Apirilaren 15etik ekainak 25 arte, larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta igande eta jai egunetan 11:00etatik 14:00etara, Jantziaren Zent
Habian! Fabrika Kreaktiboaren artisauak Kapitain-etxera itzuliko dira larunbata honetan. Sei sortzailek, inoizko kopuru handienak, elkarrekin erakusketa antolatu dute. Saioa Matxain, Ruben Pantiga eta Ainhoa Ibarguren Jantziaren Zentrora bueltatzen dira, Marta Marek, Jaizki Bakaikoa eta Elena Rodriguez Ranz-en proposamenak estreinekoz ikusiko ditugu Kapitain-etxean.
Ehungintza, bitxigintza eta jostailu berezi eta bakarrak doan ikusgai Jantziaren Zentroaren beheko solairuan ekainaren 25a bitarte.
Lau diseinatzaile gazte, bakoitzak proposamen eta estilo ezberdina dakar Jantziaren Zentrora.
Jaizki Bakaikoak (Antzuola 1979) Carmen Bilduma erakusgai jarri du Jantziaren Zentroan, euskal arrantzaleen bizitzan inspiratua, kolore naturalak erabiltzen ditu, hala nola urdina eta beixa. Bildumak itsasoaren edertasuna eta arrantzaleen bizitzaren gogortasuna islatu nahi ditu, funtzionaltasuna eta estiloa uztartzen dituzten jantzien bidez.
Ruben Pantigak (Asturias 1979) Rewear moda jasangarria oinarri hartuta egindako bilduma berritzailea aurkezten du, ingurumen eta klima aldaketaren aurkako borrokaz arduratzen den proposamena. Berotze globalean inspiratuta, bildumako pieza bakoitza kalitate eta iraunkortasunaren ikuspegitik diseinatu da, berrerabilitako ehunekin jantzi dotoreak sortuz.
Saioa Matxainek (Errenteria 1989) Milk Glass bildumaren hainbat pieza jarri ditu ikusgai, esne-beiran edo kristal opalino deituriko materialean inspiratutako jantziak dira. Portzelana-itxurako beira, zuri krematsu, urdin argi edo arrosa kolorekoa, protuberantzia altuak, bolanteak eta grabatu konplexuak ditu. Testura, bolumen eta kolore horietan inspiratu da Matxainen marka den SAI-SUO ren bilduma berria.
Elena Ranz Rodriguez-ek (Tenerife 1991) Kaisho haur markako 11 jantzi aurkezten ditu, guztiak arte munduko hainbat emakumek diseinatutakoak. :hazkuntza mailakatuko 3 diseinu, 3 kamiseta-praka,3 bainujantzi, txanoak eta 2 Bata/babero iragazgaitz dira.
Marta Marek-ek Marta Sensorial artisau markak, zentzumen-jostailu didaktikoak egiten ditu. Jantziaren Zentroan eskuz egindako feltruzko mural didaktiko-sentsoriala ikusgai jarri du. Tresna berritzailea da haurren, adinekoen eta gaitasun ezberdinak dituzten pertsonen trebetasunen ikaskuntza eta garapena sustatzeko.
Ainhoa Ibargurenek Kurba bildumako brontzezko bost eskultura, Lotuneak bildumako pieza bat, eta zilarrezko bost eraztun jarri ditu ikusgai. Estilo minimalistako bitxigintza, zilarrez egindako arkitekturan eta arte modernoan inspiratutako pieza bereziak dira.
Sei sortzaileak Torrekuan kokatutako Habian! Hazitegiko egoiliarrak dira. Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen agentziak 2016 garren urtean zabaldu zuen artisau eta sormen lanbideei laguntzeko proiektuan.
Erakusketa Jantziaren Zentroak eta Habian! Fabrika Kreaktiboaren artisau-sortzaileekin batera egindako elkarlanaren laugarren emaitza da.
Habian!eko egoiliarren erakusketa Jantziaren Zentroaren beheko solairuan doan ikus daiteke apirilaren 15etik ekainaren 25era bitarte. Ordutegiari dagokionez, larunbatetan goizeko 11.00-14:00 /17:00-20:00 bitarte eta igandetan goizeko 11:00/14:00tara