Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

BISITA GIDATUAK ERRENTERIAN. Historia eta ondarea

 Hirigune historikoa Errenteria

Herriaren hainbat ezaugarri dira Erdi Aroko forma duen hirigune historikoaren garrantzia, eskualdeko handiena izatea, ezaguna ez den Errenteriako itsas izaera eta eduki duen eta dagoeneko ahaztuta daukan industria garapen handia. Horien memoria berreskuratu nahi izateak eragin du Udalak hainbat bisita gidatu abian jartzea, modu didaktikoan historia berreskuratzeko asmoz.

Nori zuzenduta: ikasle talde zein elkarte edo eta erakunde desberdinei eskaintzen zaizkie (kulturalak, hirugarren adinekoak eta abar).

Gutxieneko taldea: 10 pertsona gutxienez.

Bisita motak:
Egun batez batzarkide: udaletxea eta honen funtzionamendua ezagutzeko 5-10 urtekoei zuzendutako bisita-tailerra. (ordu 1).
Errenteriako 5 ateen bila: hiribilduaren Erdi Aroko historia ezagutzeko 8-12 urtekoei edo adin horretako umeak dituzten familiei zuzendutako pista-jokoa. (ordu 1).
Oreretatik itsas-hirira: Errenteriako Erdi Aroko eta Aro Berriko historia ezagutzeko 13 urtetik gorakoei zuzendutako bisita gidatua. (ordu 1).
Sirena hotsen atzetik: hiribilduaren historia industriala ezagutzeko 10-12 urte edo adin horretako umeak dituzten senideei zuzendutako pista-jokoa – ginkana. (1,5 ordu).
Manchester txikira bidaia: industrializazioa Errenterian ezagutzeko 13 urtetik gorakoei zuzendutako bisita gidatua. (2 ordu).
Errenteriako altxorrak azaleratzen: hiribilduaren aztarna arkeologikoak ezagutzeko 8-12 urtekoei edo adin horretako umeak dituzten senideei zuzendutako pista-jokoa – ginkana. (1,5 ordu).
Kasko historikoan ezkutatuta: hiribilduaren aztarna arkeologikoak ezagutzeko 13 urtetik gorakoei zuzendutako bisita gidatua. (1,5 ordu).
EmakumeEKIN: gizarteko arlo ezberdinetan Errenteriako emakumeak egindako ekarpenak ezagutzeko 13 urtetik gorakoei zuzendutako bisita gidatua. (2 ordu).

Izena emateko: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus
Hizkuntzak: Euskaraz eta gazteleraz
Prezioa: Doan

Nobeletan oinarritutako bisita gidatuak

Nobeletan oinarritutako bisita gidatuak

Pasaian barrena egingo dugun bisita gidatu honetan, euskal herri honen txokorik ederrenak bisitatuko ditugu, eta nazioko eta nazioarteko eleberrietarako inspirazio iturri izan dela ikusiko dugu.

Ibilbidea Blas de Lezoren omenezko monumentuaren ondoan hasten da, Pasai San Pedron, eta bisitaldian Gipuzkoako hiribildu honetako tradizioak errepasatzen dira, Pasaia eleberri askotan nola agertu den ezagutzeko. Dolores Redondoren "Los privilegios" del ángel eta Ibón Martinen "El Faro del Silencio" dira aipatzen diren lanetako batzuk. Victor Hugo idazle frantses ospetsua ere herri honetara joan zen inspirazio bila.

Pasaian zehar egiten den biran, leku enblematikoenetako etxe koloretsuak eta fatxada ederrak ikusten dira, hala nola San Pedro eliza edo Ondartxo ontziola tradizionala, eta Pasaiako badiaren ondoan ibiliz gero, San Pedro puntetaraino iristen da, Kantauriko ikuspegi harrigarriak eskaintzen dituen begiratokia. Hemendik gertu La Platako itsasargia dago, Euskal Kostaldeko politenetakoa. Jakin nahi duzue zergatik jaso zuen izen hori? Bere historia ezagutzeko unea da!
Ordu eta erdiko ibilbidearen ondoren, bisita abiapuntuan amaitzen da.

Kontaktua:

Euskadi Turismo de Novela
Tel.: (00 34) 615 740 058
EuskadiTurismodenovela@gmail.com
Webgunea: https://euskaditurismodenovela.com/

Datu interesgarriak:

Ordutegia:  Igande eta astelehenetan 10:00etan. Udan eta Aste Santuan kontsultatu.
Lekua: irteera Blas de Lezoren monumentutik (Pasai San Pedro).
Iraupena: ordu 1 eta 30 minutu.
Prezioa: 25 euro helduentzat eta 10 € (5 eta 17 urte bitarteko haurrentzat). Prezio honetan motorak Pasai Donibanera igarotzeko duen txartela dago.
Gutxieneko taldea: 2 pertsona eta gehienez 8 pertsona. Kopurua ez bada lortzen, harremanetan jarri beste aukerak baloratzeko.
Hizkuntza: gaztelania. Euskara, frantsesa eta ingelesa kontsultatu.
Oharrak: beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea. Premium bisita esklusiboetarako aukerak (kontsultatu beharreko baldintzak).

IMG-20220620-WA0011

Argazki tourra Pasaian

 pasaia-8-copia   pasaia-10-copia

 

Argazki tourra Pasaian

Argazki tourra, jarduera ezberdin batekin gozatu nahi dutenentzat diseinatuta, kameraren lentearen bitartez Gipuzkoako kostaldeko txoko zoragarriak ezagutzeko aukera izango dute. Horretaz gain, euren reflex kamerari, kamera automatikoari edota mugikorreko kamerari etekina ateratzen ikasiko dute. Materian aditua izatea ez da beharrezkoa izango eta guk geuk egindako irudi postal eder batzuk lortzeko aukera izango dugu.


Tour honetan Pasaia bisitatuko dugu, kale estuek zuzenean itsasora ematen duen lekua. Pasai Donibaneko kale bakarra zeharkatuko dugu eta gero txalupa motordun batean Pasai San Pedroraino igaroko gara. Itsasertz honetan, Albaola Itsas Kultur Faktorian, artisau erara eta ia galduak uste ziren teknikak erabiliz, baleontzi baten eraikuntza ikusiko dugu.


Bukatzeko Pasai Donibanera itzuli gaitezke bere jatetxeez gozatzeko.


Kontaktua:

Photodonostia
Tel.: (00 34)685 753 564
asierpagoaga@gmail.com

Web: TripAdvisor-Photodonostia

Datu interesgarriak:

Ordutegia: Asteazkenero 09:00etatik 12:00etara
Lekua: Pasai Donibaneko udaletxearen parkinga.
Prezioa: 80€/pertsona bakoitzeko. Haurrak (12-18 urte): 35€
Gehienezko taldea: 10 pertsona
Ez da beharrezkoa izango talde minimoa osatzea

 

 

Bisita gidatua Pasaiako lonjan

2      8

Betidanik euskaldunek harreman estua izan dute itsasoa eta arrantzarekin. Nahiz eta azken hamarkadetan baxurako flota murriztu egin den, oraindik badaude arrantzontzi profesionalak Bizkaian eta Gipuzkoan.

Pasaiako lonjan arrain salmenta enkante bidez egiten da, Euskal Herriko portuetan beti egin ohi izan den bezala. Nahiz eta tresneria berritu, enkantearen funtzionamendua funtsean aurreko mendeko berbera da. Ezagutuko duzu arrainak zer bide egiten duen arrantzaleek lonjara eramaten dutenetik arrandegira iritsi arte.

Arrain-enkantea  ikusi ahal izango duzu eta gainera, gidariak alde honetan erabilitako arrantza-aparailuak azalduko dizkizu, eta Arrantzale Kofradiek zer-nolako funtzionamendua duten ere. Amaitzeko, gosariaz gozatuko dugu lonjaren ondoan.

 

Kokapena:

Pasaiako lonja
Ámbito portuario, 7
20110 Pasaia

Kontaktua:

Kofradia-Itsas Etxea
Tel.: (00 34) 943 050 764
kaixo@kofradia.eus 
https://kofradia.eus/eu/esperimentatu/

Datu interesgarriak:

 

Ordua: goizeko 5:50-etan
Iraupena: ordu 1 eta 30 min.
Prezioa: 13 € (bisita gidatua + gosaria)
16 urtetik aurrera
Bisita gidatua hilean behin antolatzen da, ostegunean. Kontsultatu beste aukerak. Informazio gehiago eta erreserbak: https://kofradia.eus/eu/esperimentatu/