Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Erakusketa: Belle Époque

Uztailaren 6tik urriak 27 arte, Jantziaren Zentroko sarreran, Errenterian. 

Ordutegia: 

Larunbatak: 11.00-14:00/17:00-20:00. Igande eta Jai egunetan: 11:00-14:00. 

Jantziaren Zentroaren Udako proposamen berriak Belle Époque garaira garamatza. XIX. mende amaieratik Lehen Mundu Gerra arteko urteak dira, garai honetan klase sozial berria sortu zen, burgesia, honek aisia eta entretenimendua sustatu zituen. Erakusketan gauez zein egunez emakumezkoek erabiltzen zuten janzkera ezagutuko dugu, propio sortu diren errepliken bidez.

Belle-Époque 1

Gauez,1887. ko uztailean zabaldu zen Donostiako Kasino Handiko festa batean murgilduko gara. Zortzi emakume jantziren erreplikak dira, guztiak lurreraino iristen diren gona luzeak dituzte, amaitzear den estilo edo moda baten azken urteak dira.

Egunez, emakumeak kirola praktikatzen hasi ziren. Erresuma Batuan sortu ziren kirol gehienak eta horietarako erabili beharreko jantziak. Zaldiketa, ziklismoa, automobilgintza, tenisa eta itsas-bainurako erabiltzen zituzten bloomer galtzak, amazona jantzia, zein 1860 hamarkadan bainurako sortutakoa. Jantziez gain, erakusketarako, testuak sortu dira emakumeak kirol horiek praktikatzeko izan zituzten zailtasunen berri emanaz.

Belle Époque erakusketa Kapitain-etxearen sarreran doan ikus daiteke urriaren 27 ra bitarte.

Erakusketari buruz informazio gehiago