2026/03/31
Eskualdea goi-denboraldirako prest dago: bi informazio-puntu garrantzitsu zabalduko dira eta doako bisita gidatuak eskainiko dira.
Aste Santua eta Pazko Astea iristearekin batera (apirilaren 2tik 12ra), Oarsoaldeak bere turismo-zerbitzuak indartuko ditu. Datorren apirilaren 2tik aurrer, bi espazio garrantzitsu irekiko ditugu berriro: San Marko gotorlekua eta Oiartzungo Turismo Bulegoa, Arizmendienea etxe-museoan..

San Marko gotorlekua egunero egongo da zabalik apirilaren 2tik 6ra. Ondoren, ekainera arte, asteburu eta jai egun guztietan irekiko ditu ateak; ekainetik aurrera, berriz, udako ordutegia izango du (asteazkenetik igandera).

Oiartzungo Turismo Bulegoa, Arizmendienea etxe-museoan dagoena, egunero egongo da zabalik apirilaren 2tik 12ra. Bertan, herriko eta eskualdeko baliabide nagusien inguruko informazioa emango da: Soinuenea herri-musikaren txokoa, Luberri geologia museoa, Arditurriko meategia eta Bide Berdea, baita Aiako Harria Parke Naturaleko mendi-ibilbideena ere.
o Apirilaren 2tik 6ra: 09:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era.
o Apirilaren 7tik 11ra: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
o Apirilaren 12an: 10:00etatik 14:00etara.
o Ostiraletan (11:00); larunbat eta igandeetan (10:00 eta 12:00 euskaraz; 11:00 eta 13:00 gaztelaniaz).
o Erreserbak: 943 508 913 | turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus
Eskualdeko zein kanpoko bisitariek Oarsoaldeko turismo-bulegoetara eta informazio-puntuetara jo dezakete opor egun hauetan zer ikusi eta zer egin deskubritzeko eta eskualdeari etekin handiena ateratzeko.