Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Erakusketa: Donazioak

Urtarrilaren 13etik martxoak 3 arte, Jantziaren Zentroan, Errenterian.

Ordutegia:

Larunbatetan: 11.00-14:00/17:00-20:00
Igande eta jai egunetan: 11:00-14:00

"Donazioak" Jantziaren Zentroaren eskertza arropa eman duten familia eta pertsonei.

Jantziaren Zentroaren proposamen berriak, "Donazioak" izeneko erakusketak azken bi urtetan gure esku jantziak eta objetuak utzi dituzten familia eta norbanakoei esker ona ematea du helburu. Bide batez, urtetan etxean ezin hobeto zaindutako ondarea herritar guztien aurrean erakutsiko da martxoaren 3 bitarte.

Gero eta gehiago dira Jantziaren Zentroari jantziak eta objetuak ematen dizkioten lagunak, erakusketa hau osatzeko horietako batzuk aukeratu dira, 12 donazio hain zuzen ere.

DONAZIOAK 1

120 urteko historia, 1850-1970, urte arteko gizonezko-kapa, emakumezko gona, txanbra, zein berokiak ikus ditzakegu. Objektuei dagokienez, eguzkitakoak, eskularru luzeak eta diru-zorro berezi bat.

Jantzi eta objektu gehienak Nafarroakoak dira; Leitza, Bera eta Sesmako familien donazioak, Gipuzkoako hiriburuko emakumezko jantziak, eta Gasteizko arropa ere. Nazioartetik Londres eta Alemaniatik iritsitako donazioak.

Erakusketan, jantzi edo objektu bakoitzaren alboan, dagokion informazio zehatza: urtea, jatorria, eta pertsona edo familia emailearen izena.

Jantziaren Zentroak dohaintza bat jasotzen duenean, jantzi zein objetuaren inguruan ezagutzen den informazio guztia biltzeko saiakera egiten du. Informazio hori, jasotako piezaren argazkia eta duen konserbazioaren deskribapen zehatzarekin batera gordetzen da. Ondoren, Jantziaren Zentroak emaileari ziurtagiria bidaltzen dio, jasotako ondarearen deskribapena eta haren zaintza eta jagoletzarako hartutako konpromisoa hartuz.

Jasotako jantziek informazio andana ematen dute, izan ere, argazkiek edo grabatuek irudi bat ikusten laguntzen digute, ehuna, botoiak, brodatuak, apaingarriak ikus ditzakegu. Jantzi bat janztea zer izan daiteken irudikatu dezakegu ere. Baina barrualdeak, patroiak, jantzia osatzen duten piezek, puntadek, horiek guztiek batzen dute, gordetzen dute, jantziaren benetako sekretua.

DONAZIOAK 2

Jantziaren Zentroaren ondarearen parte izan daiteken piezaren bat eduki, eta behar bezela gorde edo zaindu ezin ala nahi ez duen pertsona edo familia, Jantziaren Zentroarekin harremanetan jar daiteke jantziarenzentroa@errenteria.eus postara idatzita.

"Donazioak"erakusketa doan ikus daiteke bihartik hasita, martxoaren 3ra bitarte, honako ordutegian larunbatetan 11:00-14:00/17:00-20.00 igande eta jaiegunetan 11:00-14:00.