Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Planak familiartean

 

Gipuzkoa mailan eta familiartean planak egiteko ideien bila zabiltza? 15 jarduera hauek proposatzen dizkizuegu Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaian, umeekin egiteko aproposak eta Donostiatik oso gertu


1.-  Arditurriko Bide Berdea zeharkatu

 

01 Arditurri-2010

Arditurriko Bide Berdea ibilbidea bikaina da familiartean oinez edo pedalei eraginez egiteko. Aintzinako meatzaritza bide honek Pasaiako badia eta Oiartzungo bailara lotzen ditu eta Luberri, Soinuenea edo Arditurriko meategia bezalako museoak bisitatzeko aukera eskaintzen du.


7 kilometroko luzera du eta oso desnibel txikia. Lezon, Errenterian edo Pasaian has dezakezue, baita Donostiatik ere lotutako bidegorriari esker (bizikletarik ez baduzu, hemen alokatu dezakezu).


Bazkaltzeko aprobetxatu nahi izanez gero, hainbat jatetxe-merendero aurkituko dituzue hemen, terraza zoragarriekin.


 2.- Arditurriko meategian barneratu

 

Arditurri-2123

Lurpeko ibilbide magikoa, erromatarren garaitik meatzaritzaren historia ezagutzeko. Argiztapen eta soinu-efektuek familia osoarentzako esperientzia ahaztezin bihurtzen dute bisita gidatu hau.


Familiarteko esperientzia


Gainera, APP berriari esker, Arditurri modu original eta dibertigarrian ezagutzeko aukera izango duzue. Mundu magiko batean sartu eta abentura bat biziko duzue Intxixu, Jentilak, sorginak eta Basandrerekin batera. Arditurriko historiaren zati bat ikasiko duzue familientzat eta gazteentzat sortutako esperientzia honetan, milaka urteko misterio zahar bat argitzen duzuen bitartean.

APP deskargatu


3.- Munduko musika tresnak jo eta entzun Soinuenean

 

03 Soinuenea

Herri Musikaren Txokoan (Soinuenea) 400 musika-tresna baino gehiagoren erakusketa bat aurkituko dugu.

Euskal Herriko instrumentuak ez ezik, munduko kontinente guztietako musika tresna batzuk ere zuzenean entzuteko aukera dago.

Hilero, familiei zuzendutako tailerrak antolatzen dituzte, kontsultatu hurrengoak hemen.


4.- Inguruko paisaiari buruz ikasi Luberrirekin

 

04 Luberri

Oiartzungo Luberri museoan gure inguruko paisaia eta erliebea nola sortu zen ikasiko duzue. Gainera, mineral fluoreszenteen bilduma bitxia ezagutzeko aukera izango duzue eta Oiartzun bailaran, Aiako Harrian eta Jaizkibelen bidaia birtuala egingo duzue. Haur kuriosoentzako hezkuntza-plan ezin hobea.


5.- Zaldian edo ponian ibili

 

05 Hipika

Eskualdeko bi hipiketan, bata Errenterian eta bestea Oiartzunen, ibiladi gidatuak egin ditzakezue. Esperientzia ezin hobea zaldien munduan familiartean hasteko.


6.- Orientazio ibilbideak egin familiartean

 

06 Lau Haizeta-3509

Jarraitu itzazue Errenteria, Lezo eta Pasaian diseinatutako orientazio-ibilaldiak, mendian zein hiriguneetan orientatzeko mapetaz baliatuz. familiarekin, lagunekin edo bakarka egiteko, bai mendian eta baita hirigunean ere. Gure herriak eta naturguneak ezagutzeko modu dibertigarria.
Hona hemen eskuragarri dauden ibilbideak:

ERRENTERIA LEZOPASAIA

Errenteriako edo Pasaiako turismo bulegoetan ere eska ditzakezu mapak eta azaldutako arrastoei jarraituz, proposatutako puntu ezberdinetara iritsi arte orientatuko zara. Abentura paregabea!


7.-Iraganera bidaiatu Jantziaren Zentroan

 07 Jantziaren zentroa-3464

Errenteriako hirigune historikoan kokatuta XVII. mendeko eraikin zaharberritu batean aurkituko dugu Jantziaren Zentroa. Bertan, mendeetan zehar bidaiatu eta janzkeraren bilakaera ezagutuko dugu.

Jolasean ikasteko kultur jarduera ezin hobea, haurrak eta helduak liluratzen dituena.


 8.- Fanderiako errota zaharra ezagutu

 

08 Fanderiko Errota-9761

XV. mendeko Fanderia errotaren historia ezagutu ahal izango dugu, eta, gainera, errotaren mekanismoa eta ehoketaren harria ikusi ahal izango ditugu martxan eta bisita eta jolas-tarte bat konbinatu ahal izango ditugu inguruko haur-parkeetan.

Sarrera doakoa da eta hilabete bakoitzeko bigarren asteburuan bisita daiteke. Gainera, hirugarren asteburuan familientzako jarduera bereziak antolatzen dituztenez, gure agenda kontsultatzea gomendatzen dizuegu.


 

   9.- San Marko gotorlekura igo

 

09 San Marko

Kostalde osoko eta inguruko mendietako natura, historia eta ikuspegi harrigarriak familia-plan osatuenetako batean. XIX. mendeko gotorleku honetako tunel eta pasabideen artean, soldaduen eta kanoien erreplikak dituen museo bat aurkituko duzue, baita Aizpitarteko kobazuloei buruzko erakusketa bat ere. Gainera, haurrentzat pentsatutako bisita gidatua egin ahal izango duzue.


Gotorlekuaren kanpoaldean jolasgune bat duen zelai bat dago eta mahaiak dituen gune bat ere bai, eguna pasatzeko aproposa.


 10.- Eguzkiborda gaztandegia bisitatu

Eguzki borda ardiak mendian

Naturaren erdian, Lau Haizeta Parke Naturalaren barruan, Eguzki Borda baserria dago. Idiazabal gazta nola egiten den ezagutuko duzue bertan. Ukuilua bisitatu, arkumeak eta ardiak ikusi eta artisau gazta ezberdinak dastatu ahal izango dituzue. Familiek gozatuko duten landa giroko esperientzia.


 

 11.Marinel handien erara bizi egun batez

10 Mater

Mater Ontzi Museo Ekoaktiboarekin museo bilakatutako atunontzi tradizionala, euskal arrantzaren kulturaz gozateko aukera dago, itsasorako irteerak Mater ontzian edo artisau arrain kontserba taillera, besteak beste.
Mater Ontzi Museo Ekoaktiboarekin itsas munduan murgilduko gara atunontzi tradizional bat ezagutuz.

Gainera, hilero jardueraz beteriko agenda prestatzen dute, etxeko txikiei zuzendutako proposamenekin


 12-Itsas ondarea ezagutu Albaola Itsas Kultur Faktorian

 

11 albaola altxorraren mapa

Albaola Itsas Kultur Faktorian, erriberako arotzeriaren tradizioa berreskuratu den aintzinako ontziolan, XVI. mendeko baleontzi bat jendearen aurrean nola berreraikitzen den ikusiko duzue, eta euskal itsas iragana ezagutuko duzue. Gainera, Txo Mik Mak Txikia txikiaren eskutik, tailer eta material egokituekin, txikiek itsas ondarearen eta euskal itsas historiaren balioa ikasiko dute ondo pasatzen duten bitartean


13.- Pasaiako badian nabigatu

 

12 lucretia

Pasaiako badiak edertasun paregabea du, eta gustukoen duzun itsasontzi baten nabigatu ahal izango duzu:

1927ko belaontzi klasiko batean, itsasontzi-motore batean, gidarekin edo gidaririk gabe edo aisialdirako ontzia ekoturismo, aisialdi nautiko eta arrantzako irteerak egiteko.

Edozein aukera da egokia familian egiteko. Eta kapitaintzako titulazioa baduzu, ontzi bat alokatu eta irteera bat egin dezakezu familian, nahi duzun norabidea hartuta.


14.- Uretako kirolak egin

 

13 piragua

Alokatu piragua edo paddle surf taula bat Pasai Donibanen eta gozatu kirolaz eta itsasoaz segurtasun osoz. Piraguismo-klubak irteera gidatuak eskaintzen ditu, jarduera horietan hasteko aproposak.
Pasai Donibaneko udal kirol zentroak piraguak eta paddle surf taulak alokatzeko zerbitzua eskaintzen du, eta Pasaia Kayak piraguismo klubak ere piraguan irteerak eskaintzen ditu, beti monitore batekin.
Anima zaitez familian kirola eginez eta aldi berean dibertituz.


15.- Dorrez dorre ibili Jaizkibel mendian

 

14 torreoia

Ibiltzea eta esploratzea gustuko baduzue, XIX. mendeko bost dorre karlistetara eramango zaituzte ibilbide honek, Jaizkibel mendiaren gailurrean. Done Jakue bidea jarrai dezakezue eta ikuspegiaz eta abenturaz gozatu.
Gaur egun, oraindik 5 dorre ikus daitezke bere tontorrean. Autoz joateko, GI-3440 errepidea har dezakegu gailurrera iritsi arte, autoa aparkatuta utzi, eta dorrez dorre oinez abiatu.
Inolako zailtasunik ez duen ibilbide erraza.


Gainera, hau guztia gutxi balitz, ezin dituzu galdu:

HAURREKIN EGITEKO 13 IBILBIDE ERRAZ

GURE HERRIAK EZAGUTZEKO PISTA-JOKOAK