailearen izena.
Eta emaileak aipatuta, erakusketako pareta batean, urte hauetan guztietan Jantziaren Zentroari familian gordetako ondarea eman dioten familia zein norbanakoen izenak, ia 200 izen dira.
Jantziaren Zentroak dohaintza bat jasotzen duenean, jantzi zein objektuaren inguruan ezagutzen den informazio guztia biltzeko saiakera egiten du. Informazio hori, jasotako piezaren argazkia eta duen kontserbazioaren deskribapen zehatzarekin batera gordetzen da. Ondoren, Jantziaren Zentroak emaileari ziurtagiria bidaltzen dio, jasotako ondarearen deskribapena eta haren zaintza eta jagoletarako hartutako konpromisoa hartuz.
Jantziaren Zentroaren ondarearen parte izan daiteken piezaren bat eduki, eta behar bezala gorde edo zaindu ezin ala nahi ez duen pertsona edo familia, Jantziaren Zentroarekin harremanetan jar daiteke jantziarenzentroa@errenteria.eus postara idatzita.
"Donazioak"erakusketa doan ikus daiteke bihartik hasita, maiatzaren 31ra bitarte, honako ordutegian larunbatetan 11:00-14:00/17:00-20.00 igande eta jaiegunetan 11:00-14:00.