Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Goi- joskintzako jantziak estreinekoz Jantziaren Zentroan

Jantziaren Zentroaren erakusketa iraunkor berriak XX garren mendera garamatza. Hain zuzen ere, 1930-1970 urte arteko emakumezko 40 jantzi ikus daitezke bi solairuetan banatuta.

Guztiak goi joskintzako diseinatzaile espainiar ospetsuek sortuak dira, besteak beste: Asunción Bastida, Vargas Ochagavia, Pedro Rodriguez...27 diseinatzaile, guztiak Cristobal Balenciaga maisu handiaren itzalean, estatu espainiarrean, 50 garren hamarkadan, goi joskintzaren urrezko garaian lanean aritu ziren.

"Modaren Urrezko garaia-Goi mailako joskintzatik prêt-á-porter-era (1930-1970)" izeneko erakusketa Pedro Usabiaga moda argazkilari donostiar ezagunaren proposamena da, berak antolatu du erakusketa bere bilduma pribatuko jantzi eta objetuekin osatuz.

Jantziaren Zentroan, Pedro Usabiagaren bilduma osatzen duten 250 jantzitik 40 ikusteko aukera dugu bihartik, maiatzaren 28ra bitarte. Jantzi guztiak lehendabizikoz ikusgai jarri dira jendaurrean, erakusketa bera Kapitain-etxerako propio osatu baita.

Pedro Usabiaga

Pedro Usabiaga (Donostia, 1959) moda munduko euskal argazkilari ezaguna da. Diseinatzaile ospetsu ugarirekin egin du lan, besteak beste: Jean Paul Gaultier, Nino Cerruti eta Juanjo Rocafort. Bere argazkiak modako aldizkari entzutetsuenetan argitaratu dira; Elle, Vogue edo Cosmopolitan. Argaki-kamera aurrean izan ditu: Iman, Linda Evangelista top modelak zein Sharon Stone, Richard Gere, Brad Pitt, aktoreak.

2010. urteaz geroztik, moda ardatz hartuta erakusketa ugari antolatu ditu.

Usabiaga 1

L´atelier

Kapitain-etxearen sarreran, "L´atelier" izeneko erakusketa zabalduko da bihar ere. Jantziaren Zentroak 50 garren hamarkadako jostun tailer batera sartzeko gonbidapena egiten digu. Sartu ahala, denboran atzera egingo dugu, eta tailerrean lanean ari diren bi emakumezko eta bezeroa ikusiko ditugu. Emakume bat josteko makina atzean lanean, bestea, bezeroari neurriak hartzen ari den bitartean. Eskena 50 garren hamarkadako objetu originalek osatzen dute; jostunaren patroiak, manikiak, zein lanerako erabiltzen zituzten tresnak.

Aretoaren beste aldean, hamar argazki zuri beltzean, guztietan joskintzan lanean ari diren emakumeak dira protagonista.

Erakusketaren helburua, gerra ostean, joskintzan aritu ziren milaka emakumeei omenaldia egitea da. Jostun, modista, patroigile eta ebakitzaile, itzalean, lanean aritu ziren milaka emakume horiei gorazarre egitea. Orratz eta titaren artean orduak eta orduak eman zituzten, eta egindako lan horri esker, askok, gerra osteko garai latzetan, familia aurrera ateratzea lortu zuten.

"L´atelier" erakusketa apirilaren 10 era arte doan ikus daiteke Kapitain-etxearen sarreran.

Atelier 1

Hilabeteko lehen igandetan DOAN

Jantziaren Zentroak prezio berriak ditu aurten. Erakusketa iraunkorrerako bisita libreak 3 euro balio ditu pertsonako, eta hilabeteko lehen igandetan DOAN ikusteko aukera dago.

Bisita gidatuei dagokienez, aurrez erreserbatu behar da, zazpi euro balio du pertsonako eta sei euro jubilatuen kasuan.

Bihartik aurrera, Jantziaren Zentroan bi erakusketa berri ikusteko aukera, "L´atelier" eta "Modaren urrezko garaia". Larunbatetan 11:00-14:00/17:00-20:00tara, igande eta jai egunetan 11:00-14:00tara.