Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Larraulgo Zirtako "Baserri" bakailao-pintxoa da 2024 urteko onena

Donostiako Okendo txapeldunorde izan zen eta Hondarribiko Tatapas hirugarren. Gure eskualdeko Xera Gastrotekak eta Elpalantek sari bana lortu dute baita ere.

LARRAULGO ZIRTA jatetxeko Iker Urangak egindako "BASERRI" k irabazi du Gipuzkoako X. bakailao-pintxo txapelketa. Pasaiako alkate Teo Alberrok eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamenduko diputatu Azahara Dominguezen eskutik jaso du saria. "Baserrietan esnearekin egiten zen errezeta zahar baten berreskurapena da pintxoa, eta, kasu honetan, bakailao-buruen talo zopa eginez egin du interpretazioa, Ikerrek zehaztu duenez.

Bigarren sailkatua Donostiako OQUENDO taberna izan da, CARLOS NUEZ sukaldariarekin, "BACALAO PRIMAVERA" pintxoarekin 2. saria jaso duena.

Hirugarren saria HONDARRIBIKO TATAPASeko Adur Arrietak jaso du, "SUTONDOAN" pintxoarekin.

Rueda Jatorrizko Deituraren ardo zuriarekin egindako Uztartze Onenaren Saria Donostiako EGUZKIentzat izan zen. "Mikel Corcuera" pintxo tradizionalaren saria Errenteriako EL PALANTEK jaso zuen.

Garagardoarekiko uztartze onenaren saria Errenteriako XERAk jaso zuen, eta sagardoarekiko uztartze onenaren saria Donostiako ARATZek.

ZIRTA TXAPELDUN

Sukaldariek zuzenean prestatu dituzte pintxoak publikoaren eta epaimahaiaren aurrean. Epaimahaia kide hauek osatu dute: Felix Manso sukaldaria, Felix Manso Ibarla jatetxeko jabea; Cynthia Yaber, Donostiako Arzakeko sukaldari-burua; Catherine Marchad, gastronomia-kazetaria; Alberto Santiago, Santymar bakailao-enpresako gerentea; eta Rebeca Barainca, Galerna jatetxeko jabea. Guztiek erabaki dute zein den pintxo txapelduna.

Sari banaketa Ziaboga Jatetxean egin da, 10. urteurrena dela eta afari berezia egin baita urte guztien laburpen bideo baten erreprodukzioarekin.

Felix Manso bakailaoaren enbaxadore ere izendatu da, produktu horren alde duen inplikazio, dedikazio, eta apustuagatik.

Pasaiako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak sustatu dute ekimena, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Rueda Jatorrizko Deituraren, Makroren eta Bidassoa Basque Breweryren babesa du, Bacalao Santymar, Berzosa, RJ, La Barajilla, Usapal, Bereziartua sagardoak, Café Baque, Pago de Cirsus, Miniature, Zergoxo, Alusaldu, Bodega K5, Cebanc eta Insalus enpresen laguntzarekin. Txapelketa Gildaren eta pintxoaren kofradiak antolatu du.

Txapelketa honen helburua bakailaoaren kontsumoa sustatzea da, produktua indartuko duten kalitatezko sorkuntzekin. Aurten ere, Pintxo Ibilbidearen eta Txapelketaren esperientzia arrakastatsua izan da, eta final handi hau 18 sukaldari finalistekin amaitu zen, pintxoak zuzenean prestatzen epaimahaiaren eta bertaratutako ikusleen aurrean.