ITSAS JARDUERAK PASAIAKO BADIAN
Pasaiako badiako arkitektura pintoreskoa, portuko sarrera ikusgarria eta gastronomia, besteak beste, aski ezagunak dira. Bi hirigune historikoetatik eta txalupan egiten diren ibilaldiak ezinbestekoak dira bisitatzen gaituztenen artean. Hala ere, badira beste modu ezberdin eta oso originalak badia berezi hau ezagutzeko: ITSASOTIK.
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren eskutik familian egiteko jarduerak: Jaizkibelgo itsaslabarretara irteerak, Koloreen haraneko bidea, antxoen kontserben tailerra, zaborren arrantza eta Pasai Donibaneko Alabortza kalaren garbiketa, besteak beste, Materrek uda honetarako antolatzen dituen jardueretako batzuk dira, baita museo ekoktiboaren ohiko bisita gidatuak ere. Egurrezko atunontzi tradizional honek, bere historia eta ingurunea ezagutzera emateaz gain, itsasoa zaintzea zein garrantzitsua den erakusten digu.
Mater Barco Museo Ecoactivo
Calle Arraunlari, s/n
20110 Pasaia (Gipuzkoa)Tel.: (00 34) 619 814 225
Fax:(00 34) 943 49 08 31
museoa@mater.eus
www.mater.eus
Piraguan ibilbidea: Turismo aktiboa maite dutenek badiako uretan piraguan nabigatzeko aukera dute itsasoak eskaintzen dituen ikuspegiez gozatuz. Ez da aldez aurreko esperientzarik behar, beraz, jarduera ezin hobea da familian, lagunekin edo bikotean gozatzeko, piragua bikoitzak ere baitituzte.
Pasai Donibaneko kirolgunea
Donibane, 1
20110 Pasai Donibane
(00 34) 943 345 371
donibane@bpxport.es
Paddle surf: piraguak bezala, Pasaiako portuko barruko urek ere aukera paregabea eskaintzen dute modalitate honetaz gozatzeko. Taulak eta piraguak alokatzeaz gain, 90 minutuko edo 2 orduko ibilbide gidatuak eskaintzen dira.
Pasai Donibaneko kirolgunea
Donibane, 1
20110 Pasai Donibane
(00 34) 943 345 371
donibane@bpxport.es
Itsas bidaia zurezko belaontzi tradizional batean: Orain antzinako belaontzi batean nabigatzeko ametsa egia bihur daiteke Pasaian: Lucretia belaontzian. Bertan, Kantauriko kostaldeko paisaiarik ederrenetariko bat ikusi ahal izango dugu: badiaren barnealdea eta Uliako eta Jaizkibelgo itsaslabarrek osatzen dutena.
Tel: (00 34) 687 255 661
info@ostartesailing.com
www.ostartesailing.com
Zure ontziaren alokairua, patroiarekin edo patroirik gabe. Gehien gustatzen zaien jarduera egin nahi dutenentzat: arrantza, irteerak, afariak, snorkel, zetazeoen begiztatzea, e.a... beren aisialdirako ontzia aloka dezakete. Hainbat aukera daude: patroarekin edo patroirik gabe, ibilbide gidatuak, beurrira egindako zerbitzuak....
Suministros Marinos Itsaso
Nabalaldea D4
20110 Pasai DonibaneTel.: (00 34) 943 574 972
itsaso@itsasosm.com
www.itsasosm.com
Tel: (00 34) 658 723 194
Reservas: reservas@brai.eus
Otras consultas brai@brai.eus
www.brai.eus
Urpekaritza irteerak: Pasaiako portutik irteerak maila guztientzat eta bataio-ziurtagiria. Itsasertzeko zati honetan urperatze ugari egin daitezke, orografia bereziari esker: pezioak, aingurak eta kanoiak bezalako hondakin arkeologikoak.
Buceo Donosti
Muelle Donibane, Local D1
20110 Pasai DonibaneTel./Fax: (00 34) 943 312 313
buceo@buceodonosti.com
www.buceodonosti.com
Itsasora irteerak: Hemen dituzu Kantauriko kostaldetik irteerarik onenak itsasontzian, modalitate guztietan: arrantza, ibilaldiak, bisita gidatuak... Ibilbide zoragrriez Ulia eta Jaizkibelgo itsaslabarrak miresten ala kirol jardunaldiez gozatu itsasoan profesional handien laguntzarekin.
Jarduera osatzeko San Juan Belaontziaren eraikuntza bisitatu dezakezu Albaola Faktorian, argazki tour bat egin hirigune historikoko txokoetatik edo bizikleta bat alokatu herriko edozein barrutietan
Pasaiako badian itsas jardueren dosierra
Gure eskualdean bertan, haurrekin egiteko hainbat ibilbide erraz aurkezten dizkizuegu:
1. LEZO-ALTAMIRA-BORDATXO IBILBIDEA
Oinez zein bizikletaz egin daitekeen 3.4km-ko ibilbide oso erraza dugu hau. Ibilbideak Lezoko Altamira auzoa zeharkatzen du eta landa atlantikoko lursail tipikoetatik zehar murgiltzen da, Darietazarra eta Miura bezalako baserri garrantzitsuak kokatzen diren lekuetan. Paseo atsegina eta gomendagarria da edonorentzat.
![]() |
![]() |
Proposatzen dugun hurrengo bide hau Aiako Harria Parke Naturaleko PR-GI 1003 eta PR-GI 1004 ibilbide homologatuen zati bat da. Errenteriako Idoia baserriko (Susperregi jatetxea) aparkalekutik hasiko dugu paseo eder hau, Malbazarko hezeguneraino. Joan etorriak 3km inguru ditu. Behin Malbazarrera iritsita, bertan kokatzen den hezegunean aurki daitekeen fauna eta bioaniztasuna ezagutu ahal izango ditugu. Buelta bide berberatik izango da.
![]() |
![]() |
Lau Haizeta parkeak natura eta ondarea primeran uztartzen ditu. Jarraian proposatzen dugun paseo honek ingurune honetan barneratuko gaitu oso-osorik. 3Km eskas dituen ibilbide homologatu erraz hau egiteko (SL-Gi 4) Errenteriako Zamalbide auzora iritsi eta bertatik hartuko dugu bidea, marka zuri eta berdeak jarraituta. Ibilbidean Aitzetako Txabala trikuharria topatuko dugu parez-pare. Gainera, bertatik oso hurbil San Marko eta Txoritokietako gotorlekuak edo eta Txoritokietako monolitoa ere topatu ahal izango ditugu. San Marko Gotorlekura igotzen bagara, goi denboraldian museoa bisitatu dezakegu. Hara igotzeko bidea oso erraza da, hormigoizko errepidea jarraitu eta gero SL-GI 3 markak jarraituz segituan Gotorlekuan izango gara. Hemen ere parkea eta atsedenlekua dago.
![]() |
![]() |
Itsas ertzera garamatza datorren proposamen honek. Pasai Donibaneko Bizkaia Auzoan dagoen aparkalekuan ekingo diogu bideari. Alde zaharra zeharkatzen duen kale harriztatua gurutzatuko dugu alderik alde. Bertan etxe-zubi tradizionalak eta beste zenbait eraikin historiko ikusi ahal izango ditugu. Bonantzako elizatik aurrera Pasaiako Badiako sarrerara eramango gaituen paseoarekin jarraituko dugu, bokaleko albo bietan dauden amildegiak miresteko. Bide amaieran Alabortzako hondartza daukagu, hemen atseden hartu, paisaiaz gozatu, eta buelta toki berdinetik egingo dugu.
Errenteriako herrigunetik hurbilen dugun natura eremua da Arramendiko mendia. 80 metro inguruko altuera du eta bertara igotzeko Errenteriako Turismo bulegotik ekingo diogu, nahiz eta sartzeko bi bide ditugun: Gaztaino auzotik edo Pontika auzotik. Guda Karlisten garaian tontorrean gotorleku bat zuen mendixka honek baian orain arrastoak besterik ezin izango ditugu ikusi. Ikuspegiez gozatu ostean, indarberritzeko eta atseden hartzeko mahai eta aulkiak ditugu han bertan.
Gure esploratzaile sena atera eta Lezotik XIX. mendeko Jaizkibelgo dorre karlisten bila hasiko gara. Gaur egun, oraindik 5 dorre ikus daitezke bere tontorrean. Autoz joateko, GI-3440 errepidea har dezakegu gailurrera iritsi arte, autoa aparkatuta utzi, eta dorrez dorre oinez abiatu. Hemendik egindako ibilbideak ez du inolako zailtasunik, eta dorre hauen ondotik igarotzen den Done Jakue bidearen argibideei jarrai diezaiekegu.
![]() |
![]() |
7. ARDITURRIKO BIDE BERDEA
Ibilbide hau aurreko proposamenak baina luzexeagoa den arren, bizikletaz edo oinez egiteko oso erraza da baita ere. Proposatzen dugun bideak oso desnibel txikia dauka eta nahi izanez gero, erdibideko beste zenbait puntutan ere has dezakegu. Oiartzun ibaia bidelagun dugula, bideak Aiako Harrien magaleraino eramango gaitu, Arditurriko Meatze Guneraino. Gainera bidean zenbait jatetxe eta herriko beste bi museo bisitatzeko aukera dago (Soinuenea eta Luberri), bidetik oso gertu.
Mapa eskuartean hartuta pista jokoa jarraitu beharko dugu eta gure orientazio sena frogan jarri, ibilbidea osatzen joateko. Aiako Harriko Parke Naturalaren, Barrengoloia atsedenlekutik abiatzen diren 4 ibilbide desberdin ditugu, luzeera eta zailtasun desberdinekoak. Abentura benetan interesgarria! Planotxo hauek Errenteriako Turismo Bulegoan lortu ditzakezu edo zure telefonoan deskargatu.
![]() |
|
3.3km dituen ibilbide homologatu hau (SL-Gi 1007) egiteko Arditurriko Meatze Guneraino hurbildu gaitezke autoz. Bertatik abiatuta, marra zuri eta berdeekin seinaleztatuta dugun ibilbide zirkular honek meatze paisaia paregabe bat ezagutzeko aukera emango digu. Esploratzaile sentitu zaitezke ere eta meategi sarrera abandonatuak eta mineralak bidean bilatu. Ibilbidearen zehar ubide batetik ere pasako gara eta baita ur-salto txiki eta ur-putzuetatik.
![]() |
![]() |
Gure eskualdean dugun lekurik ederrenetako bateraino eramango gaitu hurrengo proposamen honek: Oielekura. Oiartzungo Altzibar auzotik Artikutzara doan errepidetik (GI-3631) gora egingo dugu 12.5km inguru Kausoko aparkalekura iritsi arte. Hemen autoa utzita, errepidea gurutzatu eta parean dugun bidea hartuko dugu, marra zuri eta horiak jarraituta (PR Gi -1006 ibilbide homologatua). Bidean 2km aurrera eginda, berehala iritsiko gara Oielekuko harrespilara. Gure arbasoen aztarnak esploratzeko leku benetan aproposa!
![]() |
![]() |
11. BELOAGA GAZTELURA IBILBIDEA
(argazkia: https://www.sites.google.com/site/beloagabizirik)
Oiartzungo Gurutze auzoko biribilgunean hasita, Arkaleko errepidetik jarraitu eta 20 metrora eskuinetara dagoen hormigoizko pista hartu behar da, bost minututan Anderregiko hilarria ikusiko duzue ezkerraldean. Basoan sartu eta marka gorriak jarraituz bunkerretara eta Erdi Aroko Beloaga gaztelu zaharraren hondakinetara iritsiko zarete.
![]() |
![]() |
12. SL-GI 1004 ELORRIETAKO KASKOA
Sorondotik abiatzen den ibilbide zirkular homologatu labur honek (SL-GI 1004) Aiako Harria Parke naturalaren paisai ederretaz disfrutatzeko aukera ematen du. Bidean, Ozentzio baseliza eta Elorrietako Kaskoan kokatuta dagoen cromlech-a ikusteko aukera izango duzue.
![]() |
![]() |
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR DUZU?
Eskatu behar duzun informazio guztia eta gustura lagunduko zaitugu:
Turismo bulegoa: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus
Hiribildu kultural bizi hau bere iragan industrialetik berpizten da, mendeetan zehar ondo kontserbatutako hirigune historikoan eta bere ingurune natural zabalean egon diren balio historiko handiko bitxi txikiak agerian utziz.
IBILALDIA HIRIGUNE HISTORIKOAN BARRENA
Interes kulturaleko ondasuntzat jotako Erdi Aroko hirigunea osatzen duten 7 kaleetan zehar ibili. Aukera izanez gero, sartu Jasokundearen elizan.
JANTZIAREN ZENTROA, MODAREN MUSEOA
Jantziaren Zentroak euskal eta mundu osoko janzkerari buruzko bilduma zabala du. Modaren industriarekin lotutako proiektuen aldeko apustua eginez, diseinatzaile eta artisau berrien lanak jarri ditu erakusgai.
Ordutegia:
Larunbata: 11:00-14:00 / 17:00-20:00
Igande eta jai egunak: 12:00-14:00
AIAKO HARRIAKO PARKE NATURALEAN BISITA GIDATUAK
Ezagutu, gidari aditu baten eskutik, Aiako Harriko hiru ingurune hauek: Añarbeko baso erreserba, Aizpitarte Kobazuki Paleolitikoak eta Lau Haizetako monumentu megalitikoak. Aurre erreserba ezinbestekoa
FANDERIAKO ERROTA, IBAIAREN ETXEA
Oiartzun ibaiaren paraleloan doan pasealekuak Fanderiako errotaraino eramango zaitu - Ibaiaren Etxea -, eta oraindik martxan duena bere ehotzeko harri zaharra. Bisitan zehar martxan ikusi ahal izango duzu, aurre-erreserba eginez.
Ordutegia:
Larunbata, igande eta jai egunak 10:30etatik 14:00etara, sarrera doan.
SAN MARKO GOTORLEKUA, PANORAMIKA ONENA
San Marko Gotorlekuak begiratoki pribilegiatua du Gipuzkoako kostaldean eta inguruko mendien gainean. Zalantzarik gabe, inguru horretan hartu ahal izango duzun irudirik onenetakoa. Udan igo eta miatu Gotorlekuko pasadizoak.
MENDI IBILALDIAK, HISTORIAURREKO MONUMENTUAK
Aitzpitarteko haitzuloak edo Aitzetako Txabala trikuharria naturaren bihotzean aurkitzen dira. Mendi ibilaldi ezberdinek eramango zaituzte hara.
PINTXO-SHOPPING
Errenteriako hiribilduak pintxo eta jatetxe eskaintza zabala du. Denda txikien aldeko apustuak harrituko zaitu
BESTE AUKERA BATZUK:
Lezo bere kale harriztatuek eta oinetxeek osatutako hirigune historikoagatik da ezaguna
BITXIKERI BAT:
Lezo duela mende asko ospetsua da bere Kristo gurutziltzatuagatik, Santo Kristo Lezokoa,
Euskal Herrian jarraitzaile ugari eta berezitasun bat duen figura erlijioso bat: ez du bizarrik.
Alde zaharreko plaza nagusian dagoen izen bereko basilika errenazentistan dago.
PLAN BAT:
Bi ordu baino gutxiagoko mendi ibilbide hau pertsona guztientzat da aproposa.
Jaizkibelgo hegoaldetik igarotzen da eta ehunka urteko baserri ederrez osatutako auzoak zeharkatzen ditu. (4,5 km-1 h 45 m).
Jaizkibel parean dagoen GR-121 ibilbideaz gain, Lezok beste bi ibilbide balizatu ditu
EZ GALDU:
JAIZKIBELGO DORREAK
Jaizkibel mendiaren gailurrean daude, XIX. Mendean eraiki ziren sei dorreetatik, hiru Lezokoak dira eta monumentu-multzo gisa katalogatuta daude.
Oinez ere ikus daitezke, Lezoko dorreak Gipuzkoari bira ematen dion GR-121aren zati baitira.
ESPERIENTZIA BAT:
BERTAKO GASTRONOMIA
Bai landa-eremuan, bai hirigunean, Lezoko jatetxeek ez zaituzte goseak utziko.
Horrelako eremu txikian kalitatea soberan dago.
GOMENDIOA:
BERTAKO OSTATUAK
Lezo leku ezin hobea da, zalantzarik gabe, ohiko interesguneetatik hurbil dagoelako,
hala nola Donostia, Hondarribia edo Frantziarekin komunikazio onak dituelako eta naturaren erdian kalitatezko ostatu-eskaintza duelako
5 km inguruan...
INFORMAZIO GEHIAGO:
ERRENTERIAKO TURISMO BULEGOA
943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus
Interes kulturaleko ondasuntzat jotako Erdi Aroko hirigunea osatzen duten 7 kaleetan zehar ibili. Aukera izanez gero, sartu Jasokundearen elizan. |
Jantziaren Zentroak euskal eta mundu osoko janzkerari buruzko bilduma zabala du. Modaren industriarekin lotutako proiektuen aldeko apustua eginez, diseinatzaile eta artisau berrien lanak jarri ditu erakusgai. |
Fanderiako errota, ibaiaren etxea Oiartzun ibaiaren paraleloan doan pasealekuak Fanderiako errotaraino eramango zaitu - Ibaiaren Etxea -, eta oraindik martxan duena bere ehotzeko harri zaharra. Bisitan zehar martxan ikusi ahal izango duzu, aurre-erreserba eginez..
|
Errenteriako natura eta ondare naturala ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen dituzte ibilbide homologatu hauek. Etxetik hurbil dauden Aiako Harriko Parke Natural eta Kontserbazio Bereziko Eremua (Natura 2000 Sarea), Añarbeko Baso-Erreserba, Lau Haizeta Parkea, Oiartzun ibaiko ibilbide osasungarriak eta beste hamaika txoko, ibiltzeko eta arnasa hartzeko baliatu ditzaketela. Zailtasun eta iraupen desberdinetako ibilbideak proposatzen dizkizugu Te proponemos itinerarios de diferentes dificultades y duraciones. |
Historiaurreko monumentuak Aitzpitarteko haitzuloak edo Aitzetako Txabala trikuharria naturaren bihotzean aurkitzen dira. Mendi ibilaldi ezberdinek eramango zaituzte hara.
|
Orientazio ibilbideak: Listorreta-Barrengoloia Mapa eskuartean hartuta pista jokoa jarraitu beharko dugu eta gure orientazio sena frogan jarri, ibilbidea osatzen joateko. Aiako Harriko Parke Naturalaren, Barrengoloia atsedenlekutik abiatzen diren 4 ibilbide desberdin ditugu, luzeera eta zailtasun desberdinekoak. Abentura benetan interesgarria! Planotxo hauek Errenteriako Turismo Bulegoan lortu ditzakezu edo zure telefonoan deskargatu.
|
Orientazio ibilbideak: Errenteriako auzoetan zehar Seinalizatutako ibilbide bat egin behar da, pistak bilatuz eta mapan zenbakiei jarraituz. Ibilbidearen puntu bakoitzean dagoen plaka aurkitu behar da, ibilbidearen amaieraraino iritsi arte. Lehenengoa Fanderian dago, bigarrena Alaberga, Galtzaraborda eta Beraunen barrena doa eta hirugarrenak, berriz, Agustinak eta Gaztaño zeharkatzen ditu.
|
Listorretan zaldi gainean ibiltzea Gure bideetan eta larretan paseatzeko modurik erakargarrienetakoa zaldia erabiltzea da. Zaldiaren bizkarrean igota oraindik gehiago hurbilduko gara naturara. Aiako Harria Parke Naturalak, esaterako, oso toki basatiak eskaintzen dizkigu eta aproposak dira zaldiz iristeko. |
Errenteriako gastronomiaz disfrutatzek aukera ugari ditugu, bertan jateko edo etxean ere esperientzia gastronomiko paregabea izateko |
Informazio gehiago eta erreserbak
ERRENTERIAKO TURISMO BULEGOA
943 494 521