Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Gaztagintzaren eta arkumeen sekretuak

Eguzki Borda baserri-gaztandegira bisita. Bertan, Idiazabal jatorrizko izendapena duen ardi latxaren esnearekin egiten da gazta.

Eguzki Borda 1   Eguzki Borda 4

Bisitan zehar gazta egiteko prozesuaren xehetasun guztiak ezagutuko dira, arkumeak eta ardiak gertutik ikusiko dira eta Eguzki-bordan egindako Idiazabal gazta dastatu ahal izango da.

Erreserbatu


Kontaktua:

Eguzki Borda Baserria
Zamalbide auzoa
20100 Errenteria
Tel.: (00 34) 660 719 654
eguzkiborda49@gmail.com
https://eguzkibordagazta.com/index.html


Datu interesgarriak:

Iraupena: ordu eta laurden bat (Barne hartzen ditu: ukuilura, lanketa-gelara, kameretara (gazta biltegia) bisita eta gazta ezberdinen dastaketa)

Bisitaren prezioa:

  • 14 urtetik aurrera: 10 €.
  • 5-14 urte: 5 €
  • 5 urtetik beherakoak: 0 €
  • Bisita gidatuaren gutxieneko prezioa = 50 € (pertsona batetik aurrera).

Gehienezko taldea:  40 pertsona. Gutxieneko taldea: ez dago, bisita gidatuaren gutxieneko prezioa ordainduta).

Hizkuntzak: Euskara, gaztelera. 

Noiz joan: 

Oharrak:

 • Ardiak ukuiluan ikus daitezke urritik ekainera arte. Ekainetik urrira Aralar mendilerroan daude.

• Gazta urtarrila eta ekaina bitartean egin daiteke. Ekainetik abendura, ez da egiten.

• Bildotsak azaro-abenduan jaiotzen dira, eta egun horietan ikus daitezke.

• Ardiak ukuiluan ikusteko urritik ekainera etorri.

• Gazta nola egiten den ikusteko, etorri urtarriletik ekainera.

• Gaztaren salmenta zuzena urte osoan zehar.