Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Fanderiako errota - Ibaiaren etxea

Eraikin honek industriak Errenterian izan duen indarra eta bilakaera aditzera ematen du. Izan ere, dagoeneko XV. Mendean bertan kokatzen zen burdinolak uraren indarra erabiltzen zuen energia eragile gisa.

Burdinola hori, urteetan zehar, fanderia, errota, irin eta pentsu-lantegia ere bilakatu zen. 1996 urtean itxi zen.

Ikusi errotaren historia

Ehotzearen mekanismoa eta errotarriak lanean ikusiko dituzu, errota eta gure kultur eta ibai-ondareari buruzko bi audiobisual eta hainbat informazio-panelez gain.

 IMG 1352     1065225

Zentro hau Ibaiaren Etxea da ere, hau da, Ibaiko Interpretazio Gunea . Ingurumen eta kultura-ondarea ezagutzeko eta hau kontserbatzeko, alegia. Izan ere, protagonista nagusia ibaia da, lurraldearen egitura ardatza izan dena burdinaren industria garaitik gaur egun inguratzen gaituen ibai ekosistemak merezi duen sentsibilizazioa lortu duen arte.

       

Kokapena

Dolores Ibarruri Zumardia, z/g
20100 Errenteria

Ikusi kokapena

Kontaktua

Fanderiako Errota
Dolores Ibarruri Zumardia, z/g
20100 Errenteria
943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus

Datu interesgarriak:

Irekiera ordutegia:

    • Hilabete bakoitzeko 2. asteburuan: 10:30-14:00
    • Aste Santua 2023: Apirilak 6tik 9ra 10.30etatik 14etara zabalik. 

SARRERA DOAN

 

ARGIBIDEAK ETA BISITA GIDATUEN ERRESERBAK:  943 494 521

Oharra: Eskolentzako hezkuntza programa berezia dute  

 

Jantziaren Zentroa

Errenteriako Hirigune Historikoaren muinean kokatua, zaharberritutako XVII. mendeko eraikin batean, Jantziaren Zentroak, bisitariari Janzkeraren bilakaera ezagutzeko aukera eskaintzen dio.

Erakusketa iraunkorra:

"Modaren Urrezko garaia-Goi mailako joskintzatik prêt-à-porter-era (1930-1970)"

2023.01.21 – 2023.05.28

Jantziaren Zentroaren erakusketa iraunkor berriak XX garren mendera garamatza. Hain zuzen ere, 1930-1970 urte arteko emakumezko 40 jantzi ikus daitezke bi solairuetan banatuta. Guztiak goi joskintzako diseinatzaile espainiar ospetsuek sortuak dira, besteak beste: Asunción Bastida, Elio Berhanyer, Pedro Rodriguez...27 diseinatzaile, guztiak Cristobal Balenciaga maisu handiaren itzalean, estatu espainiarrean, 50 garren hamarkadan, goi joskintzaren urrezko garaian lanean aritu ziren.

IMG 4724

"Modaren Urrezko garaia-Goi mailako joskintzatik prêt-à-porter-era (1930-1970)" izeneko erakusketa, Pedro Usabiaga moda argazkilari donostiar ezagunaren proposamena da, berak antolatu du erakusketa propio Jantziaren Zentrorako, bere bilduma pribatuko jantzi eta objetuekin osatuz.

IMG 5034

Pedro Usabiaga (Donostia, 1959) moda munduko euskal argazkilari ezaguna da. Diseinatzaile ospetsu ugarirekin egin du lan, besteak beste: Jean Paul Gaultier, Nino Cerruti eta Juanjo Rocafort. Bere argazkiak modako aldizkari entzutetsuenetan argitaratu dira; Elle, Vogue edo Cosmopolitan. Argaki-kamera aurrean izan ditu: Iman, Linda Evangelista top modelak zein Sharon Stone, Richard Gere, Brad Pitt, aktoreak.

2020. urteaz geroztik, moda ardatz hartuta erakusketa ugari antolatu ditu.

IMG 5428

 

Sarrerako aretoan oihalgintzarekin zer ikusia duten behin behineko erakusketak doan eskaintzen dira, honakoa jantzien munduarekin zerikusia duten talde edo artisauentzako espazio bat da.

Aldi baterako erakusketa


Kokapena

Kapitain etxea
Kapitainenea kalea, 6
20100 Errenteria

43.312919, -1.898730

Kokapena ikusi


Kontaktua

Jantziaren Zentroa
Kapitain etxea
20100 Errenteria
943494521 / turismoa@oarsoaldea.eus
943449692 / jantziarenzentroa@errenteria.eus
www.jantziarenzentroa.eus 


Datu interesgarriak:

Ordutegia:

Larunbatak 11:00-14:00 / 17:00-20:00
Igande eta Jai egunak 11:00-14:00
*Itxita: Urtarrilak 1 eta 6, Maiatzak 1, eta Abenduak 25. 2023an, urtarrilaren 10etik 20ra arte itxita egongo da erakusketa aldaketagatik).

Tarifak:

• Sarrera librea: 3 € pertsonako. 5 urtetik beherakoak dohainik. Hilabeteko lehen igandeetan, sarrera doan izango da (2023 urtean zehar).
• Aldez erreserbaturiko Bisita Gidatua: 7 € (pentsiodunak 6 €). Gutxieneko taldea 6 lagun. 
• Ikastetxeak: Bisita gidatua: 75 €/taldea. 

 

 

 

museo

Victor Hugo Etxea

Victor Hugo Etxea Victor Hugo Etxea

 

Oharra: Obrak direla eta Victor Hugo etxea momentu honetan itxita dago.

 

Pasaiako etxe tipikoa da eta Badiarako zuzeneko bidea du. XVII. mendean eraiki zen eta Victor Hugok 1843an Pasaian egindako egonaldian bertan hartu zuen ostatu.

Victor Hugo liluratu zuen hemeretzigarren mendeko Pasaiaren esentziaz gozatuko dugu "Victor Hugo, oroimenera bidaia" erakusketari esker. Merezitako omenaldia, Hugok utzitako marrazki eta idazlan baliotsuei ez ezik, historian zehar idazle bikain honen omenez beren aztarna utzi duten haiei ere bai.

Hiru solairuetan dauden edozein balkoi korritutatik Victor Hugo inspiratu zuen badia bera ikusteko aukera izango dugu. Horri erreparatuz idatzi zituen Pasaian izandako egonaldiko idatziak eta grabatuak. Pasaiak Victor Hugo txundituta utzi zuen eta Pasaiarekin maitemindu egin zen. Utz iezaiozu gida izaten eta hurbil zaitez Pasaiaren erromantizismoa bizitzera.

Victor Hugoren etxean hurrengoa aurkituko dugu:

  • Turismo Bulegoa
  • Museo-aretoa: "Victor Hugo, oroimenera bidaia" erakusketa iraunkorra. Erakusketa honek, Victor Hugo etxea lehen aldiz 1902an ireki zenez geroztik urte guzti hauetan zehar bertakoak izan diren hainbat elementu errekuperatu eta biltzen ditu. Honetaz gain, "Victor Hugo izeneko gida turistikoa" ikus-entzunezkoa erabilgarri dago, eta honi esker, Hugoren ikuspegitik XIX. Pasaia ezagutuko dugu eta baita idazleak ostatu hartu zuen gelaren birsorpena, non idazleak hango bizimodua kontatzen digun.
  • Aldi baterako erakusketa-aretoa.

  

 
  • Pasaia, Victor Hugo Etxea
  • Pasaia, Victor Hugo Etxea
  • Pasaia, Victor Hugo etxea
  • Pasaia, Victor Hugo Etxea
 

Ikusi argazkiak

 

Kokapena

Donibane, 63
20110 Pasai Donibane

Pasaiaren erdi-erdian dago, Donibanen (San Juanen) alegia. Bizkaiko auzoko tximiniatik abiatuta, “toki guztietara eramaten zaituen kale bakarraren” (Victor Hugo) bigarren arkuan aurki dezakegu. San Pedrotik itsasontziz iritsiz gero, lehenengo pasabidearen amaieran dago. Victor Hugok bertara iristeko bigarren aukera hautatu zuen.

43.325876,-1.919839

Ikusi kokapena

Kontaktua

Pasaiako Turismo Bulegoa
Victor Hugo Etxea
Donibane, 63
20110 Pasai Donibane (Gipuzkoa)

Tel.: (00 34) 943 341 556
Fax: (00 34) 943 341 777
turismoapasaia@oarsoaldea.eus
www.facebook.com/victorhugopasaia

 

Datu interesgarriak

Ordutegia:

Neguko ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00-14:00 / 16:00-18:00. Igandeak 10:00-14:00. Aste Santua, Uztaila eta abuztua: astelehenetik igandera 09:00-14:00 / 16:00- 19:00.
Itxita: abenduaren 24, 25 eta 31ean / urtarrilaren 1 eta 6an.

Prezioa:

Sarrera doakoa da.

 

museo

Informazio gehiago

Bisita Gidatuak

San Marko Gotorlekua, Oarsoaldeko begiratokia

San Marko Gotorlekua, eskualdearen behatokia  San Marko Gotorlekua, eskualdearen behatokia

San Marko Gotorlekua pribilegiozko tokian kokatuta dago, Donostiatik 10 kilometro baino gutxiagora, naturan peto-peto murgildua. Zalantzarik gabe, Oarsoaldeko begiratoki nagusia da. Bere kokapena ezin hobea dela eta, gipuzkoar kostaldeko behatoki garrantzitsua eta pribilegiatua da, bertatik Kontxako , Pasaiako eta Txingudiko badiak ikus daitezkeelarik.
Bizarain mendian kokatutako eraikuntza militar bat da, 260 metroko altueran, XIX. Mendean eraiki zen Errenteria defendatzeko. Gaur egun ez du erabilpen militarrik; armadak 1970 urtea arte okupatu zuen, eta egun Lau Haizeta parkean integratuta dago, ekipamendu ludiko eta kultural bezala.

Ezagutu bere sekretuak

Ezagutu ezazu gotorleku militar baten azpiegitura miatzeak sortzen duen sentsazioa, gaur egunera arte publikoarentzat itxita zeuden hainbat gunetan barrena ibiliz. Ezagutu ezazu eraikuntzaren historia, eta 100 urte atzera egin ahal izango duzu. Zabaldu begiak harridurari igogailu panoramikotik begien bistan izango duzun paisaia txundigarriaren aurrean.

Hamaika aukera

1. Bisita ezazu San Markoseko Gune Ludiko-Kulturala, bere ondarea eta Lau Haizeta parkearen paisaia
2. Ibil zaitez San Markoseko eta Txoritokietako gotorlekuak inguratzen dituzten bide balizatuetan barrena
3. Atseden hartu piknik gunean eta haur - parkean.

Lau Haizeta Parkea

Ez ahaztu Lau Haizeta Parkeari bisita egitea; San Markoseko Gotorlekuaz gain, ondoan dagoen Txoritokietako Gotorlekua ezagutzeko aukera izango duzu. Gainera, parkearen hainbat bideetan barrena ibiliz, monumento megalitikoen hondakinak aurkituko dituzu; hala nola Berrozpinekoak, Txoritokietako Monolitoa eta Aitzetako Txabalako Trikuharria.

Bisitatzeko

Harrera / informazio turistiko puntua: gotorlekuko gela bat bisitariari arreta emateko harrera bezala egokitu da, bertan Errenteria eta Oarsoaldea Eskualdeko informazio turistikoa ere eskaintzen delarik.
Beheko Obra: Ondorengo espazioetan gotorlekuko jarduera militarra birsortu da, bertan hainbat erreplika ezarriz: metrailadoreak, kanoiak, soldaduak, artilleria, etab. Gainera, bisitariak ikusten ari denari buruzko informazioa izango du, espazio bakoitzean hizkuntza ezberdinetan jarritako informazio-panelei esker.

  • Batería a Barbeta Kaponera
  • Erdi kaponera
  • Su kurboen bateria
  • Barbeta bateria

Zerbitzuak

Aparlekua: Plaza mugatuak

Kokapena

San Marko Gotorlekua
San Marko bidea, z/g
20100 Errenteria

43.297948,-1.913939

Ikusi kokapena

Kontaktua

San Marko Gotorlekuaren Informazio Puntua
San Marko bidea, z/g
20100 Errenteria (Gipuzkoa)

Tel..: (00 34) 943 449 638
turismoa@errenteria.eus

 

Datu interesgarriak

Gotorlekua-Museoa eta San Marko Gotorlekuaren Informazio Puntua:

2022 Ordutegia:

 

Apirilaren 14tik urriaren 16ra bitarte irekita

Ekainaren 19ra bitarte larunbat eta igandeetan:

  • 10:00-14:00
  • 16:00-18:00

Ekainaren 20tik urriaren 16ra bitarte asteazkenetik igandera eta jai egunetan:

  • 10:00-14:00
  • 16:00-18:00

txakurra  Zure txakurrarekin bisitatu dezakezu Gotorlekua uhalarekin lotuta dagoen bitartean.  Parkinean iturria aurkituko duzu eta gainera Gotorleku inguruan mendi-ibilaldiak egin ahal izango dituzu berarekin.

San Marko egunaren ospakizuna:

Apirilaren 25ean San Marko eguna ospatzen da eta eskualdeko biztanleentzat egun horrek xarma berezia du. Hain egun berezirako San Marko opilak prestatzen dira, guraso-bitxiek seme besoetako ezkongabeei oparitzen dizkietenak. Egun honetatik hurbilen dagoen igandean, San Marko gotorlekuan eta bere inguruetan santuaren omenez erromeria ospatzen da.

Tarifak:

Museoa:
Bisita librea: doan. (Museoa denboraldi altuan bakarrik irekita)

Bisita gidatua (aurre kontsulta): doan

Bisita gidatuak taldeentzat: aldez aurretik hitzartuta 0034 943 449 638.

 

museo

Informazio gehiago

Arizmendienea Etxe Museoa

              Arizmendi has 2  Arizmendi has 

Oiartzungo Elizalde auzoaren erdigunean kokaturik, Urdinola-Arizmendienea etxea XX. mende hasierako euskal burgesiaren oporretako etxebizitzaren adibide argia da. XVIII. mendeko eraikina izan arren, bere egitura eta estetika eraberrituak izan ziren familia berriaren (Arrizmenditarren) gustu eta beharretara egokitzeko. Bere tipologia berezia eta kontserbazio-egoera bikaina direla eta, Interes Bereziko Ondare izendatu zuten 2020an.

Etxe Museo hau bisitzen dugun bitartean, garaiko bizimoduetan eta esperientzietan murgilduko gara. Gelaz gela, atzera bidaiatuko gara denboran, garaiko portaera sozialak ulertzeko, eta eguneroko bizitzaren ezaugarriak eta historiaren hainbat pasarte ezagutzeko, besteak beste, mugimendu nazionalista eta Emakume Abertzaleon Batza (euskal emakume nazionalistak), Gerra Zibilaren hasiera eta Angel Arizmendiren ondorengo fusilamendua.

Lorategiaz gain (gaur egun publikoa dena) eta bere hiru solairuetan banaturik dituen gela ezberdinez gain, etxearen beheko solairuan Oiartzungo Turismo bulegoa kokatzen da.

Arizmendienea 2Arizmendienea 3

Arizmendienea 4Arizmendienea 5


 

Kokapena

Aialde, 4. Elizalde
20180 Oiartzun

Ikusi kokapena


Kontaktua

Oiartzungo Turismo Bulegoa (Aste Santua, uztaila eta abuztua)
Aialde, 4. Elizalde
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)


Errenteriako Turismo Bulegoa (urte osoan zehar)
Madalen, 3
20100 Errenteria (Gipuzkoa)

Tel.: (00 34) 943 508 913
turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus

 

 

 


Tel.: (00 34) 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus

 

 

 

 


Datu interesgarriak

 

Etxe museoaren xehetasun guztiak ezagutzeko, bisita gidatuak egiteko aukera dago. Bisita guztiak doakoak dira. Erreserba egitea beharrezkoa da.

Bisita gidatuak:

  • Gehienez 9 pertsona talde bakoitzeko.
  • Gutxienez 2 pertsona.
  • Aste Santua*** eta uztaila eta abuztuan: Larunbata eta igande goizean. Txandak (10:00/12:00 Euskaraz, 11:00/ 13:00 Gazteleraz). ***Aste Santua 2023. Apirilak 7 eta 14, ostirala, 12:00etan ere. Erreserbak: Oiartzungo Turismo Bulegoa / +34 943 508 913 / turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus 
  • Bisitak gainontzeko urtean zehar: Larunbatetan 12:00etan. Erreserbak: Errenteriako Turismo Bulegoa /+34 943 494 521 /   turismoa@oarsoaldea.eus

 

 

modulo eus