Azaroaren 4tik urtarrilaren 7a arte, Jantziaren Zentroan, Errenterian.
Ordutegia:
Gure arbasoek janzten zuten baserritar jantzia ezagutzeko erakusketa. Jatorrizko jantzi eta argazkien kopiak dira horien oinarria.
Urtero legez, Jantziaren Zentroak, baserritar jantzien erakusketa zabaldu berri du urteari amaiera emateko.
Kapitain-etxearen sarreran kokatutako erakusketan, 16 jantzi doan ikus ditzakegu bihartik, azaroaren batetik, urtarrilaren zazpira bitarte.
Aretoan sartu ahala, ezkerretara, altura ezberdinetan, kokatutako hamabi emakumezko, bi gizonezko eta neska-mutiko bana topatuko ditugu. Jantzi guztiak XX. mende hasierako argazki edo jatorrizko arropen erreplikak dira. Euskal Herriko lau probintziako baserritar jantziak dira; Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi eta Zuberoa.
Eskuineko paretan, 12 argazki, ia guztiak zuri-beltzean, mende hasieran baserrian bizi ziren gizon-emakumeen isla. Baserriko atarian, lanean, kalerako bidean, elizatik irten berritan...duela mende bateko irudiak dira, gehienak Eulalia Abaitua Allende-Salazar argazkilariak ateratako argazkiak.
Eulalia Abaitua Allende-Salazar Bilbon jaio zen 1853 urtean familia burges batean. Hirugarren Gerra Karlistarekin batera, familia Liverpoolera (Ingalaterra) joan zen bizitzera. Bertan ikasi zuen Eulalia Abaituak argazkigintza. Bilbora itzulita, bere etxeko sotoan, argazki laborategia instalatu zuen, eta mende aldaketaren lekuko izanik, amaitzear zen baserritarren bizimodua ezin hobeto jaso zuen bere argazkietan. Lehen euskal argazkilariaren irudiak Bilboko Euskal Museoan gordetzen dira.
Ordutegia
"Baserritarrak" erakusketa doan ikus daiteke, azaroak 1etik urtarrilaren 7 ra bitarte. Ordutegia: larunbatetan 11.00-14:00/17:00-20:00 etara eta igande eta jai egunetan 11:00-14:00 tara.
Eguberritako jai egunei dagokienez, abenduak 25, urtarrilak 1 eta 6 ean Jantziaren Zentroa itxita egongo da.
Sarrera doan.