Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Nabigazioa Lucretia eta Tanit belaontzi klasikoetan

Ostarte Sailing-ek Lucretia eta Tanit belaontzi zoragarrietan nabigatzeko aukera ematen dizu, nabigazio esperientzia desberdinak eginez,izan ere, proposatzen dituzten planez gain, neurrira ere egiten dituzte, zuk nahi duzun nabigazioa diseinatzeko aukera izan dezazun.

Gipuzkoako kostaldeko paisai ederrenetariko batez itsasoaren ikuspuntutik gozatu ahal izango dugu, Jaizkibel eta Ulia mendiek osatzen duten badiako sarrera, hain zuzen, edertasun paregabea duena.

Lucretia plaza   Velero-Tanit-1961

Esperientzia honetan Amuaitz Lertxundi eta Edgar de Pedro itsasgizon gazte gipuzkoarrak lagunduko dizute. Ostarte Sailing 2017an osatu zutenetik, historia duten ontziei balioa ematen aritzen dira, Pasaian honako esperientziak eskainiz:

  • Donostia-Pasaia – 2 orduko nabigazioa
  • Donostia-Pasaia-Donostia – 4 orduko nabigazioa

Belaontziak

Lucretia

Tanit

 

           IMG-9094

Ontziaren eraikuntza agindu zuen armadorearen Lucretia izeneko alabak pairatzen zuen arnasteko gaixotasuna zela eta jarri zioten izena ontziari; medikuak itsas brisa arnasteko gomendioa eman baitzion. Urte batzuk pasata, Oxfordeko unibertsitateko errektore prestigiotsuaren eskutik Europako itsasoak zeharkatu zituen belaontziak. Beranduago, errusiar aberats baten eskuetan erori eta Portugaleko Ontziola batean bukatu zuen, abandonatuta. Bertan geldialdi luze bat pasa ondoren, familia frantses batek birgaitu zuen Atlantikoa gurutzatu eta Karibe itsasoan barrena nabigatzeko. 12 urte pasa ondoren, Karibetik gure uretara itzuli zen, oso nekatua eta zaharkitua eta etorkizunerako aukera gutxirekin.

Ostarteko kideek bere balioa aintzat hartu zuten eta bederatzi hilabeteko lan gogorren ostean bizitza, osasuna eta distira bueltatu zioten itsas ondarearen bitxi honi. Egun, jardunean dirauen Kantauri itsasoko itsasontzi zaharrenetako baten bihurtu dute.

              Lucretia gertutik

        Velero-en-San-Sebastian

Tanit Tunisian 1961. urtean eraikitako belaontzi berezia da. Enkarguz egindakoa da Henry De Monfries frantziar abenturazale mitikoaren eskutik. Ilargi jainkosaren izenarekin bataiatua, planorik gabe eraiki zen, esku hutsezko eran, Monfreid itsas gorrian, Afrikan, arabiar penintsulan edota Yemenen izandako abenturetan ikasitakoei jarraituz . Hil baino lehen Tanit izan zen bere azken itsasontzia, Tanit berarentzat dibertimendurako itsaontzi izan zen baita perlen kontrabandorako besteren artean. Elkarrekin idazlearen azken nabigazioak partekatu zituzten eta Hornotako lurmuturra zehakatu zuten ere.

Monfreid hil ondoren, Tanit-ek mediterraniotik nabigatu zuen armadore ezbedinen eskutik, 90eko hamarkadaren bukaeran Italiatik Michel Jauen-ek sortutako frantziako “Les amis de jeudi dimanche” fundazioari utzi arte. Fundazio honek nabigazioaren bidez arazoak dituzten gaztetxoen integrazioan dihardu.

2018. urtean Ostarte Sailing-ek lehen aldiz bretainiako uretan nabigatzen du Tanit. Eta azkenik 2019ko maiatzean Pasaiara ekarri refit oso bat egin eta bizitza berri bat ematen diogu. Sei hilabeteko lanen ostean, Tanit-ek bere xarma hartzen du, berriz ere belaontzi arin, alai eta marinelaren izaera berreskuratuz eta prest dago gurekin gure pasioa partekatzeko. . 

 

Beste jarduerak

  • Nabigazioa neurrira: Tripulatutako itsasontziak alokatzen dituzte bezero bakoitzak neurrira osatutako esperientzietaz gozatzeko. OSTARTE SAILINGen nabigazio esperientzia desberdinak diseinatzen dituzte, bai aisialdikoak bai formakuntzakoak, honakoak eskainiz: 2 ordutik gorako itsas irteerak, asteetako irteerak, itsas festibalak, estropadak, naturaz eta kosta izugarriaz inguratuko ilunabar erromantikoak, bilerak, ospakizunak, argazki saioak, zetazeoen ikusteko irteerak edota proiektu ozeanografikoak.
  • Nabigazio klasiko kluba: Urte osoan zehar nabigatzea eta formakuntza eskaintzen da klubean elkartuz gero.

 

Kontaktua

Ostarte Sailing

 

Datu interesgarriak

Prezioak:

 Nabigazioak neurrira, prezioak kontsultatu.