Pasaia Kayak Piraguismo elkarteak Pasaiako badian egiteko piraguan irteerak eskaintzen ditu, zalantzarik gabe, aukera paregabea itsasoz, kirolaz eta Pasaiako Badiak dituen bista zoragarriez gozatzeko.
Pasaia Kayak
Herrerako Portu-gunea, z/g
20110 Pasaia-Trintxerpe
Tel.: (00 34) 644 672 722
pasaiakayak@pasaiakayak.com / pasaiakayak2005@gmail.com
Itsasora irteerak piraguan edo paddle surf-en - PASAI DONIBANEKO KIROLGUNEA
Itsasora irteerak kayak-piraguan - PASAIA KAYAK PIRAGUISMO ELKARTEA
Bizikletak alokatzeko zerbitzua Oarsoaldea eskualdean.
OARSOMTB gunean zu hornitzeko beharrezko guztia daukate eta gainera, Oarsoaldean egin ditzakezun mendi-ibilbideei buruzko informazio zehatza eskaintzen dute.
Zure beharretarako egokia den materiala aukeratu eta erabili ezazu beharrezkoa duzun denboraz.
Erreserba formulario honen bidez egin dezakezu.
Bizikletek gurpil puzgailuarekin datoz, baita kamara eta zulaketak konpontzeko kit-poltsa ere. Zure pedal automatikoak eramanez gero bizikletan jarriko dizkizute zure kaladun oinetakoak erabili ahal ditzazun. Kaskoa utzi ahal izango dizute, baino zurea ekartzea gomendatzen da.
Bizikletak alokatzeko baldintzei eta proposatutako ibilbideei buruzko informazio gehiago
Braik ontzi paregabea eskaintzen dizu, modu pertsonalizatuan diseinatuta dago, gure Kantauriko kostaldean nabigazio-esperientzia handiaz gozatzeko.
Eraikuntza berriko ontzia, 12 bidaiarirentzako lekua duena (patroia + tripulatzaile bat), itxura sofistikatua eta bainugelarekin.
![]() |
![]() |
Zabaltasuna, erosotasuna eta segurtasuna: ontziaren brankaren egituragatik, nabigazioa guztiz segurua eta egokia da, eta bidaiariek mugitzeko eta eroso egoteko leku handia eskaintzen du.
Brankan eta popan duen espazio libreari esker, bidaiarien beharretara egokitu gaitezke: cateringa, aisia, koltxonetak, argazkiak, etab.
Azken teknologia: ontzia punta-puntako teknologiaz hornituta dago, nabigazio esperientzia paregabea ziurtatzeko.
Wc: erosotasun guztiak ditu, komun egokitua bezala.
Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitua: ainguraketa-sistema espezifiko bati esker mugikortasun murriztua duten pertsonei itsasoratzeko eta nabigatzeko aukera ematen duen diseinatutako lehen ontzia da. Halaber, bainugela sarbidea ere egokituta dago.
Brai zerbitzu desberdinak eskaintzen ditu:
Brai Kantauri
Tel: (00 34) 658 723 194
Erreserbak: reservas@brai.eus/ Beste kontsultak brai@brai.eus
www.brai.eus
Prezioak: Kontsultatu.
Hemen dituzu Kantauriko kostaldetik irteerarik onenak itsasontzian, modalitate guztietan: Arrantza, ibilaldiak, bisita gidatuak, itsasontzi klasikoak... Ibilbide zoragarriez eta kirol jardunaldiez gozatu itsasoan profesional handien laguntzarekin, hasiberria ala aditua izanik.
Nabigazioa LUCRETIA eta TANIT belaontzi klasikoetan
Irteerak itsasora eta patroirik gabeko ontzien alokairua-ITSASO
MATER atunontzian irteera gidatuak
Irteera tematikoak itsasora-ORIBAY
Pasaiako badian zehar ibilbideak-ITXAS ZERBI
Itsasora irteerak eta ontzien alokairua patroiarekin - Brai Kantauri
Pasaiako badian itsas jardueren dosierra