Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Tania Chave

Oarsoaldean gidari zerbitzua

Ezagutu Oarsoaldea Tania Chave gidari lokal eta esperientziadunaren eskutik, eskualde honen kultura, historia eta tradizioak sakon ezagutzen dituen gida batekin.

Tania Chave

Donostian jaiotakoa, Taniak betidanik izan du bidaiatzeko, ezagutzeko eta esperientziak partekatzeko grina. Orain, bere herriaren sekretuak erakusteko plazera du. Gida gisa urte askoko esperientzia pilatu ondoren, bere burua "arima portugaldarra duen euskalduna" gisa definitzen du, eta horrek bere bisitei ukitu berezi bat ematen die.

Errenterian bizi da, eta Oarsoaldea benetan ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du. Bere bisita gidatuetan, Pasai Donibane eta San Pedro auzo historikoen edertasuna nabarmentzen dira, baita Albaola Itsas Kultur Faktoria bezalako leku esanguratsuak ere.

Bere ibilbideak taldeentzako nahiz banakako bisitetarako egokitzen dira, bezero bakoitzaren beharretara guztiz moldatuz. Aukera ezin hobea da inguru horien sekretu gordeenak, arkitektura, natura eta tradizio aberatsak ezagutzeko.

Oarsoaldea eskualdeko zerbitzuez gain, Taniak Euskadi eta Iparralde osoan lan egiten du, beti eskaerapean eta talde nahiz banakako bisitetarako zerbitzu pertsonalizatu eta profesionalarekin.

Ezagutu Oarsoaldea eta Euskadi esperientzia bakar eta ahaztezina eskaintzen duen gida aditu honen eskutik.

Kontaktua:

Tania Chave Valle
Tel.: (00 34) 600 463 021
tania.c@apite.eu
Webgunea: https://www.apite.eu/tania-chave

Datu interesgarriak:

Ordutegia eta iraupena: neurrira egindako zerbitzuak.
Prezioa: aurretik kontsultatu behar da
Gutxieneko taldea: 
Hizkuntza: Gaztelania eta portugesa (Beste hizkuntza batzuk, aldez aurretik eskatuta: Euskara/Frantsesa/Alemana/Ingelesa/Japoniera)
Oharrak: beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea.