Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Bizikletan ibilbideak

Oarsomtb Image2
MTB Oarsok proposatutako ibilbideek bailara honen mendietako bide eta bidezketatik, eta Aiako Harria parke naturalaren leku bereizgarrienetatik, Jaizkibel, Bianditz... eta inguruko gailur emblematikoenak ezagutzera eramaten gaituzte.

Ibilbideak Oarsoaldean

Ulia ibilbidea

Pasaia-9448     Pasaia-9976

Ia 8 km. dituen ibilbide hau Bidartetik Donostiaraino doan Talaia bidearen zati bat da. Paisaia ikusgarriak eskaintzen dizkigu bideak, Pasaiako badiaren sarreran nagusi diren amildegi ikaragarriak, edota Platako farolatik zuhaitzez inguraturiko itsas gaineko behatoki bukolikoak besteak beste.


Jenderik gabeko leku misteriotsu, eder eta basati bat da Ulia: arroka bitxi eta itsaslabar ikusgarriak, erliebe aldakorrak, iratzeen usaina, itsasertzeko larredi eta txilardiak eta sentitzen den erabateko lasaitasuna.


Natura eta kultura uztartzen dituen ibilbidea da gainera, izan ere bidean zehar aurkitzen diren hainbat museo bisitatzea proposatzen digu eskuorri honek: Aquariuma, Untzi Museoa eta San Telmo Museoa Donostian, eta Albaola Itsas Kultur Faktoria eta Victor Hugo Etxea Pasaian.

Ibilbidea hemen deskargatu

Bidasoako Kontrabandisten bidea

Informazio gehiago Natura Bidasoako Kontrabandisten bidea

Bidasoako Kontrabandisten Bidea (KB) ibilbide zirkularra eta norabidebakarrekoa da, oinez edo BTT bizikletaz egiteko. Kontrabandistak S.I.k diseinatutako eta antolatutako produktu turistikoa da, kirol, natur eta kultur arloetatik hainbat osagarri biltzen duena.

  • Kirol arloan: ibilbide zirkularra eta norabide bakarrekoa da, puntu berean hasi eta bukatzen dena. Distantziek eta desnibelek maila fisiko ona eskatzen dute:

- OINEZ: 176 km (7 etapa) eta 9.535 mt malda akumulatua.
- BTT: 224-211 km (4 edo 7 etapa) eta 6.400 / 5.360 mt malda.

  • Natur arloan: ibilbidea garrantzi handiko natur gune babestutan barna doa, haien artean Txingudiko Padurak, Aiako Harriko Parke Naturala, Artikutzako mendiak, Leurtzako Natur Gunea eta Belateko BIL, Larrungo zohikaztegia edo Bianditz, Mendaur, Saioa, Auza, Alkurruntz eta Larrungo mendi kaskoak.
  • Kultur arloan: bidean zehar historia aurreko (megalitikoa), erromanizazioko (meatzaritza), Erdi Aroko (baserriak eta jauregiak) eta gaur egungo gizakiaren presentziaren aztarnak ikusi ahal izango dira. Egungo bizitza kulturalaren lekuko, bidean zehar hainbat herri kultur ekitaldi aurkituko da.
  • Zirkuitua martxoaren 15etik abenduaren 15era egin daiteke; eguraldiaren araberan antolakuntzak murriztu dezake denboraldia.

Ibilbidea diseinatzerakoan, zein irizpide hartu da kontuan? Lehen aipaturiko hiru osagarriez gain, ibilbidearen diseinuan beste hiru osagarri nagusi integratu dira:

  • Kontrabandoa: Ibilbidea XX. mendearen erdialdean kontrabandorako igarobide garrantzitsuak izan ziren hainbat mendi bidexkatan barna doa, ez bakarrik Frantzia-Espainiako fronteran, hiri nagusietako igarobidea zaintzeko bailaran bertan hainbat kontrol puntu jartzen baitziren ere.
  • Seinaleztapena: oinezko bide gehiena eta BTTko ia bidearen erdia balizatuta daude, ziurtasun handia emanez. Balizatu gabeko leku zehatzetan berezko seinaleztapena badago.
  • Ostatuen sarea: ibilbidea etapetan antolatua dago (7 oinez eta 4 edo 7 BTTez). Etaparen bukaeran ostatuak daude; aterpetxe turistikoa, landa etxea edo apartamentu turistikoa izan daitezke.

 Informazio gehiago

 

 

 

Lezoko mendi ibilbideak

IMG 20151108 134707  IMG 20151108 134914

Xoxolurra-Alarguntza

Jaizkibeleko hegoaldeko magala zeharkatzen duen 11 km-ko mendiko ibilbidea. Oinez egiteko diseinatua, baina mendian ibiltzea ohituta daudenentzat gomendatua. Nahiz eta hasiera malkartsua izan, 2. km-tik aurrera ibilbidea erosoagoa bihurtzen da. Ikuspegi panoramiko ederrak eta garrantzia kultural eta historiko handia duten elementuak ikusi daitezke.

Ikusi ibilbidea

Olazar-Lorbide

Erdi mailako mendi-ibilbidea, edonork oinez egiteko pentsatua. Ibilbidea Jaizkibelen hegoaldetik doa eta baserri ederretako auzoak zeharkatzen ditu. Nabarmentzekoak, antzinako animalientzako bideen aztarnak eta Plataiturri iturria.

Ikusi ibilbidea

Altamira-Bordatxo

 Asfaltatutako ibilbidea, bizikletaz zein oinez egiteko prestatua. Ibilbideak Altamira zeharkatzen du eta landa atlantikoko lursail tipikoetatik zehar murgiltzen da, Darietazarra eta Miura bezalako baserri garrantzitsuenak pilatzen diren lekuetan. Paseo atsegina eta gomendagarri edonorentzat.

Ikusi ibilbidea

 

Historiaurreko ibilbideak

Ikusi liburuxka

06 OIELEKU

Errenteria eta Oiartzun udalerrien arteko mugan zehar dauden mendikate malkartsuetatik barreiatuta aurkitzen den aberastasun megalitiko desiragarria eskaintzen du gure eskualdeak. Paisaia paregabeak ikus daitezke bertatik.
3 elementu nahasten dira historiaurreko ibilbide hauetan:

  • Aberastasun eta kontserbazio aldetik, paraje natural pribilegiatua.
  • Ikuspegi desiragarri bat, izan ere monumentu megalitiko hauek isurialdeen banalerroan eta mendi gainetan kokatuta daude, eta Euskal Herriko zati bat dute bere menpean (Iparraldea-Hegoaldea-Nafarroa).
  • Gure aurretik lur hauetan bizitakoen ehorzketek utzitako hilobi-arrasto hauen bitartez beraien aztarna kulturala kontenplatu, merezi duten errespetu guztiarekin betiere.

Ibilbideen eskema orokorra

 

  • Ibilbidea: AITZETAKO TXABALAUdalerria: Errenteria
  • Udalerria: Errenteria
  • Bisitatzen diren monumentu megalitikoak: Trikuharriak: Aitzetako txabala, Berrozpin I, II eta III. Txoritokietako monolitoa.

 

  • Ibilbidea: LANGAGORRI – AIZPITARTEKO LEIZE-ZULOAK
  • Udalerria: Errenteria
  • Bisitatzen diren monumentu megalitikoak: Langagorriko monolitoa, Aizpitarteko leize-zuloak.

 

  • Ibilbidea: SORONDO
  • Udalerria: Oiartzun
  • Bisitatzen diren monumentu megalitikoak: Elorritako gaineko mairu-baratzea.

 

  • Ibilbidea: EGIAR-URKULLU TXIKI EGIA
  • Udalerria: Oiartzun
  • Bisitatzen diren monumentu megalitikoak: Egiar eta Urkulluko mairu-baratzeak.

 

  • Ibilbidea: OIELEKU
  • Udalerria: Oiartzun
  • Bisitatzen diren monumentu megalitikoak: Mairu-baratzeak: Kauso I, Kauso II, Munerre, Oieleku iparra/hegoa eta Arritxurieta gaña. Gainzabal trikuarria.

 

  • Ibilbidea: BIANDITZ
  • Udalerria: Oiartzun
  • Bisitatzen diren monumentu megalitikoak: Arritxulangaña eta Errenga mairu-baratzeak.

 

modulo eus