Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

GAUA erakusketa berria Jantziaren Zentroan

Urtarrilaren 10etik martxoak 22 arte, Jantziaren Zentroan, Errenterian. 

Ordutegia:  Larunbatetan 11.00-14.00/17.00-20.00 eta igande eta jai egunetan 11.00/14.00etara.

 GAUA-k hartu du Jantziaren Zentroa

"GAUA filmeko jantzi liluragarriak Nerea Torrijosen eskutik" izeneko erakusketak abiatuko du larunbatean, urtarrilak 10, urtea Jantziaren Zentroan.

Kapitain-etxeko ateak gurutzatu ahala, Paul Urkijo zinema zuzendari gasteiztarraren GAUA (2025) film barruan sartuko gara. Ezkerretara begiratuta, pelikularen hasieran murgilduko gara, alegia, Kattalin protagonistak etxetik ihes egin, eta gauez basoan hiru emakume topatzen dituen unea.

Gaua 1

Aurrez aurreko paretan, GAUA filmeko historia gertatzen den XVII garren mendeko goi mailetako, alegia, noble eta elizaren jantziak ikusgai, herri xehearekiko aldea azpimarratuz.

Erakusketak Nerea Torrijos zinemako jantzi diseinatzailea eta bere lana ezagutzeko helburua dauka. Jantzien aurrean, aurre produkzio lanean zinema zuzendariari aurkeztutako dosierra ikus daiteke, hau da, Nerea Torrijosek pertsonaia bakoitzarentzako proposatutako jantzia, oihal, kolore, eta egindako dokumentazio historikoa.

Nerea Torrijosek, (Bilbo,1985) urteak daramatza zinema munduan lanean. Paul Urkijo zuzendariarekin elkarlana duela hamarkada bat abiatu zuen, eta honen film luze guztietako jantziak egin ditu, Errementari (2017), Irati (20223) eta Gaua (2025).

Jaso dituen sarien artean, jantziteria onenaren Goya saria irabazi du Akelarre filmagatik (2021) eta beste bitan Goya sarietarako izendapena jaso du Irati (2023) eta 20.000 especies de abejas (2024) filmengatik.

Bere azken lanen artean, Asier Altunaren Karmele (2025) eta Korrika 2026 ko kantaren bideoa aipatu daitezke.

Jantziaren Zentroak zinema munduarekin elkarlanean egiten duen lehen erakusketa da. Nerea Torrijos bera da erakusketaren komisarioa, Izaskun Urkijok girotu du basoa, Irusoin eta Ikusgarri ekoiztetxeek filmeko irudi, trailer eta soinu banda erabiltzeko baimena eman dute eta Madrilgo Peris Costumes jantzi etxeak erakusketako jantziak utzi ditu.

GAUA filmean, ilunpetan eta segundo gutxitan agertzen diren jantzien xehetasun guztiak gertutik ikusteko aukera ematen du erakusketak, eta halaber, pelikula historikoki ongi girotzeko itzalean lan egiten duten jostun, diseinatzaile, makillatzaile eta ile apaintzaile guzti horien lana ezagutzeko aukera ere bada.

"GAUA filmeko jantzi liluragarriak Nerea Torrijosen eskutik" erakusketa Jantziaren Zentroaren sarreran doan ikus daiteke martxoaren 22ra bitarte, larunbatetan 11.00-14.00/17.00-20.00 eta igande eta jai egunetan 11.00/14.00etara.