Carrusel Interior img01 Carrusel Interior img02 Carrusel Interior img03 Carrusel Interior img04 Carrusel Interior img05 Carrusel Interior img06 Carrusel Interior img07 Carrusel Interior img08 Carrusel Interior img09

Baserritarrak - Jantzien erakusketa

Azaroaren 3tik urtarrilaren 8ra bitarte, Jantziaren Zentroan, Errenterian.

Ordutegia: Larunbatak 11:00-14:00/17:00-20:00. Igande eta jai egunak 11:00-14:00.

Eulalia Abaitua, lehen euskal argazkilariari gorazarre Jantziaren Zentroan

"Baserritarrak" izeneko erakusketarekin Jantziaren Zentroak omenaldia egin nahi dio Eulalia Abaitua XX.mende hasierako argazkilari bilbotarrari, bere lan oparoari esker ezagutzen baitugu xehetasunez baserritarren janzkera.

Azaroaren 5ean, Kapitain-etxearen sarreran zabalduko den erakusketan 16 jantzi, guztiak erreprodukzioak, ikusteko aukera dugu. Alde batean, Eulalia Abaituaren argazkia, eta ondoan irudiko jantziaren erreprodukzioa. Lehen euskal argazkilariaren biografiarekin batera Bizkaian: Bilbon, ezkerraldean eta kostaldean atera zituen hainbat argazki.

BASERRITARRAK 2             BASERRITARRAK 3

Hain juxtu, argazki horietan ikus ditzakegun baserritarren jantzien erreprodukzioek, guztira 15 jantzik osatzen dute erakusketa. Hamahiru emakumezko eta bi gizonezko jantzi dira.

Eulalia Abaitua Allende-Salazar

Eulalia Abaitua Allende-Salazar Bilbon jaio zen 1853ko urtarrilaren 25ean familia burges batean. Hirugarren Gerra Karlistarekin batera, 1871an, familia Liverpoolera (Ingalaterra) joan zen bizitzera. Han, Eulalia Abaituak argazkigintza, materialak eta teknika ezagutu zituen. Bost urtera Bilbora itzuli zenean, Begoña auzoko bere etxeko sotoan, argazki laborategia instalatu zuen, eta bere inguruko unibertsoa erretratatzen hasi zen.

Abaitua argazkien kalitate teknikoagatik nabarmendu zen. Ia denak kanpoaldean aterata, eta argi naturalarekin. Emakumeak dira protagonista ia guztietan. Bular edo erdiko planoak, amerikarrak eta gorputz osokoak.

Argazkilari bilbotarra, mende aldaketaren lekuko izan zen, eta bere irudiekin, garai bat, baserri giroa, eta iristen ari zen beste bat, industriala, islatzen jakin zuen.

Eulalia Abaitua 1943 urtean hil zen, 90 urte zituela.

Lehen euskal argazkilariaren irudiak Bilboko Euskal Museoan gordetzen dira. 2.500 unitate irudi baino gehiago dira, eta horietatik 1.369 kontsulta daitezke. Argazkilari bilbotarraren lana 1990. urtetik aurrera egin zen ezagun, Bilboko Euskal Museoak antolatutako aldi baterako erakusketa eta argitalpenen bidez.

Ordutegia

"Baserritarrak" erakusketa doan ikus daiteke, bihar larunbata, azaroak 3 tik urtarrilaren 8ra bitarte. Ordutegia: larunbatetan 11:00-14;00/17:00-20:00 eta igande eta jai egunetan 11:00-14:00 etara. Erakusketak iraun bitartean, Jantziaren Zentroak sare sozialetan Eulalia Abaituaren bizitzaren bitxikeriak eta argazkiak argitaratuko ditu.

Oarsoaldea

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea 3. 20100 Errenteria
0034 943 494 521

Laguntzaileak

 

Euskadi basque country Eusko Jauralitza - Gobierno Vasco

 

Gipuzkoa Turismoa

Kontatu zure esperientzia eta web orrian jarriko dugu