Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Lentzeriaren historia Jantziaren Zentroan.

Martxoaren 9tik apirilaren 28ra bitarte, Jantziaren Zentroan, Errenteria.

Lentzeriaren historia Jantziaren Zentroan.

"LENTZERIA, emakumearen ezkutuko sekretua" izeneko erakusketak XVI mendetik 1930 urtera bitarte emakumezkoek jantzien azpian gordetzen zuten barruko arropa erakusten du.

Garai bakoitzean, emakumearen gorputza modak inposatutako silueta ezberdin batera moldatu da. Forma berezi horietara iristeko soinekoen azpian armazoi edo kaiola, eta jantzi bereziak janzten zituzten.

Jantziaren Zentroak barruko arropa guzti horien berri emateko erakusketa berezia prestatu du, martxoak 9-apirilak 28 bitarte. Emakumeen lentzeriaren 500 urteko errepasoa da.

XVI mendetik 1880 urte bitarteko barruko jantziak erreplikak dira, armazoi edo kaiolen artean, XVI eta XVIII mendeetako tontilloak, XIX mendetako krinolina eta polisoiak. 1880-1930 urte bitarteko lentzeria, jatorrizko jantzien bidez ikus daiteke: kortseak, kortse-estalkiak, pololoak, galtzerdiak, barruko gonak, kamisoiak...

Lentzeria hori ikusteko hiru modu proposatzen ditu erakusketak; jantzitako manikietan emakumezkoak eramaten zituen barruko arropa guztiak janzten zituen ordena berean, hiru lona erraldoietan XX. mendeko bi emakumezkoen argazkiak zuri beltzean, eta XIX mendeko marrazki bat, eta barruko arropa solteak gertutik ikusi ahal izateko.

Barruko arropak historian zehar izan duen garapenaren azalpena hainbat testutan irakurri dezakegu, batetik garai bakoitzean moda zein zen deskribatzen da, eta bestetik, jada desagertutako sei barruko jantziren deskribapena.

 

Lentzeria 1

 

Bisita gidatuak

Lentzeriaren bost mendeetako garapena azaltzeko Jantziaren Zentroak bisita gidatu bereziak antolatu ditu.

Ordu erdiko bisitak izango dira, 4 euroren truke. Apirilaren 11an, arratsaldeko 19:00tan gazteleraz, eta apirilak 14ean goizeko 11:00tan euskaraz. Horietan parte hartzeko aurrez izena eman behar da jantziarenzentroa@errenteria.eus postara idatzita ala Errenteriako turismo bulegora deituta 943 49 45 21.

Ikusi kartela

Denboran atzera egin, eta emakumea ahotsik, iritzirik edo erabakitzeko ahalmenik gabeko objektu, «apaingarri» soila zen garaian murgilduko gara. Emakumeak modari jarraituta, itxura ederra eman, eta familiaren estatus sozialaren ispilu izan behar zuen unea. Historian zeharreko bidaia hori 1930 urtean amaituko dugu, Lehen Mundu Gerraren ostean, emakumea lan-munduan murgildu eta bizitzeko, mugitu ahal izateko, loturarik gabeko barne arropak erabiltzen hasi zen unera arte, barruko armazoi, kaiola eta kortseak desagertu eta emakume arnasten hasi zen unea hain zuzen ere.

 

Lentzeria 2

 

Ordutegia

"LENTZERIA, emakumearen ezkutuko sekretua" apirilaren 28ra arte zabalik egongo da Kapitain-etxearen beheko solairuan. Larunbatetan 11:00-14:00/17:00-20:00tara eta Igande eta jai egunetan 11:00-14:00tara. Aste Santuan Jantziaren Zentroa ostegun, ostiral santu eta Pazko astelehenean 11:00-14:00tara zabalik egongo da.